2026-09-21
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugados enpresako langileei kaleratze agiriak igorri zaizkie

Corrugados enpresako langileei kaleratze agiriak igorri zaizkie

Corrugados Azpeitiako enpresa batzordeak, langile bati izan ezik beste langile orori kaleratze agiriak igorri dizkietela adierazi nahi du. Hainbat alditan berauekin biltzeko saiakera egin dugun arren egun erantzunik gabe jarraitzen dugu eta gure lantegiaren inguruan duten utzikeria salatu beharrean gara beste behin ere.

Bestalde egunotan Azpeitiako EAJ-PNVren agiriari erantzunez esan corrugadoseko enpresa batzordeak plazan bildu ziren instituzio guztiei eman ziela gutun bana, han bildutako komunikabide zein herritar guztiek ikusi ahal izan zuten moduan eta Urkulluri erakutsi omen genion esker onaren arira esan egun oraindik ez dakigula berauek gure lantegiaren inguruan egin dituzten gestioen berri, dugun berri gutxi hori komunikabideen bitartez solilik jaso ahal izan dugulako. Hainbat alditan berauekin biltzeko saiakera egin dugun arren egun erantzunik gabe jarraitzen dugu eta gure lantegiaren inguruan duten utzikeria salatu beharrean gara beste behin ere, beraz esker oneko izateko ez dugu arrazoi gehiegirik, eta Corrugadosen inguruan egin dituzten gestioen berri eman diezaiguten eskatutako bilera horren zai jarraitu beharrean aurkitzen gara. Bide batez instituzio orori gure enpresaren itxieraren aurka erantzunkizunez jokatzeko deia luzatu nahi genieke eta etorkizuna duen lantegi hau ixtea ekiditeko egingo diren ekimenak babes ditzatela eskatzen diegu.

Azpeitiko Corrugadoseko Enpresa batzordea

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.