ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek Euskal Autonomi Erkidegotik eta Madrilgo gobernutik azken lau urteotan ezartzen ari diren murrizketak, neurri antisozialak eta zerbitzu publikoen desegiteko poltiken aurrean mobilizazioak iragarri dituzte maiatzaren 23rako Bilbo, Gasteiz eta Donostian.
Bizkaiko Gizartegintzako 3. hitzarmena sinatu da
LAB sindikatuak akordioa onuragarritzat jotzen du probintzia mailako hitzarmena blindatzea lortu da eta hitzarmenaren ultraktibitatea bermatzen baita.
Ainhoa Etxaide Algortan izango da maiatzaren 23an
Datorren ostegunean, maiatzak 23, LABeko idazkari nagusia Algortan izango da sindikatu eta eragile sozial ezberberdinek deitu dugun greba orokorraz mintzatzeko. Hitzaldia Algortako Villamonteko Kultur Etxean izango da arratsaldeko 19:00etan.
Lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeen pentsio eskubidea bermatu dadila eskatu du LABek Bilbon
Azken asteotan LAB sindikatua kanpaina batean buru-belarri dabil, sektore feminizatuei begira, lanaldi partzialeko lan kontratuak dituzten emakumeek pentsioen eskubidea bermatua izan dezaten lortzeko. Gaur, hilak 20, LABen kanpainarekin bat egin duten emakume bizkaitarrak Gizarte Segurantzaren Bilboko bulegoetan izan dira pentsioak errebisatzeko eta beren diru sarrerak hobetzeko eskatuz.
LABek greba egun berriak iragarri ditu Gipuzkoako erresidentzietan
Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lan gatazkak aurrera darrai. LAB sindikatuak greba egunak deituak ditu bihar hasita, honako egun hauetarako: Maiatzak 17, 24, 25, 29, 30 eta 31. Bihar, maiatzak 17, LABek deitutako lehen greba egunean, Gipuzkoako adineko egoitzetako LABeko delegatuen batzarra egingo da Donostian. Jarraian, goizeko 11.30etan manifestazioa egingo da Bulebarretik aterata ELArekin batera.
LAB rechaza la modificacion de las condiciones de trabajo que la direccion de Acciona Energia pretende imponer a la plantilla
Acciona Energía comunicó el martes (14 de mayo), en el contexto de la aplicación del expediente de suspensión que se está negociando en Madrid, una modificación sustancial de las condiciones de trabajo consistente en un aumento de jornada hasta las 1824 horas anuales, así como la posibilidad de establecer una jornada irregular del 15%.

