ADEGIk Zumaian dagoen GKN Driveline S.A. enpresari egin dion bisita dela eta, gaur, Enpresa Batzordeak deituta, bertako langileak protesta egin dute enpresa aurrean Adegik Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioari buruz duen jarrera salatzeko.
M18 Plazara. Euskal Presoak Euskal Herrira
Herrirak deituta datorren Maiatzaren 18an mobilizazioak izango dira Euskal Herriko herri eta hiri guztietan Euskal Presoen euskal herriratzea eskatzeko.
Gipuzkoako Helduen Egoitzetako Hitzarmenaren alde mobilizazio berriak iragarri ditu LABek
LAB sindikatuak Gipuzkoako Egoitzetan ematen ari den borrokaren egoera eta sindikatuaren hemendik aurrerako pausoak aurkezteko prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostian. 8 hilabete borrokan eta 8 greba egun egin direnean, LABek langileen lana zoriondu eta ADEGI eta LARESen jarrera itxiaren aurrean itxialdi, lanuzte eta grebak kontenplatzen dituen mobilizazioekin jarraituko duela iragarri du. Era berean Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldutako jarrerari bere balio politiko osoa aitortu nahi izan dio.
Deialdiak
{module[518]}
Lan Erreformaren ondorioak neutralizatu dituen Gipuzkoako Kale Garbiketa eta Zabor Bilketako hitzarmena sinatzea lortu da
Atzo, maiatzak 8, Gipuzkoako Kale Garbiketa eta Zabor Bilketako hitzarmena sinatu zen Prekon. Apirilaren 28an lortu zen aurreakordio eta lan erreformak hitzarmenari eragin ondorioak gelaraztea eta sektoreko langileen ia eros-ahalmen osoa bermatzea lortu da. LAB sindikatuak sektoreko langile guztiak eta LABeko kideak bereziki zoriondu ditu egindako borrokagatik.
Juicio de faltas contra la actividad sindical
Mañana, 9 de mayo, juzgarán a Patxi Bengoa, compañero del sindicato LAB. A las 10.30h. tendrá lugar una concentración ante los juzgados de Gasteiz, para denunciar la criminalización de la actividad sindical y en solidaridad con el sindicalista enjuiciado.
Buruntza-Goierriko LABek maiatzaren 30an denok kalera ateratzearen garrantzia azpimarratu du
Buruntza-Goierriko LAB medioen aurrean maiatzaren 30eko greba orokorra iragarri eta bertan parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu zuen Tolosan.
Elikadura burujabetza eta klase-sindikalismoaren papera aztergai maiatzaren 16an Durangon
Rita Martufi, FSMren ordezkaria FAOren aurrean, eta Vía Campesina-EHNE Bizkaiko Paul Nicholson-ek "Elikadura subirotasuna eta klase-sindikalismoaren papera" izango dute hizpide LAB sindikatuak eta Ipar Hegoa Fundazioak datorren maiatzaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, Durangoko Hizkuntza Eskolan antolatutako hitzaldian.

