Igorreko Ormazabal enpresako langileek elkarretaratzeak egin zituzten pasadan ostiralean aldi baterako lanaldia zuten langileei eragin dien kanporaketak salatzeko. Enpresa komiteak deituta 100 langiletik gora elkartu ziren enpresak dirua aurrezkteko hartzen ari den erabakiak salatzeko.
LAB se opone a la privatización de las cajas vascas
Vender las Cajas Vascas al mejor postor; entregar el control del 50% del ahorro vasco a los especuladores es en términos políticos y económicos unas de las mayores agresiones realizada desde el 78 contra los intereses de trabajadoras y trabajadores, ahorradores, pequeños y medianos empresarios vascos. Para denunciar esta situación LAB llama a manifestarse el día 26 de julio las sedes de Vital Kutxa (Paseo Biosfera), Kutxa (Calle Andía) y BBK (Calle Mayor).
Berta Garcia eta Oskar Cayon, absolbituta
M-29ko Greba Orokor arrakastatsuaren ostean, gehiengo sozial batek euren politika neoliberalari ezezko borobila eman ziola ezkutatzeko, kriminalizazio kanpaina jarri zuten martxan UPN eta PP alderdiek. Adierazpen politiko eta muntaia periodistikoen ostean, atxiloketak etorri ziren, 40 osotara, baita isunak ere, 50 baino gehiago.
Irailaren 26an GREBA OROKORRA espainiar Gobernuaren murrizketen aurka Hego Euskal Herrian
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, Hiru, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta ehundik gora gizarte eragilek irailaren 26rako GREBA OROKORRA iragarri dute Hego Euskal Herrian espainiar gobernuak ezarri berri dituen neurriei aurre egiteko. Sindikatu eta eragileen esanetan, gizarte mobilizazioa da murrizketa hauen aurreko gaitzezpena eta aldaketarako politikak aldarrikatzeko bide bakarra.
Ainhoa Etxaide: «Irailaren 26an burutuko dugun greba orokorraren helburua erreforma hauek Euskal Eremuan ez aplikatzea da» (2012/07/19)
LAB sindikatuaren erreformaren gaineko balorazioa (2012/07/18)

LAB sindikatuaren erreformaren gaineko balorazioa
Donostian, uztailaren 18an
Erreskatearen berri izan genuenean salatu genuen egin zaigun iruzur politiko eta sozialik handiena izango zela eta murrizketa ikaragarriak ekarriko zituela. Horrela izan da. Inposatu berri zaizkigun erreformak dira sistema finantzieroaren erreskatearen prezioa. Estatu espainiarrak definitiboki hartu du Greziaren bidea, hartu zezakeen biderik txarrena, krisia betikotu du horrela ez dagoelako egoerari buelta ematerik, bazterketa soziala eta pobrezia egiturazko errealitateak bihurtuko dira (ez dira momentuko egoera bat izango). Eta txarrena, hau ez dela gainbeheraren bukaera, ez baitute interbentzioaren aukera baztertzea lortu.