Bizkaiko Metalgintzako delegatuek manifestazioa egin dute patronalaren (FVEM) egoitzaraino Herrialdeko Hitzarmenaren defentsan. Bertan, hitzarmenaren egoera larria eta LABek desagertzen ez duela utziko esaten zuen gutun bat helerazten saiatu dira, baina ez diete barrura sartzen utzi.
Alternatiba badelako, LAB Urkulluren aurrekontu murriztaileen kontra joango da
Zelai Nikolas: “Euskal Estatuaren eraikuntzaren alde juridikoa: sezesioa eta trinkotze juridiko-politikoa”
Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bildumaren lehen mintegiaren "Euskal Estatua: Nola? Mobilizazioa eta urrats juridiko politikoak" atalean, Herri Administrazioko legelaria den Zelai Nikolasek "Euskal Estatuaren eraikuntzaren alde juridikoa: sezesioa eta trinkotze juridiko-politikoa" gaia jorratu zuen.
Enplegu duina, eskubide sozialak eta ondasun banaketa borrokatzeko koordinakundea aurkeztu dute Uribe Kostan
Pasadan larunbatean, martxoak 16, Uribe Kostako Enplegu duin, Eskubide Sozial eta Ondasunen banaketaren aldeko Koordinakundeak bere burua aurkeztu zuen Negurin. Koordinakundea osatzen duten Erandio, Leioa, Berango eta Urdulizeko langabetuen asanbladak, Leioan Bagabiz eta Erromo Duin plataformak, Sopelako Plaza Beltza eta UribeKostako ELA, LAB, STEE-EILAS, ERANI eta Bilgune Feministak maiatza bitarteko Borroka dinamika ere aurkeztu zuten.
Huelga indefinida en Construcciones Fhimasa para lograr un convenio que frene el impacto de la reforma laboral
La plantilla de Construcciones Fhimasa (180 trabajadores y trabajadoras), subcontrata del Ayuntamiento de Bilbao, comenzarón una huelga indefinida el pasado 5 de marzo tras la cerrazón de la empresa a sentarse a negociar un convenio propio.
Milaka lagun kalean Euskal Herrirako eredu ekonomiko eta sozial berri bat aldarrikatuz
Milaka pertsonek Bilboko kaleak bete dituzte Euskal Herriarentzako eredu ekonomiko eta sozial justu bat aldarrikatzeko. Eragile sozial eta sindikatuek deituta, instituzioetatik aplikatzen ari diren politikak salatu eta alternatiba eraikitzea presazkoa eta posible dela adierazi dute. LAB sindikatua ordezkatuz, Sonia Gonzalez, komunikazio idazkariak, gogorarazi du Gasteiz eta Iruñeako Gobernuek elite ekonomikoaren proiektu berbera konpartitzen dutela eta mezua helarazi nahi izan die, argi izan dezatela Euskal Herriko jendartea aurrean izango dutela, gaur erakutsi den bezala.
Baionan izandako heriotz istripua salatzen du LABek
Martxoaren 13an, Baionako Marracq kolegioko lanetan zebilen 50 urteko langilea hil egin zen lan istripuan. Gruak zeraman parpina lanean zebilen aldamio gainera erori eta, sortu desorekaren ondorioz erori egin da itxura guzien arabera zendu langilea.
BBVAko jauntxoek neurribako aberastasuna pilatzen jarraitzen dutela salatu du LABek
BBVAko LABeko sail sindikalak, erakunde finantzarioko administrazio kontseiluaren eta zuzendaritza batzordearen lansariak publiko egin eta salatu ditu. Eskandalu deritzote krisi ekonomiko zein sozialaren erdian, jauntxo batzuk lansari neurribakoak kobratzea.
La totalidad de los y las trabajadoras de Artiach secundan los paros contra los despidos
El Comité de Artiach hace una valoración muy positiva de los paros convocados, ya que ha tenido un seguimiento del 100% de la plantilla. En los próximos días, hasta el 27 de marzo, las y los trabajadoras seguirán con el calendario de paros de dos horas por turno.

