2026-07-31
HomeIndustriaMetalgintzaLABek Alfa Taldean oraindik ere boteretsuenen interesak lehenesten direla salatu du

LABek Alfa Taldean oraindik ere boteretsuenen interesak lehenesten direla salatu du

Abenduaren 23an, ALFA TALDEko zuzendaritzak hartzekodunen konbenioa sinatu zuen Donostiko Merkatal epaitegian. LAB sindikatuko delegatuak bertan izan ziren hitzarmen hori langileei oso garesti atera zaiela salatzeko.

LAB sindikatuaren irakurketa ALFA Taldeko zuzendaritzak sinatutako hartzekodunen hitzarmenaren gainean

1. ALFA TALDEan 100 lanpostu baino gehiago suntsitu dira.
2. Langillei soldata jeitsiera bat inposatu zaie eta lan baldintzen zigortze nabarmen bat suposatu du.
3. Lehen ALFA TALDEko langileak zeuden lekuan, behin kaleratzeak gauzatu eta gero, langile subkontratatuak jarri dituzte, lan berbera egiten eta soldata mixerable batzuen truke.

Berriro ere, konkurtsoaren prozeduran, boteretsuenen interesak lehenetsi dira langileen eskubideen gainetik. Hau da, banketxeak eta ALFA TALDEko zuzendaritzaren pribilejioak lehenetsi dira langileon eskubideen gainetik.

Eusko Jaurlaritzak, azken urteotan ALFA TALDEko enpresei dirulaguntzak eman badie ere ( guztion dirutik, noski), arazoaren aurrean beste alde batetara begiratu du eta ez du ezertxo ere egin lanpostuak eta lan baldintzak defendatzeko.

Beste alde batetik. Administrazio Konkurtsalak jokatutako paperaz ere, gauza berbera esan dezakegu: enpresako zuzendaritzaren interesak eta banketxeenak defendatu dituzte. Gainera, konkurtsoan egindako lanaren ordainetan, 1 milloi euro baino gehiago poltsikoratu dituzte.

ALFA TALDEa egoera tamalgarri honetara eraman duen zuzendaritza berberak kudeatuko du aurrerantzean ere enpresa taldea, jazarpen sindikala eguneroko ogia bilakatu duen zuzendaritza horretxek,alegia.

LAB sindikatutik, argi eta garbi esan nahi dugu, langileontzat ez dagoela inolako “erreskaterik”, ta ezta ere inolako laguntzarik administrazio publikoen partetik. LAB sindikatuko partaideok, lanpostuen eta lan baldintzen aldeko borrokan jarraituko dugu, horixe izango baita gure “erreskate” bakarra.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Helegiteak aurkeztu dizkiegu 1.200 milioitik gorako kostu estimatua duten anbulantzien makro-esleipenei, eta pribatizazioaren aldeko apustua salatzen dugu

Sindikatuak errekurtso berezi bat jarri du Osasun Sailaren pleguen aurka, Oinarrizko Bizi Euskarriko eta Garraio Programatu eta Hitzartuko zerbitzuei dagokienez. Bestalde, salatu du Alberto MartĂ­nez sailburuak Osasun Planaren ildoak alde batera uzten dituela, gizartearen eskaerari entzungor egiten diola eta beste autonomia-erkidego batzuetan osasun-zerbitzuen kudeaketa publikoa berreskuratzeko izandako esperientzia arrakastatsuak ere baztertzen dituela, lan-arloko ez-betetzeengatik ezagunak diren enpresa piratak saritzen jarraitzeko.

Patronalak Bizkaiko Arrain Kontserben eta Gazituen hitzarmenerako proposamen bat aurkeztu du, eta LABek langileen erabakipean jarriko du

Proposamenean jasotzen diren aurrerapenak urte eta erdi baino gehiagoko negoziazioaren emaitza dira, eta, batez ere, langileen egindako borrokaren eta greben ondorio dira.

Hezkuntza Sailak udal haur eskolei finantzaketa kentzeko aldebakarrez hartutako erabakiaren aurrean, bertako langileak babesten dituen akordioa lortu du LABek

Andoaingo, Usurbilgo, Oiartzungo, Ordiziako, Aretxabaletako eta Gaubeako langileek bertako haur hezitzaile izaten jarraitzeko akordioa sinatu du LABek; ez da kaleratzerik egingo, eta karrerako funtzionarioek tokiko administrazioan haien izaerari eutsiko diote jubilatu bitarte.