
Atzo, maiatzak 12, LABeko Gipuzkoako Metalgintzako delegatuek elkarretaratzea egin zuten Donostiako Kursaalen Lan Erreformaren aurka eta herrialdeko hitzarmenaren alde. Mobilizazioan, Jonan Goñi LABeko Metalgintzako arduradunak, sindikatuak Gipuzkoako metalgintzan maiatzaren 24erako deitu duen greba eguna iragarri eta gainerako sindikatuei bertara atxikitzeko deia egin zien.
Bea Martxueta: “Madrid nos roba nuestras pensiones”
“Bajo el lema “Madrid roba nuestras pensiones” el sindicato LAB ha realizado una concentración esta mañana donde han participado aproximadamente 150 personas para denunciar que las reformas y las políticas neoliberales impuestas tienen como objetivo acabar con el sistema actual de pensiones.
Maiatzak 11: Gure zerbitzu publikoak eta gure lan baldintzak hemen erabakitzeko dugun eskubidearen aldeko mobilizaioa
LABeko idazkari nagusiak, Ainhoa Etxaide eta zerbitzu publikoetako arduradunak, Arantzi Sarasola, Zerbitzu Publikoko Mahai Orokorrean diren gainerako sindikatuekin batera Maiatzaren 11rako egindako mobilizazioaren deialdiari laguntzeko eta deialdi honen inguruan sindikatuak egiten duen irakurketa konpartitzeko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Bilbon. Biharko manifestazioak berebiziko garrantzia duela azpimarratu dute, "langile guztiok gure zerbitzu publikoak eta gure lan baldintzak inolako kanpo injerentziarik gabe hemen erabakitzeko dugun eskubidearen alde" ateratzeko eguna izango baita.
Durangaldeko LABek greba orokorrerako deia egin du
Durangaldeko LABek elkarretaratzea egin du Elorrion eskualdeak bizi duen prekarietatea eta enplegu suntsiketa salatu eta maiatzaren 30eko greba orokorrera deitzeko.
Lan sindikalaren aurkako jazarpena salatu du LABek
LABeko kide den Patxi Bengoaren kontrako auzia dela eta, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen atzo Bilboko epaitegien aurrean jazarpen sindikala salatu eta auzipetuari elkartasuna helarazteko.
LAB: “Aldaketak prozesu sozial baten emaitza izango dira eta horretara goaz maiatzaren 30eko greba orokorrean ere”
LABek prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Hernanin Buruntzaldeko langileei Maiatzaren 30eko Greba Orokorrarekin bat egiteak duen garrantzia eta grebarako arrazoiak azaltzeko. Greba eguneko mobilizazioen berri ere eman zuten: Eguerdiko 12:00etan Donostiako Anoetatik herrialdeko manifestazioa eta arratsaldeko 18:00tan Lasarte, Usurbil, Hernani eta Andoainen ohiko lekuetan.
LABek Urkulluren Gobernua protesta oro isilarazten saiatzen ari dela salatu eta Osakidetzako langileak egiten ari diren protestetan Ertzaintzak jokatutako papera kritikatzen du
Zerbitzu publikoetako langileen lanaldia handitzeko Jaurlaritzak inposatutako dekretuaren aurka mobilizazio ugari egiten ari dira sektore guztietan, izan ere neurri honen ondorioz lanpostu asko suntsitu egingo baitira; pasa den Mahai Orokorretik sindikatu guztiak altxatu ginen negoziazio mahaitik eta Maiatzaren 11rako manifestazioen deialdia luzatua dugu baita.
Hego Uribe eta Arratiako LABeko delegatuek eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatu dituzte
Hego Uribe eta Arratiko LABeko delegatuek batzarra egin zuten atzo Basaurin, besteak beste, maiatzaren 30eko grebaren prestaketa lanak antolatzeko. Batzarraren ostean manifestazioan abiatu ziren grebaren garrantzia aldarrikatuz eta negoziazio kolektiborako eredu propioaren alde.

