Astelehenean, Gasteizen Osakidetzak antolaturiko jardunaldi batean Darpón kontseilariaren presentzia profitatuz, LABek salatu egin du Osakidetzak kea baino ez diela saltzen, bai gizarteari zein Osakidetzako langileei. Kontzentrazioaren ostean eta 30 minutuko jazarpenaren ondoren, Ertzaintzak kide bat inputatu du bengala “ilegalki” erabiltzeagatik.
Akordioa Bizkaiko elikagaien merkataritzako hitzarmenean
Gaur, irailak 30, Bizkaiko merkataritzako hitzarmenen luzapenak amaitzekoak ziren. Arratsaldean eginiko bileretan, elikagaien merkataritzako hitzarmenean akordioa lortu da LAB, CCOO eta UGT sindikatuen eta CECOBI patronalaren artean. Akordio horrek LABek ezarritako gutxienekoak betetzen ditu.
HERRIRAren aurkako operazioa salatu eta dei egiten dio LABek euskal jendarteari inoiz baino indartsuago mobilizatzeko euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan
LAB sindikatuak gogor salatu nahi du gaur goizean Eloy Velasco epailearen aginduz HERRIRA-ren aurka abiatutako polizia operazioa. Lehenik eta behin, gure besarkadarik beroena helarazi nahi diegu une honetan Guardia Zibilaren esku atxilo diren Jexux Mari Aldunberri, Jon Garai, Jose Antonio Fernandez, Nagore García, Sergio Labaien, Manu Ugartemendia, Eneko Villegas, Roberto Noval, Ibon Meñika, Oscar Sanchez, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Imanol Karrera, Fran Balda, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia eta Gorka Gonzalezi, baita beren senitarteko eta lagun guztiei ere. Atxilotu guztiak lehenbailehen libre uztea eskatzen du LAB sindikatuak.
LAB no firma el preacuerdo con DiputaciĂłn porque no asegura la mejora del servicio de Bizkaibus
En opinión del sindicato, esto se traducirá directamente en destrucción de puestos de trabajo. LAB no ha presentado un documento junto al resto de sindicatos dado que en ese documento no se reflejaba la solicitud a la Diputación de la creación de una mesa, donde ésta, junto a agentes sociales, sindicatos y partidos políticos debe acordar la mejora del servicio de Bizkaibus, atendiendo las alegaciones planteadas al anteproyecto. Para LAB solo la mejora del servicio Bizkaibus aseguraría la no amortización de puestos de trabajo.
Urriaren 5ean “Euskal Herriko Mugimendu Sozial eta Sindikalen III Asanblada Nazionala” izango da Donostian
III. Asanblada Nazionalaren helburu nagusia Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren zirriborroa onartzea da eta helburu honekin Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako kideok dei egiten diegu prozesu honetan interesa duten antolakunde sozial guztiei datorren urriaren 5eko Asanbladan parte hartzera.
LAB visita a la Central de Trabajadores de Cuba
Una delegación de LAB conformada por la secretaria general Ainhoa Etxaide, así como por los secretarios de formación, Jagoba Zulueta, y de relaciones internacionales, Igor Urrutikoetxea, ha visitado la semana pasada Cuba, invitada por la Central de Trabajadores de Cuba (CTC).
LAB: “Behar beharrezkoa da euskal eragileok bide propioa jorratzea”
Espainiako Gobernuak laugarren urtez jarraian langile publikoen soldatak izozteko erabakia hartu du. LAB sindikatuatik ez dugu konpartitzen Espainiar Estatua izatea aurrekontu, dekretu edo beste ezein prozeduraren bidez gure lan baldintzak zein diren, ezta gure zerbitzu publikoen sistema zein den ere, erabakitzen duena.

