{module[380]}
LABek Langabeziaren kontrako 2012rako Planaren itxurakeria salatu du
Atzo, 2012ko otsailaren 22an, Eusko Jaurlaritza, Confebask, CCOO eta UGTk Langabeziaren kontrako 2012rako plana aurkeztu zuten, Gizarte Eztabaidako Mahaiaren fruitua. Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa izango da Plan honen oinarria eta bertara 321,4 milio euro bideratuko dira.
Eusko Jaurlaritzak langile gastuak murrizteko jarraibidea salatzeko elkarretaratzea
LAB eta ELA sindikatuek deituta, bihar Eusko Jaurlaritzako administrazio orokorreko Lakuako langileek elkarretaratzea egingo dute Lakuako egoitzaren atarian Jaurlaritzak atera berri duen langile-gastuak murrizteko neurrien jarraibidea salatzeko eta zerbitzu publikoak babesteko.
Inposaketen aurrean, BURUJABETZA. Euskal langileok lan erreformari EZ!
Dekretuz onartu den lan erreforma euskal langileriaren kontrako eraso latza dugu eta ondorio benetan larriak ekarriko dizkio langile klase osoari: landunei –kontratazio berriei ez ezik, jadanik lanean daudenei ere eragiteko mekanismoak ezartzen dituelako- eta langabetuei –errefomak ez duelako enplegurik sortuko, suntsitu baino, eta, lan merkatura sartuta ere, enpleguak ez duelako bizi baldintza duinik ziurtatuko-.
Administrazioek amiantoaren egia izkutatzen jarraitzen dute
Osalanek "Amiantoa EAEn" txostena aurkezteko Bilbon egin duen jardunaldiaren harira LAB sindikatuak "Amiantoaren egia izkutatzen duzue" esateko kontzentrazioa burutu du Mitxelena auditorioaren atarian. LABek administrazio publikoek arlo honetan egiten dutena hutsaren hurrena dela eta amiantoaren inguruko legeria indarrean jartzerakoan ez direla batere zorrotzak salatu du.
Haur-eskoletako langileek berratxikipen prozesua martxan jartzea eskatu dute
LABeko haur-eskoletako langileek kontzentrazioa burutuko dute Eibarren Haurreskolak Partzuergoak langile finkoentzat antolatu behar duen berratxikipen prozesua martxan jartzea eskatzeko.

