Corrugados Azpeitiako enpresa batzordeak, langile bati izan ezik beste langile orori kaleratze agiriak igorri dizkietela adierazi nahi du. Hainbat alditan berauekin biltzeko saiakera egin dugun arren egun erantzunik gabe jarraitzen dugu eta gure lantegiaren inguruan duten utzikeria salatu beharrean gara beste behin ere.
LABi txarto deritzo CCOO eta UGTk Bizkaiko errepideko merkantzia-garraioan sinatu duten hitzarmena
LABek ez du sinatu hitzarmen hori, beherakotzat jota, lehen baino okerrago uzten gaituelakoan. Ez dago hobekuntzarik, galera baizik. Lan-erreforma gordin-gordin osorik aplikatzen da, derrigorrezko arbitrajera eroan ez ezik, lan-erreformak ezartzen duen % 10eko malgutasuna ere onartzen du (173 ordu enpresak nahieran erabiltzeko), lehengo hitzarmenean halakorik izan ez arren, astelehenetik ostiralera bitarteko lanaldi arruntetik kanpo izateko aukerarekin. Gainera, gerora ere aldaketa gehiago aurreikusten ditu, adibidez, legea aldatuko balitz gaixo-egoeretako osagarriaren portzentajea ere galduko genuke. Lan-erreforma bete-betean.
Hiritarren arretarako eta 010eko gatazka ez dela amaitu deritzo LABek
LABek Gasteizen egindako agerraldian adierazi duenez hiritarren arretarako eta 010eko gatazkan ez dago akordiorik itxita. Zentzu horretan sindikatuak benetako errebertsio prozesu bat bururaino eramatea proposatzen du.
LABek instituzioei Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Lege proiektua ez aplikatzeko eskatuko die
Espainiako Gobernuak uztailaren 26an onartu berri duen Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko Lege proiektuak, Toki administrazioen eraginkortasun eta aurrekontu-egonkortasunaren aitzakiapean, eskubide sozial eta laboralen murrizketa berri bat du helburutzat.
LAB desmiente la noticia donde se dice que el sindicato ha firmado el ERE de Portland
Con relación a la noticia difundida estos últimos días por distintos medios sobre la firma de un ERE para la empresa Cementos Portland, LAB quiere dejar claro que el sindicato no ha firmado ningún ERE de Cementos Portland y pide que se rectifique la noticia.

