2025-12-26
Blog Page 1268

LABek lotsagarritzat jotzen du SMEk 67 urte arte luzatzeko Osakidetzari eskua luzatu izana

0

Aste honetako Osakidetzako Mahai Sektorialak (urtarrilaren 27an egindakoa) sorpresa ekarri du: SMEk onartu egin du Osakidetzaren Giza Baliabideen Plana, 67 urte arte jubilatzeko aukera jasotzen duena. 

Jaurlaritzak enplegua suntsitzen du: azken bi urtetan 3.849 kontratatzio gutxiago eman dira

0


Zerbitzu Publikoetako LABeko nazio arduradunek azken bi urtetan Jaularitzan suntsitu diren lanpostu publikoen gaineko informazio zehatza konpartitzeko prentsaurrekoa eskaini dute. Datu ofizialen arabera azken bi urtetan zerbitzu publikoan 3.849 kontratazio gutxiago eman dira. 750 Irakaskuntzan, 148 Administrazio orokorrean, 2.906 Osakidetzan eta 45 Justizian. Urkullu lehendakariak aurkezturiko Enplegua eta Berraktibazio ekonomikorako Plan Markoa, enplegu publikoa suntsitzen duten neurriak hartzen ari diren bitartean, demagogia hutsa dela salatu du LABek.

Legebiltzarraren bidez Jaurlaritzari ateratako informazio zehatzarekin LAB sindikatuak zerbitzu publikoan ematen ari den enplegu suntsiketaz jadanik esandakoa baieztatua geratu dela adierazi du

Zerbitzu publikoetako LABeko nazio arduradunek 2012an eta 2013an zehar Jaurlaritzaren menpeko Sail ezberdinetan hilez hile oraindutako nomina kopuruaren datuak eman dituzte. Administrazio, justizia eta Irakaskuntzan plantilla presupuestarioan egun 29.988 langile daudela esan dute eta aldiz 2013ko azaroan langileak 34.920 ziren. Osakidetzan ere antzekoa gertatzen da, plantilla presupuestarioan 26.000 lanpostu inguru daude eta aldiz 2013ko azaroan 39.157 langile ziren lanean.

Gobernuak berak emandako zifrak erabilita zerbitzu publikoan galdutako kontratazioak (hauetako gehienak jardun osokoak)

Osakidetzan 2012ko urtarriletik 2013ko azarora bitarte 2.906 kontratazio gutxiago burutu dira. Azken hamar urteetako enplegu suntsiketarik handiena.

Administrazio orokorrean hilabetez hilabetetako konparazioaren datuari erreparatuta 2013an bataz beste hilabeteko 149 kontratazio gutxiago egin dira. Lanpoltsetan dagoen mugimendua honen isla dela adierazi du LABek: 2011n 1.270 kontratazio lan poltsetatik, 2012an 315 eta 2013an 57.

Justizia Sailan ere, hilabetez hilabetetako konparazioan, 2013an bataz beste hilabeteko 21 kontratazio gutxiago egin dira.

Irakaskuntzan ikasturte honetan kontratazioak gora egin dute, baina hori matrikulazioan izan den gorakadari egotzi behar zaiola esan du LABek. 2011-2012 ikasturteko erratioak aplikatuta askozaz ere lanpostu gehiago sortu beharko litzatezke.

Honez gain, LABek esparru guztietan jardun osoko kontratazioak murrizten diren bitartean lanaldi partzialekoek gora egiten dutela nabarmendu nahi izan du, jardun osoko kontratazioen suntsiketa zifra lanaldi partzialen kontratazioaz mozorrotu-leundu nahi izan baitute. Osakidetzan jardunaldi osoko kontratazioak 3.437 gutxiago dira baina lanaldi partzialen kontratazioen eragina aintzat hartuta 2.906ko kontratazio jaitsierako zifra baxuagoa ateratzen da, hau da, kontratazio partzialek mozorrotu egin dute bestela askozaz ere handiagoa litzatekeen lanpostu suntsiketa.

Murrizketa politika baten atzean gaude
Nahiz eta zenbakiak garrantzitsuak eta argiak diren, LABek zenbaki hauen atzean murrizketa politika besterik ez dagoela salatu du, "aurrekontuen egonkortasun printzipioaren aitziakiapean sektore publikoa suntsitu eta pribatizatzeko asmoa besterik ez". Azken urteetan krisiaren aitzakiaz ezarri dituzten neurriek eragin dute tamaina honetako lanpostu suntsiketa LABen iritzik, eta honen ondorioz zerbitzuaren kalitatearen galera.

Enplegua eta Berraktibazio ekonomikorako Plan Markoa
Herenegun bertan, Urkullu lehendakariaren ahotik Enplegua eta Berraktibazio ekonomikorako Plan Markoa LABek demagogia ariketa itzela deritzo, batez ere “enplegu publikoa suntsitzen duten neurriak hartzen ari diren bitartean”. Mota honetako planekin Lakuak enpleguaren sorrerari begira aitzindaritzaren itxurak hartu nahi izana salatu eta plana enpresei eta enpresen sorrerari begirako diru inbertsioa izango dela ere ohartarazi du.

Beste planekin eman bezala langabezi tasan eta bertako langileen lan baldintzetan izango duen eragina txikia izango dela adierazi du LABek eta, zerbitzu horien onuradunak izan behar diren herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatearen jaitsiera ordea handia izango dela salatu du. Horrela, "gaixoei arreta emateko pertsonal gutxiago izango da, ikasgeletan ratioak handituko dira eta administrazioan edozein tramite egiteko igarotzen den denbora neurrigabeki haziko da" nabarmendu du LABek.

Nafarroako datuen zain
Jasotako datuak EAEkoak dira, baina jada Nafarroakoak lortzeko tramiteetan direla adierazi dute sindikatuko arduradunek, edozelan ere, ziur daude Nafarroako datuak ere antzekoa egoera marraztuko dela.

Honen aurrean, eta PNVk PPren gobernutik agindutako neurriak aplikatzea izan dela EAEko sektore publikoan emandako lan postuen galeraren arrazoi nagusietako bat, LABek sektore publikoan, eta bereziki Jaurlaritzan, enpleguaren defentsa bere erronkarik garrantzitsuena izango dela adierazi du.

Herri honek politika publiko propioak behar dituela aldarrikatu du LABek, “Madrilgo gobernuak ezarri nahi dituen murrizketekiko inongo menpekotasunik gabekoa, herritarrek behar dituzten zerbitzu publikoak jaso ahal izateko politikak jasotzen dituena, bertako sektore publikoko langileek berain lan baldintzak garatu ahal izatea bermatuko dutenak, horretarako lan postu publikoak sortuz”.

Honela, datozen hilabeteetan datu hauek lan zentroetara eramango dituztela jakinarazi du sindikatuak, langile eta zerbitzu publikoetako erabiltzaileak, herritar oro, honen jakitun izan daitezen, arazoari neurria hartu diezaoten eta honen kontra borrokatzeko kontzientzia har dezaten.

LABen proposamena lanpostuak sortzeko
Era beran laster sektore publikoan zerbitzu publiko guztietan borrokatzeko tresna nagusi bezala eta Euskal Herriak behar duen zerbitzu publiko sistema eraikitze bidean, lanpostuak sortzeko sindikatuak proposamen bat aurkeztuko duela adierazi du.
  

LAB sarean
{module[111]}
 


LOMCEren aurrean LABek hezkuntza inklusibo, hezkidetzaile eta euskalduna aldarrikatzen du

0

Atzo Wert hezkuntza ministroa, estatu espainiarreko autonomi erkidegoetako hezkuntza kontseilariekin bildu zen. Bilera honetan agerian geratu zen, PPko kontseilariek ere ez dutela LOMCErengan sinisten. Iribas kontseilariak ordea, Nafarroan LOMCE ezartzeko epeak beteko dituztela dio. Beste behin, UPNek Nafar jendarteari erakutsi dio espainiar gobernuaren zerbitzari leialak besterik ez direla.

UPNk bere ustezko nafartasuna alde batera utziz, nahiago du etorkizuneko belaunaldien hezkuntza kolokan jartzea, hezkuntza nazionalkatoliko espainiar bat dakarkigun lege bat ezarriz.

Nafar Gobernuak aitortu du, LOMCE ezartzeko gauzak azkar eta gaizki egiten ari direla, ezartzea oso garestia izango dela eta curriculuma ez dagoela ongi garatua. Aitortza guzti hauek eginda ere, Iribas kontseilariak belauniko men egiten die Madrileko aginduei.

Lege anakroniko eta neofrankista honen aurka, eragile sozialak, hezkuntza komunitatea eta Nafarroako gehiengo parlamentarioa daude.

PISAko txostenen emaitzek erakusten digute ez dugula Madrileko erreforma erreakzionarioen beharrik. Esandako guztia aintzat harturik, UPNeri eskatzen diogu Madriletik inposatu nahi diguten lege hau ez aplikatzeko.

Gure hezkuntza eraikitzeko beharra dugu, gure herritik eta gure herriarentzako sortutako hezkuntza eredu bat. Baina honetarako lehen pausua lege hau ez aplikatzean datza.

Nafarroan LOMCE ezartzea ekidin dezakegu, gure ikastetxeetan LOMCE ez aplikatzea lortu behar dugu.

LABtik deialdia egiten diegu irakasleriari eta bereziki zuzendaritza taldeei, lege adoktrinatzaile, erreakzionario eta espainiartzaile honekin ez dezaten kolaboratu ezta aplikatu ere.

Hezkuntza eragile guztien parte-hartzearekin hezkuntza sistema propio bat eraikiko dugu. Hezkuntza inklusibo, hezkidetzaile eta euskalduna.

Guztion artean lortuko dugu. Ekin diezaiogun lanari.
 

LAB sarean
{module[111]}
 

Llaman a declarar a dos militantes de LAB por una acciĂłn de solidaridad con la despedida de Correos


El pasado septiembre, en una aplicación brutal de la reforma laboral del Partido Popular, la Dirección de Recursos Humanos de Correos despidió a una trabajadora con 23 años de servicio. El 18 de noviembre, dos militantes de LAB realizaron una acción de solidaridad con la despedida y hoy han sido llamados a declarar a la audiencia provincial de Pamplona.

Correos decidió que la trabajadora Tina Parra Cobos habia incurrido en una frecuencia excesiva de bajas intermitentes por diversos motivos médicos. Trabajadores y trabajadoras de Correos iniciaron una dinamica de lucha para exigir su inmediata readmision. 


 

LAB sarean
{module[111]}


Correos despide a una trabajadora por enfermedad crónica 


Militantes de LAB se encadenan en la oficina de Correos de Pamplona 
 

 

Incoesako langileek Jaurlaritzari ehun produktiboaren alde benetako apustua egin dezan eskatu diote

0

INCOESAko langileek itxialdia burutu dute gaur Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan ekonomia sailetik behin baino gehiagotan agindu dieten bilera behingoz eman dadin eskatzeko. Gaurkoan Gorka Etxaberen (Industria saila) aldetik bilera egiteko konpromezua jaso dute.

INCOESAko langileek itxialdia burutu dute gaur Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan. Bertan Arantza Tapiak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak bulegoa dauka, eta langileek sailburuari berriro eskatu diote beraiekin biltzeko. Ekonomia sailetik behin baino gehiagotan agindu diete langileei laster batuko direla, baina ez da bilkurarik zehaztu. Gaurkoan Gorka Etxaberen (Industria saila) aldetik konpromisoa jaso dute, bilera egiteko.

Duela hiru hilabete Legebiltzarreko osoko bilkuran, Arantza Tapiak onartu zuen 2.000.000 euro eman zizkiotela diru-laguntzatan INCOESAri. Ordutik hona, langileak azalpenak behin eta berriz eskatu dituzte diru hori guztia nora joan den jakiteko.

Hori dela-eta, langileak bere bulegoraino hurreratu dira Arantza Tapiari ondokoa eskatzeko: Bizkaiko Foru Aldundiak egin duen moduan, berak ere zehapen-espedientea hasiera ematea erabaki dezan. Horrela, jarduera ekonomikoa kanpora eramateko mehatxuaren aurrean, gutxienez INCOESAri eman zaion dirutza berreskuratu ahal izango da.

Neurri horien bidez, langileek ondoko bi helburu hauek lortu nahi dituzte: INCOESAko zuzendaritzaren jarrera aldaraztea eta langileen eta euskal erakundeen artean bideragarritasun plana lantzea, INCOESAko ekoizpen jarduera Bizkaian gelditu dadin. Bediako lantokia berriro zabaltzeko helburua izango duten programak eta ekimenak bideratu behako lirateke diru-laguntzaz, langileen iritziz.

Enplegu plan zoragarriak eta ez dakigu zertarako izango diren miloi askotako inbertsioak komunikabideetara bidaltzen dituzten bitartean, Eusko Jaurlaritzaren jarrera langileengandik oso urrun egon da gatazka honetan. Bizkaian ekoizpen-sarea eta enplegua mantentzearen alde dema egin beharrean langileekin bat eginez, Euskadiko gobernua prozesuan oztopoak jartzen ibili da, batzuetan informazioa ezkutatuz eta besteetan ikusle soila balitz moduan.

Horregatik Lakuako exekutiboari erantzukizunerako deia egin nahi diote langileek, ondoko galdera eginez: diru hori enplegua sortzeko eta ikerketa zein garapenerako erabili behar bada, ez ote den amaituko deslokalizazioaren finantzabidea izaten.

Langileon iritziz gatazkaren muinean gaude: nahiz eta INCOESAK enplegu erregulaziorako espedientea jarri duen, langile guzti-guztiak kalera botatzeko eta jarduera ekonomikoaz amaitzeko, langileek diote enpresa bideragarria dela. Horretan epaileek arrazoia eman diete. Orain euskal erakundeen apustu ausarta beharrezkoa da.
 

LAB sarean
{module[111]}

Euskal Preso Politikoek eman urratsaren berri eman eta espetxe politika salatu du LABek lantoki eta herrietan

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egin berri duen pausuak berebiziko garrantzia dauka gatazkaren konponbideari begira. Foro Sozialak egindako gomendioak kontuan hartu eta, eztabaida sakonaren ondorioz, eskenatoki berriarekiko konpromisoa eta bide politiko eta demokratikoekiko engaiamendua azaldu zuten.

Gatazkaren ondorioak gainditzeko bidean, eta hau integrala izan dadin, EPPKk alde guztien pairamen eta mina aitortzeaz gain, presoen etxera bueltarako formula malguak bilatzeko konpromisoa ere adierazi zuten.

Hala ere, konponbiderako aurrerapauso garrantzitsu honi Espainiar Estatuak berriro ere atzerapauso tamalgarriaz erantzun dio: posible egin duten bitartekariak espetxeratzea. Berriro ere konponbidearen mesedetan egiten duten horiek zigortu dituzte, bere momentuan Bateragunearekin egin bezala.

Beraz, ziklo politiko berri bat irekitzeko eta gatazkak zuzendu duen ziklo politikoa behingoz atzean uzteko Euskal Herriak pausoak egiten dituen bitartean, Estatuak ziklo zaharrari kateaturik eusteko eta oraindik ziklo zaharrean gaudela sinistarazten ahalegiten da temati.

Presoen afera konpondu beharra dago. Urjentziazkoa da. Euskal Herria ez da normalkuntza politikora helduko Estatuak ehundaka preso politiko bahiturik mantentzen dituen bitartean, korapiloa askatu beharrean sarekada berriez eta makroepaiketez kartzelak betetzen jarraitzen duten bitartean. Salbuespenezko neurri politiko eta judizialak alde batera uztearekin bat, espetxe politika ere aldatu beharra dago eta erronka nagusietako bat da presoen eta euskal herritarron kontra erabiltzen den sakabanaketa politika ankerrarekin behingoz amaitzea.

Gatazkaren sorburu politikoak konponbide politikoa eskatzen du eta horretarako bidea, zalantzarik gabe, urtarrilaren 11ko manifestazioak utzi zuen argazkian daukagu. Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialen ardura da ibilbide orri integral eta sendoa markatzea, Estatuaren ezezkoa gainezkatuko duena.

Baina hori bezain garrantzitsua da guk, herritarrok bide hori bultzatzea. Urtarrilaren 11ko argazkia argazki hutsean gelditu ez dadin eta hainbat jenderengan sortu zuen ilusioa kalkulu elektoraletan alferrik gal ez dadin. Gatazkaren ondorioak eta arrazoiak behingoz konpontzeko, premiazkoa da batez ere eremu politikoek konpromiso eta akordio berriak eraiki ditzatela. Horixe da momentu politikoak eskatzen duena eta herritarrok exijitzen dieguna: benetako bake eskenatokia eta proiektu politiko guztiak demokratikoki eta injerentzia barik defendatzeko benetako aukera erdiestea.

Eskubide sozialak edota eskubide zibilak munduko herri guztietan eta sasoi guztietan langileriaren eta herriaren borrokaren emaitza izan diren eta diren bezala, euskal presoei eta Euskal Herriari dagozkien eskubideak eskuratzea ere mobilizazio eta borrokaren emaitza izango dira. Paper garrantzitsua daukagu, gu geu garelako konponbidearen bidea hartzeko erabakia behartu behar eta ahal dugunak.
 

LAB sarean
{module[111]}

LABen balorazioa Eusko Jaurlaritzaren enplegu planari buruz

LABen ustez Eusko Jaularitzak argazkia bilatu nahi izan du enplegu plan berriaren aurkezpenarekin, eta horrela ulertzen dira PNV eta PSEko buruzagiek egindako bilera hilaren 27an eta atzo Lehendakariak eta sailburuek egindako aurkezpena.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Eusko Jaularitzak prestatu duen “Enplegu eta Indarberritze Ekonomikoaren Programa Markoa” aurkeztu du gaur; 3 urtetako iraupena eta 6.475 milioi eurotako diru kopurua izango du.

Programa Marko hau sozialista eta jeltzaleek irailean sinatutako akordioaren ondorio zuzena da, hiru aldundietan indarrean dagoen paktu fiskalaren ondoren.

Gure ustez Eusko Jaularitzak argazkia bilatu nahi izan du, eta horrela ulertzen dira atzo azken orduan PNV eta PSEko buruzagiek egindako bilera eta gaur Lehendakariak eta sailburuek egindako aurkezpena.

Langabeziaren arazo larriari aurre egiteko helburuarekin neurriak hartzea, printzipioz, beharrezkoa da. Baina kaltegarria izan daiteke espektatiba faltsuak sortzen badira, ezin da kea saldu posizio politikoa hartzeko helburuarekin.

Ezin da aurkeztu hau akordio handi bat bailitzan, ezin da jendea modu honetan engainatu. Komunikabideetan lerroburuak sortzeko pentsatua dago: “32.000 lanpostu sortuko dira”. Gaur egun EAEn 158.400 langabetu daudenean, lan merkatua desregulatzen ari denean, lan egiteak soldata duina ziurtatzen ez duenean, arazo larria konponduko ez duen partxe txiki bat besterik ez da.

Proiektu hau prestatzerakoan sindikatuekin (LABekin ez behintzat) ez da harremanik mantendu. Beste behin ere langileei bizkar eman zaie, eta gaur egun dagoen langabezia maila ikusirik, akordio handi bat beharrezko izango litzatekela uste dugu.

Gure ustez iniziatibek sakonagoak izan behar dute eta arazoari irtenbide osoa eman behar diote, edo behintzat, bidea egiten hasteko oinarriak jarri. Lan harremanen eredu berri bat sortu behar da. Bide horretan beharrezkoak dira erakundeen konpromezu eta iniziatibak eta hori izan da gaur LAB sindikatuaren ekimenez Gasteizko Parlamentuan burutu diren bileren helburua.

Akordioan oinarrituko den eredua izan behar du, eta ez aldebakartasunean eta inposaketan; aukera berdintasunez enplegua eta soldata duinak ziurtatuko dituen eredua eta negoziazio kolektiboak funtsezko zutabea izan behar duen eredua.

Eta eredu hori bilatzerakoan, Madrildik aplikatzen zaizkigun erreforma eta murrizketak alde batetara utzi behar dira, eta bide propioa egin, lan munduko erabateko ahalmen legegileruntz pausuak emanaz.

 

LAB sarean
{module[111]}


 

Euskal Estatuaren beharra eta bideragarritasuna aztertzen duten liburuak eta hitzaldiak

0


Azaroaren 29an, Ipar Hegoa Fundazioak "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburua aurkeztu zuen Bilboko Foru Artxibategian. Azterlan sakon honen bidez, Euskal Estatuak Europan duen bideragarritasuna aztertu da, horretarako nazioarteko komunitate akademikoak nazio bat osatu eta ezaugarritzeko beharrezkotzat jotzen dituen funtsezko elementuak aztertuz: arrazoi historiko eta politikoak, arrazoi identitario eta kulturalak, arrazoi sozioekonomikoak eta lurralde antolakuntza.

Pescadería Ahorramás enpresako langileen aurkako jazarpen laboral eta sindikala salatzeko mobilizazioak Bilbon

0

LABek publikoki Pescados y Mariscos Hegaluze enpresako arduradun Santiago Aranburu bertako langileen aurka izaten ari den jokabidea salatu du. Langileak Deustuko komisaldegian deklaratzera deitu zituzten hilaren 27an lapurreta egin izana egotzita.

Salaketa oso larria dela iruditzen zaigu sindikatuari, inolako frogarik edo argumenturik gabe egindakoa. Enpresak izandako neurrigabeko jarrera honek agerian uzten du langileok jasaten ari diren jazarpen laboral eta sindikala. LABek ordezkari bat du bertan, delegatua hautatua izan zenean hasi ziren arazoak. LABek gertaera hauek ez direla erantzunik gabe geratuko azaldu du eta arazoa salatzeko elkarretaratzeak iragarri dituzte Bilbon. Gaur, urtarrilak 29, goizeko 10:00etan lehen mobilizazioa egin dute lantokiaren aurrean.
 
LAB sarean
{module[111]}