2025-12-19
Blog Page 1313

Incoesako langileek benetako konpromisoak eskatu dizkiete instituzioei enpresa deslokalizatu ez dadin

0

Gaur Trafos, Trafodis, Magnéticos Bedias, Bobinados Bidekoetxe eta Calderería Arratiako langileok, guztiak INCOESA talde enpresarialeko langileak, 122. eguna betetzen dute greba mugagabean. Prentsaurreko baten bidez instituzioei benetako konpromisoak eskatu dizkiete enpresa deslokalizatu ez dadin. 

Tras su paso por Sunsundegui, Lorenzo Ríos entra en acción en Faurecia

0

En marzo participó activamente para despedir a 49 trabajadores en Sunsundegui y ahora vuelve a la carga al servicio de la multinacional Faurecia. 

Bizkaibuseko lanuzteek erantzun zabala izan zuten

0

LAB sindikatuak jakinarazi nahi du, atzo goizean, 07:30etik 09:30ak arte, Bizkaibuseko enpresa emakidunetan deitu ziren lanuzteek erantzun zabala izan zutela. 

Euskal Herriko gehiengo sindikalak Tiebasen hildako langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du

Bihar, hilak 26, Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzea egingo du Tiebasen hildako langilearen heriotza salatu eta prekarietatearekin amaitu behar dela aldarrikatzeko. Mobilizazioa Lan Ikuskaritzaren aurrean izango da.

Bihar osteguna, lanuztea eta mobilizazioak, APNABIko enpresa batzordeak deituta

APNABIko langileek (200 inguru), Bizkaian autismo duten pertsonekin lan egiten dutenak, gaur egun dagoen Zuzendaritza Batzordeak eta Kudeatzaileen taldeak eragin dieten egoera salatuko dute biharko lanuzte eta mobilizaioekin.

LABek bere elkartasuna eta indarra adierazi nahi die NANUKeko grebalariei

Dagoeneko 3 aste baino gehiago daramazue greban, tarte honetan enpresa ixteko mehatxuak, zuen borroka nahiari erasoak edota zuekiko irainak jaso dituzue. Hala ere, gogor eta irmo jarraitzen duzue, zuen oinarrizko eskubideak defendatzen! 

Bizkaiko herri lanetan hitzarmena betearazteko konpromisoa eskatu dio LAB sindikatuak Foru Aldundiari

0

LAB sindikatuak Bizkaiko Batzar Nagusien Gernikako Juntetxearen aurrean ( politika orokorreko plenoa dela-eta) elkarretaratzea egin du gaur goizean Bizkaiko ERAIKUNTZAko sektorean dauden arazoak berriro plazaratu eta salatzeko. Hitzarmenak ez betetzeak dituen ondorio larriez ohartarazi eta sektorean administrazioak dituen erantzukizunak bereganatu ditzan aldarrikatu du LABek.

Nanuk enpresako langileak 23. greba egunari ekingo diote gaur

Nanuk enpresako langileak irailaren 2an hasi zuten greba mugagabearekin jarraitzen dute. Epe honetan negoziazio saiakerak egin dituzte enpresarekin, baina irailaren 19ko bileraren ostean akordioa ez izan dute lortu. Honen aurrean egiten duten balorazioa publiko egin nahi izan dute.

 LABek bere elkartasuna eta indarra adierazi nahi die NANUKeko grebalariei 

Nanuk enpresako langileak Greba Mugagabean irailaren 2a geroztik


Nanuk enpresako langileek irailaren 2a geroztik greba mugagabean daude. Bideo honetan langileek borroka honen arrazoiak azaldu eta enpresaren jarrera eta jokamoldea salatzen dute. Borroka honek kaleratutako lankide baten berrartzea eta enpresa hitzarmen duin bat bilatzen du.