Salbuespen neurrien aurka ostiralean eta larunbatean egingo diren herri mobilizazioarekin bat egiten du LAB sindikatuak, eta bertan parte hartzeko deia egiten die euskal langileei.
Berriro gerta ez dadin salbuespen neurriak eten
Salbuespen neurrien aurka ostiralean eta larunbatean egingo diren herri mobilizazioarekin bat egiten du LAB sindikatuak, eta bertan parte hartzeko deia egiten die euskal langileei.
Bihar, OSTIRALA, apirilak 5, eguerdian elkarretaratzeak Gasteiz (13:00etan Andra Mari Zurian), Bilbo (12:00etan Udaletxearen atarian), Galdakao (13:00etan Udaletxe atarian), Basauri (13:00etan Udaletxe atarian) Iruñea (11:15etan Udaletxe plazan), Baiona (19:00etan Herriko Etxearen aitzinean) eta Donostian (12:00etan Udaletxe atarian).
LARUNBATA, apirilak 6, 17,30etan herri mobilizazioa BILBON, La Casillatik.
Ezer baino lehen, LABek bere elkartasuna eta sostengua helarazi nahi die Xabier Lopez Peñaren familia eta lagunei, momentu latz hauetan.
Fleuryko espetxean, dispertsio politikaren eraginez etxetik 1.000 kilometrora, preso zelarik osasun egoerak okerrera egin eta hamabi egunera hil da Lopez Peña. Senide edo lagun baten heriotzak berez dakarren mina areago, larriago, latzago bihurtzen da, lagun edo senide hori preso denean, lagun edo senide horri salbuespeneko neurriak ezarri zaizkionean, bere egoeraren gaineko isiltasuna eta bisiten oztopatzea eman denean, eta finean, presoarekiko ez ezik bere familiarekiko mendekuzko jokabide ankerra azken muturrera eramana izan denean.
Presoaren egoera familiari ezkutatu izana (ospitalizazioa eman eta 8 egun geroago, espetxeko beste presoen eskutik jakin zuen familiak gertaeren berri), mediku agiri bakar bat ere helarazi ez izana, bisitak eta harremana galarazi izana… Lopez Peñaren heriotzaren inguruko gertaerak ilunak eta oso larriak dira, eta heriotz honen atzean dauden erantzukizun guztiak, politikoak nahiz penalak, argitzea eskatzen dugu.
Jazoera larri honen aurrean, salbuespeneko neurriak eteteko eskatuz Herrirak deitutako mobilizazioekin bat egiten du LABek eta dei egiten die langileei bereziki eta euskal jendarteari orohar, deitutako protestetan parte hartzeko. Astean zehar hainbat herritan egingo diren elkarretaratzeez gain, azpimarratu nahi dugu bereziki, larunbatean Bilboko kaleak hartuko dituen herri mobilizazioa, Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak Eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea, lelopean egingo dena.
Behin ere gertatu behar ez zuketen, baina behin eta berriz errepikatzen diren oinarrizko giza eskubideen urraketak behin betiko amaitzea ezinbestekoa da. Martxoak balantze benetan beltza utzi digu: hildako bi euskal preso (Xabier López Peña eta Angel Figeroa Algortarra), dispertsioak eragindako istripuak (Jabi Martinez presoaren lagunek Jaenetik bueltan izandakoa), presoen kontrako jipioak eta tratu txarrak (azkenak, Oskar Barrerasen eta Arkaitz Bellonek salatutakoak)… Euskal jendarteak konponbidearen alde egiten duen aldarria gero eta ozenagoa den bitartean, Estatuak, espainiarra zein frantziarra, gero eta gorrago agertzen dira exijentzia horren aurrean.
Espetxe politika anker honek (dispertsioa, Parot Doktrina, salbuespen neurriak, osasun eskubidearen ukazioa etab.) sufrimendua dauka oinarri eta irauten duen bitartean atzera bueltarik ez duten ondorio lazgarriak pairatzen jarraituko du euskal jendarteak. Mendekuaz gain, bere oinarrian gatazka politikoari aurre ez egiteko determinazioa ere badago espetxe politika horren funtsean. Gatazkaren konponbiderako presoen aferari ekitea premiazkoa den heinean, Estatua (bata zein bestea) horren jakitun, antzinako errezetetan tematzen da, dagoeneko eutsiezinezkoa den blokeoari helduta.
Herri honek giza eskubide guztien errespetua exijitzen du. Herri honek bake eta konponbiderako bidea behingoz jorratzeko exijitzen du eta, Estatuek exijentzia hori ukatu arren, euskal jendarteak ez du etsiko.
Salbuespen neurriak eten ditzala eskatu diote frantsez estatuari
"Berriro gerta ez dadin. Salbuespen neurriak eten" lelopean eta Herrirak deituta, elkarretaratzea burutu da gaur Bilboko Frantsez Kontsulatuaren aurrean euskal errepresaliatuek jasaten dituzten salbuespen neurrien etetea exijituz. Biharko ere herri ezberdinetan mobilizazio ezberdinak daude iragarrita eta larunbatean, apirilak 6, herri mobilizazio nazionala burutuko da Bilbon arratsaldeko 17:30etan.
LAB presenta más de 700 solicitudes para reclamar que se actualicen las pensiones con el IPC oficial
LAB ha presentado una una primera tanda de solicitudes (600 entre Gipuzkoa, Araba y Bizkaia) y 150 en Nafarroa para exigir la actualización de las pensiones con el IPC oficial, reclamando la diferencia entre el 1% aplicado y el 2,9% del IPC del año 2012 y la suspensión de la revalorización prevista para el 2013.
Ander Iturriotz: “Herritartasuna eta naziotasuna”
Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bilduman jorratzen den "herritartasuna" kontzeptua aztertu eta hausnartzeko Ipar Hegoa Fundazioak egindako bigarren mintegian, Ander Iturriotz EHUko irakasleak Julen Zabalok "Nor da euskal herritar? Herritartasuna eta naziotasuna" proposamenari zehaztapenak erantsi zizkion.
Pentsioen balioa handitzeko erreklamazioak aurkeztuko ditu LABek gizarte segurantzako bulegoen aurrean
Pentsioen balioa handitzeko erreklamazioak aurkeztuko ditu gaur LABek, gizarte segurantzaren Donostiako, Gasteizko eta Bilboko delegazioetan. Gainera, LABek erreklamazio horiekin epaitegietara ere joko du. Erreklamazioak aurkezten dituzten unean, elkarretaratzeak egingo dira.
Kidez & kide 2. alea
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/zerbitzupublikoak/Osasungintza/kidezKide02.pdf,550,778,link{/edocs}
{module[111]}
{linkr:related;keywords:kidezKide;limit:10;title:Albiste+gehiago}
Apirilaren 6an salbuespen neurrien aurkako herri mobilizazioa Bilbon
Herrira mugimenduak agerraldi masiboa egin du gaur Bilbon Xabier Lopez Peñaren heriotza eta indarrean dagoen espetxe politikaren ondorio latzak salatzeko. Bertan, Nagore Garciak eta Beñat Zarrabeitiak hartu dute hitza, mezu argi bat helaraziz: Berriro gerta ez dadin. Ez dugula heriotza eta sufrimendurik nahi, konponbidea eta bakea eraikitzeko garaia da. Zentzu horretan, espetxe politika oztopo nabaria da eta horren erakusle dira Lopez Peña eta Figueroaren heriotzak, larri gaixo dauden presoen egoera, 197/2006 doktrina, sakabanaketak eragindako istripuak edo Muret, Sevilla eta Puerto III-ko espetxetan euskal presoek pairatutako jipoiak.
Huelga indefinida en ALFUS FCC a partir del dĂa 29 de abril
Se intensifican las movilizaciones, con nuevas jornadas de huelga en el mes de abril, que se traducirán en huelga indefinida a partir del día 29, tras cononer la decisión tomada por la dirección de presentar un Despido Colectivo que afecta a 18 trabajadores y trabajadoras.

