2025-12-18
Blog Page 1473

Herri kubatarraren aldeko ebazpena

0

Ekainaren 20an Iruñean LAB euskal sindikatuaren 8. Biltzar Nazionalaren baitan burututako “Erantzun sindikala krisi kapitalistaren aurrean” Nazioarteko Jardunaldian parte hartu dugun sindikatuok Kubako herriari, Kubatar iraultzari eta iraultzaren lorpen eta konkistei gure elkartasuna eta babesa adierazten diegu.

AEBek beste potentzia inperialisten laguntzarekin ezarritako Kubako herriaren aurkako blokeo ilegal eta kriminalaren amaiera exijitzen dugu. Nazioarteko zuzenbidea urratzen duen blokeoari orain hamarkada batzuetatik Kubatar herriak ausardia handiz aurre egin diola goraipatzen dugu. Era berean, Europar Batasunak eta Europar Komisioak uhartearen aurka darabilten politika arbuiatzen dugu.

Bestalde, 5 heroi kubatarrak berehala askatzea exijitzen dugu, Kubaren askatasunaren eta burujabetzaren alde borrokatzeagatik eta uharteko herritarrak defendatzeagatik AEBetako espetxeetan zigorra betetzen ari direnak.

Lehenago esandakoaren haritik, Kuba iraultzailearen aldeko eta Rene, Antonio, Fernando, Gerardo eta Ramon 5 heroi kubatarren askatasunaren aldeko kanpainekin jarraitzeko konpromisoa adierazten dugu.

Aski da, blokeo kriminalik ez!
5 heroi kubatarrak askatu!
Gora Kubatar Iraultza!
Euskal Herrian, 2012ko ekainaren 20an

Klase sindikalismoaren koordinazioaren aldeko ebazpena

0

Ekainaren 20an Iruñean LAB euskal sindikatuaren 8. Biltzar Nazionalaren baitan burututako “Erantzun sindikala krisi kapitalistaren aurrean” Nazioarteko Jardunaldian parte hartu dugun sindikatuok klase sindikalismo koordinatu eta bateratuaren bidez borrokatzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Alde batetik, mundu mailako krisi kapitalistaren aurka eta, beste alde batetik, horren ondorioz eta krisiaren aitzakiarekin klase menderatzaileak herrialde gehienetan langile klasearen aurka aplikatzen ari diren eskubide laboral, sozial eta sindikalen murrizketen aurka, tokian-tokian desberdintasunen bat dutenak baina denetan helburu bera: sistema kapitalistaren erreprodukzioa bermatzea.

2008an bereziki Europar Batasunean eta Iparramerikan sistema sustengatzen zuen higiezinen eta finantzen burbuilak lehertzean azaleratu zen gaur egungo krisi kapitalista euren klase posizioa berrindartzeko eta kapitalismo basati eta bortitzenean sakontzeko erabiltzen ari dira kapital finantzario, banka eta multinazional handiak. Horrela, hori guztia modu ez demokratikoan eta oligarkiaren eskutik inposatzen diote langile klase guztiari, bereziki, EBren hegoaldeko Estatuetan.

Horretarako, bankari milaka milioi euro diru publiko oparitzen dieten bitartean, era guztietako murrizketak ezartzen ari dira herritarri galdetu gabe: erretiro adina atzeratu, hitzarmen kolektiboaren desregulazioa, murrizketak gastu sozialean eta osasungintza edo irakaskuntza bezalako sektore estrategikoetan, etab.

Gaur hemen bildutako sindikatuok pairatzen dugun sistema kapitalista eta injustuaren aurka gauden klase sindikatuon borrokak koordinatzea beharrezkoa dela uste dugu.

Era berean, egungo europar eraikuntza ereduaren aurka gauden sindikatu, mugimendu sozial eta erakundeen arteko erantzun agenda bat koordinatzeari beharrezkoa deritzogu.

Nazioarteko Diru Funtsak, Europar Komisioak eta Europar Banku Zentralak inposatzen diguten Kapitalaren eta Estatuen Europaren aurrean, kontinenteko langile klasearen mende egongo den Herrien Europa Soziala aldarrikatzen dugu.

Iruñean, Euskal Herria, 2012ko ekainaren 20an

Euskal Herriko prozesu politikoaren aldeko ebazpena

0

Ekainaren 20an Iruñean LAB euskal sindikatuaren 8. Biltzar Nazionalaren baitan burututako “Erantzun sindikala krisi kapitalistaren aurrean” Nazioarteko Jardunaldian parte hartu dugun sindikatuok Euskal Herriari eta dagokion autodeterminazio eskubide zilegiari gure elkartasuna eta babesa adierazten diegu.

Euskal Herriak bizi duen momentu historikoa honetan, gure babes osoa adierazten diogu ezker abertzaleak bultzatutako prozesu aldebakarreko eta demokratikoari. Horrek Euskal Herria espainiar eta frantziar estatuen arteko gatazka politikoa bide demokratikoen bidez gainditu ahal izateko urrats positiboak emateko aukera ekarri du, esaterako, 2011ko urriko Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia, non Kofi Annan bezalako nazioarteko pertsonalitateek espainiar gobernuari negoziazio bideak zabaltzeko eskatu zieten euskal jendartearen gehiengoaren nahia errespetatuz.

Era berean, espainiar eta frantziar estatuek oraindik ere Euskal Herriari bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea aitortzeari uko egin eta bide errepresiboa mantentzen tematzen direla salatzen dugu.

Bide horretan, euskal langile klasearen eta Euskal Herri osoaren alde lan politikoa egiteagatik espetxeratuta dagoen LAB sindikatuaren Idazkari Nagusi ohi Rafa Diez Usabiaga berehala askatzea exijitzen dugu.

Iruñean, 2012ko ekainaren 20an

El Comité de Empresa de Aena-Aeropuerto de Bilbao exige a la dirección del aeropuerto que rectifique la irresponsable política de recortes que pone en peligro la seguridad aerea

0

El Comité de Centro y las Secciones Sindicales de CC.OO, LAB, USO, ELA Y UGT,  denuncia que el plan de recortes en el Aeropuerto de Bilbao es inadmisible para un aeropuerto que tiene beneficios y  es uno de los pocos que ha crecido en pasajeros y operaciones.


Los trabajadores y trabajadoras de Inauxa S.A, convocan tres jornadas de huelga tras el bloqueo de la negociación del convenio colectivo

0

Ante la situación de bloqueo de la negociación del convenio de empresa, los trabajadores y trabajadoras de Inauxa llevarán a cabo tres jornadas de huelga los días 25 y 27 de Junio y 3 de Julio.

Ainhoa Etxaide: «Iparra argi dugu, euskal estatu sozialista eraikitzera goaz»

«Bizkaiako ezkerraldean hasi zuen talde honek bere bidea duela lau urte. Gure herri txikiaren beste muturrean. Nafarroaren bihotzean, Euskal Herriaren hiriburuan eman diguzue zuen babesa berriro ere zuzendaritza lanetan jarraitzeko. Askotan esan dugu harro gaudela sindikatu nazionala garelako. Horrek ematen digu aukera Euskal Herriak duen aniztasunaz LAB sindikatua aberasteko. Baita momentuko erronkei aurre egiteko ere. Gaurko testuinguru historiko honetan nazio egitasmo eta bitartekoekin aritzea da horietako bat.

Ainhoa Etxaide buru dela, ia aho batez, LABeko zuzendaritza berria aukeratu dute VIII Biltzar Nagusiko biltzarkideek

Parte hartu duten 500 biltzarkideek ia aho batez, bozkatu duten biltzarkideen %88k hala erabakita, idazkari nagusi kargua berrituko Ainhoa Etxaidek. Bozketa berean idazkari nagusiarekin batera aukeratuak izan dira komite exekutiboa, nazio komitea eta eskualdeetako idazkariak, datozen bost urteetan sindikatuak hartutako erabakiak gidatzeko ardura izango dutenak. 

Jabi Garnika: «Antolakuntza ponentzia honen helburua ez da gure eredua aldatzea, gure egiturak interbentzioari begira kokatzea eta gaurkotzea baizik»

Idazkari nagusiaren ondokoa den Jabi Garnikak 8. Biltzar Nagusian aurkezturiko antolakuntza ponentziaren aurkeztu du. Egun, murgildurik gauden eraldaketa prozesu honetan, kapitalismoak babestuta ezarri nahi dizkiguten murrizketen aurka lan egiten duten eragileen arteko indarrak batzearen garrantzia azpimarratu du.

Sindikatuaren antolakuntzaren ereduaren inguruan garrantzi berezia eman dio sindikatuko egitura guztiak erabakietan parte hartzeko tresnak eskaintzearen beharrari. “Behetik gorako komunikazioari, ekarpenari eta gogoetari ematen diogun garrantzia” ezinbestekoa dela gaineratu duelarik.