2024-03-29
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraAinhoa Etxaide: «Irailaren 26an burutuko dugun greba orokorraren helburua erreforma hauek Euskal...

Ainhoa Etxaide: «Irailaren 26an burutuko dugun greba orokorraren helburua erreforma hauek Euskal Eremuan ez aplikatzea da»


Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa

Pasadan urten konstituzioaren erreforma egin zuten garai honetan. Aldaezina zirudien konstituzioa aste pare batetan aldatu zuten, udaraz baliatuz eta inolako eztabaidarik gabe, jendeari izkutatuz egiten ari zirenaren benetako dimentsioa.

Bide berdin berdina erabiliz, udara honetan Estatu Erreforma oso bat da inposatzen digutena. Dekretu bidez, jendeari izkutatuz egiten ari direna gure etorkizunari begira izango dituen ondorioak eta gezurrak esaten.

− Gezurra badakitelako bide honetan ez dagoela inolako irtenbiderik. Estatu españolak definitiboki hartu du Greziaren bidea gaur guztiz bistakoa denean bide horren emaitzak zeintzuk diren.
− Eta gezurra da batez ere hau denik egin daitekeen bakarra. Espekulatzaileen esanetara jartzea eta bere agindu guztiak betetzea jakinda horrekin herri oso bat pobreziara kondenatzen duzula hautu politiko bat da. Ez da derrigorrezkoa, erabaki bat da. Alternatiba baduen erabakia, kasu honetan politika fiskala aldatzea eta finantza sistema publiko bat sortzea.

Estatu Erreforma oso bat burutzen ari dira, ez dira neurrik koiunturalak eta ez dira fase ekonomiko bati lotutako murrizketak. Orain kentzen dutena ez da gero berreskuratuko. Gure etorkizuna goitik behera aldatuko duen erreforma estruktural eta oso bat burutzen ari dira eredu kapitalista bortitzena inposatzeko.

Aplikatzen ari diren politikak kapitalaren betiko eskaerak besterik ez dira. Edozein gida liburu ultraneoliberalean jasotako politikak dira.
− Sektore publikoa txikitzea da, ez dirurik ez dagoelako, kapitalaren exigentzia bat delako baizik.
− Sektore publikorik gabe ez dago benetako politika publikorik ez ekonomia gizartearen mesedetan antolatzeko, ezta jendea babestuko duen eredu soziala ziurtatzeko.
− Politika ekonomiko bakarrak aberastasuna elite ekonomiko baten eskutan biltzeko egiten dira.
− Eta horretarako botere ekonomikoaren menpe eta zerbitzura dauden gobernuak ziurtatzen dira. Neurri ekonomiko guzti hauen atzean sakoneko erabaki eta urrats politikoak daude politika hauek aldatzea debekatzea: konstituzioa aldatu zuten politika hauek aplikatzea derrigorrezkoa izateko. Eta bihar sinatuko duten memoranduna beste urrats bat da gobernuak definitiboki uzten duelako Europako kapitalaren esku politika ekonomikoen gaineko erabakiak.

Diktadura ekonomiko bat inposatzeko Estatu Erreforma baten aurrean gaude. Eta momentu honetan jokoan dagoena hemen ere bide hau inposatuko zaigun da. Euskal Herrian erreforma hauek aplikatzen diren da gaur auzi politiko nagusia. Eta erabakiak gure etorkizuna goitik behera baldintzatuko duenez, ez gaude ixilik eta begira egoteko prest.

Irailaren 26an burutuko dugun greba orokorraren helburua erreforma hauek Euskal Eremuan ez aplikatzea da. Euskal eremuan dauden instituzioei zuzendutako eskakizun zuzena da beraz. Greba orokorra euskal herriak Estatu Erreforma honen aurrean hitza hartzeko da eta bide hau onartzen ez dugula esateko da.
− Ez dugu onartzen bide honek pobreziara kondenatzen gaituelako eta ez dago inor hori egiteko zilegitasuna duenik ez hemengo instituzioetan, are gutxiago Madrilen edo Europako egitura ekonomikoetan. Euskal Herrian badagoenean nahiko bitarteko eta aberastasun herritar guztiei bizi baldintza duinetan bizitzeko eta hori da hartu behar den bidea.
− EZ dugu onartzen bide honetan jarraitzea suizidio politiko eta ekonomiko bat delako. Erreforma honen baitan ez dago inolako politika propiorik, ez dago erabakitzeko inolako aukerarik, ez dago behar beharrezkoa dugun eredu soziala eraikitzeko bitartekorik. ETA horrela ez dago krisitik ateratzerik.
− EZ dugu onartzen, alternatiba badagoelako eta garaia delako bide hori hartzeko. Alternatiba erreforma hau ez aplikatzea, azken urteetan hemengo instituzioetan egin dituzten murrizketak atzera botatzea eta behingoz beste bide bat hartzea da. Politikak guztiz aldatzea eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko. Hori da krisitik ateratzeko bide bakarra eta hori da hemen bildu garen eragile sozial eta sindikalak aldarrikatzen duguna.

ESTAMOS ANTE UNA REFORMA DE ESTADO QUE NO TIENE MÁS OBJETIVO QUE INSTAURAR EL MODELO CAPITALISTA MAS SALVAJE.
− Ni son medidas coyunturales ni son recortes para salir de una dura fase económica. Son las reformas que siempre ha demandado el gran capital para poder seguir acumulando riqueza a costa de la gran mayoria social. Estan recogidas en cualquier libro ultraneoliberal:
− Destruir el sector publico. Convertirlo en algo totalmente residual, mero instrumento de acompañamiento a la iniciativa privada, que no garantiza el acceso a los servicios publicos más básicos, no protege a la sociedad, no regula absolutamente nada que suponga poner los intereses de la sociedad por encima de la avaricia de una elite economica cada vez más rica.
− Neutralizar cualquier mecanismo de reparto riqueza e imponer medidas para que se siga saqueando a la sociedad en beneficio de los especuladores. Politica fiscal más regresiva.
− GArantizar gobiernos totalmente sometidos al dictado del poder económico. Que no tienen control alguno sobre la especulacion, y que tienen la como unica misión hacer las reformas que cada momento el poder economico demande. EL PASO DEFINITIVO PARA QUE ESTO SEA ASÍ LO VA A DAR EL GOBIERNO ESPAÑOL MAÑANA CUANDO FIRME EL MEMORANDUN DEL RESCATE QUE NO ES MÁS QUE ESO.
− El gobierno español ha optado por el peor camino con la gravedad añadida de que sus resultados son conocidos porque no hay más que mirar a lo que está pasando en Grecia. Y lo ha hecho, una vez más, mintiendo.
− Miente cuando dice que no hay alternativa. La hay, las medidas fiscales que han tomado tienen una clara alternativa que es hacer lo contrario, gravar a los especuladores, recuperar al riqueza que tienen en los paraisos fiscales y luchar contra el fraude de las empresas. Dan una amnistia y acto seguido gravan el consumo.
− Miente sobre todo cuando dice que en estas reformas esta la salida a la crisis.

Es una reforma de estado para instaurar una dictadura económica. No estamos dispuesas y la cuestion si se aplica o no:
− Nadie esta legitimado.
− Es un suicidio.
− Hay alternatiba y no vamos a renunciar a ella.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

0-3 urtekoen zikloko sindikatuak berriz mobilizatu dira, Hezkuntza Departamentuari eskatzeko behingoz har dezan alor honetako ardura

Nafarroako 0-3 hezkuntza zikloko sindikatu guztiek (LAB, ELA, STEILAS, AFAPNA, UGT eta CCOO) elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Hezkuntza Departamentuaren egoitza nagusiaren parean, Gobernuak ziklo honi dagokionez erakusten duen jarrera axolagabea salatzeko. Ildo berean, apirilaren 11n manifestazioa eginen dutela iragarri dute, Departamentuaren egoitzatik 17:30ean abiatuko dena.

Grebak Arabako aisialdi hezitzailea eta animazio soziokulturalean apirilaren 2a eta 4an, hitzarmenaren negoziazioan akordiorik ez dagoelako

Agerraldia egin dute gaur Gasteizen sektoreko langileek bi greba egunak iragartzeko. Hitzarmen duinik ez badago, zerbitzurik ez dela egongo adierazi dute.

Iruñeko eremu urdinean jarduera ia geldirik egon da grebaren hiru egunetan

Enpresa Batzordeak (LAB, ELA, UGT eta CCOO) astelehenetik egiten ari den grebaren balorazio positiboa egin du, eta ohartarazi du Dornierrek ez badu aurrerapausorik ematen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmenaren negoziazioan, mobilizazioekin jarraituko dutela.