Wat enpresako zuzendariak LAB sindikatuko Durangaldeko metaleko arduraduna den, Marieliren aurka salaketa penala tarteratu du, gaur, Azaroak 29, Mallabiko Bake epaitegian epaiketa ospatu delarik.
Ezkerraldea por el trabajo digno y los derechos sociales
A lo largo del pasado miércoles 28 de noviembre colectivos sociales y sindicales de Baracaldo desarrollaron múltiples movilizaciones en la comarca de Ezkerraldea. Estas iniciativas se producen en el contexto de la marcha “Por el Trabajo Digno y los Derechos Sociales” que está teniendo lugar a lo largo de esta semana en diferentes comarcas y municipios de Euskal Herria.
» MOVILIZACIÓN DESDE LEMOA HASTA BASAURI «
» TOLOSAN ERE LAN DUINAREN ETA ESKUBIDE SOZIALEN ALDE «
Ainhoa Etxaide: «Estatu bat eraikitzea bideragarria ez ezik komenigarria edota premiazkoa da Euskal Herriarentzat»
«Ezaguna da LABen erronka Euskal Estatu Sozialista bat eraikitzea dela. Proiektu horren alde borrokatzeko jaio ginen eta hori da euskal langileei egiten diegun eskaintza.
Hainbat fase eta etapa bete ditugu borroka honetan. Eta orain, guk ez dugu zalantzarik, Euskal Estatuari ateak parez pare irekiko dizkion fasea bizitzen ari gara. Hori da sortu dugun aukera eta hori da burujabetzaren aldeko gauden guztion erronka. Horrela adierazi genuen maiatzean burutu genuen VIII Biltzar Nagusian, esan genuen norabide honetan urratsak emateko iniziatiba berriak hartu behar ditugula eremu guztietan eta hau da kongresu horren emaitzetako bat.»
Estatu bat eraikitzea bideragarria ez ezik komenigarria edota premiazkoa da Euskal Herriarentzat
IPAR HEGOA Fundazioak, UEUren lankidetzarekin EUSKAL ESTATUARI BIDEA ZABALTZEN izenburuarekin argitaratu berri duen 3 liburuz osatutako bilduma aurkeztu du gaur Bilboko Foru Artxibategian. Aurkezpenean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, Pazis García, Ipar Hegoa fundaziokoa arduraduna, Txoli Mateos, Mario Zubiaga, Julen Zabalo eta Iñaki Antigüedad EHUko irakasleek eta Jose Ramon Etxebarria, UEUko publikazio arduradunak hartu dute parte. Azterlan honetatik euskal estatua bideragarria ezekin onuragarria ere badela ondorioztatzen da.
Atzoko gertakari larria salatu eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko manifestazioak bihar Bilbo, Gasteiz eta Donostian
Atzo Donezteben, etxe kaleratze prozesu batean zegoen pertsona batek bere buruaz bertze egin du. Euskal Herria Martxan ekimenaren sustatzaile garen ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN, CNT sindikatuek eta eragile sozialek etxebizitza gabezia eta hau galtzeko arriskuarekin lotura duten heriotza gehiegi eman direla salatzen dugu.
Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu du Ipar Hegoa Fundazioak
Bihar, azaroak 29, Ipar Hegoa Fundazioak "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburua aurkeztuko du Bilboko Foru Artxibategian. Azterlan sakon honen bidez, Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu da, horretarako nazioarteko komunitate akademikoak nazio bat osatu eta ezaugarritzeko beharrezkotzat jotzen dituen funtsezko elementuak aztertuz: arrazoi historiko eta politikoak, arrazoi identitario eta kulturalak, arrazoi sozioekonomikoak eta lurralde antolakuntza.
Araban zendu den garraiolaria aurten Hego Euskal Herriko errepideetan lan istripuan hil den laugarren profesionala da
Kamioi gidari bat hil da gaur goizaldean izandako lan istripu batean. Ezbeharra N-1 errepidean gertatu da gaueko 00.30ak inguruan, Oka Iruña udalerriaren parean, Araban, bere kamioia irauli denean. Aurten Euskal Herriko errepideetan lan istripuan zendu den laugarren garraiolaria da. Protesta eta elkartasuna adierazteko ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuok kontzentrazioa egingo dugu ostiralean, azaroak 30ean, 11:30ean Arabako Foru Aldundiaren aurrean.

