2026-01-12
Blog Page 1253

Euskal Herriak bere bidea martxak Urola-Kosta, Eskumaldea eta Tutera zeharkatu ditu

0

Urola-Kosta, Eskumaldea eta Tuteratik igaro zen atzo "Nos arrastran la empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" Martxa. Urola-Kostan Azkoititik Azpeitira oinezko martxa egin zen, amaiera elkarretaratze batekin eman zitzaiolarik. Eskumaldean kotxe karabanak burutu ziren eta Tuteratik Nafarroa gurutzatzen ari den Furgo Martxa igaro zen.

Urola-Kostako ekimenean 100 bat lagun bildu ziren, bertan Corrugados, Grumal eta TS Fundicioneseko langileak ere bertan parte hartu zuten.

Azkoitia Azpeitia oinezko martxa

Azkoitia Azpeitia oinezko martxa

Elkarretaratzea Azpeitian

 

 

 

Baztango Zahar-Etxeko LABek kudeaketaren pribatizaziorako kontratu luzapena salatu du

Zahar-Etxeko kudeaketaren pribatizaziorako Patronatuak luzatutako kontratuaren harira, Francisco Joaquin Iriarte Baztango Zahar Etxeko LABeko sail sindikalak, pribatizarioarekin jarraitzeko erabakia salatzearekin batera, erabaki honen atzean langileen lan baldintzetan eta agureei ematen zaien zerbitzuan ondorio txarrik ez edukitzea espero du.

Francisco Joaquin Iriarte Baztango Zahar Etxeko LABeko sail sindikalaren oharra

«Langile bezala eta Komitean LABeko ordezkari bezala Baztango Francisco Joaquin Iriarte Zahar-Etxean, Baztandar guztiei helarazi nahi diegu gure hausnarketa, Idea Innovación enpresa pribatuari kontratua luzatzeko Zahar-Etxeko patronatuak hartutako erabakiaren harira.

Hasteko argi utzi nahi dugu LABeko ordezkariak garenok Zahar-Etxerako gestio publiko baten aldekoak garela, bere sorreratik honat, orain 150 urte Baztango jendarteari eman zaion zerbitzu publiko eta irekia izan den heinean.

Ez dugu aipatu gabe utzi nahi, ez gaudela inolaz ere ados (bere garaian 2009an zerbitzua pribatizatu zenean adierazi genuen bezala), ez pribatizazio nola egin zen, ezta pribatizazio horrek ekarri dituen ondorioekin. Inoiz ez dugu deus izan Idea Innovación enpresaren kontra, baino adjudikazio hori gaur egunean inolako konkurtso publikoren frogarik egon gabe egin zen, pribatuan eta gordeka, eta noski orduko udaletxeko kide zirenen, Patronatuko kide zirenen eta Idea Innovación enpresaren parte hartzearekin bakarrik.

Zahar-Etxearen gestioa pribatizatu eta 5 urtetara, lan harremanak txartu egin dira nabarmen, eta zoritxarrez gestio pribatuak atzerapausoak ekarri ditu lan eskubideetan (4 urte soldata izoztuarekin, soldata jaisteko mehatxuak, paga extren prorrateoa abisatu gabe…)

Ez dugu inolaz ere ulertzen nola Patronatuak bere erabakiarekin ontzat eman duen pribatizazio prozesu bat argi baino puntu beltza gehiago dituena. Deusetarako ere ez du kontuan eduki ez Udaletxearen iritzia, ezta langileen iritzia ere eta orokorrean kontratuaren berritzearen kontra zegoen inoren iritzirik.

LAB beti izan da kritikoa Patronatuak egindako lana eta gestioarekin, Patronatuak berak urteetan egindako gestio negargarri baten ondorioz hartu zuelako aurreko udalak gestioa pribatizatzeko erabakia, beraien hitzen arabera egoera 2099an jasangaitza zen eta.

Garai haietan Patronatuko kideek behin eta berriz errepikatu ziguten, nahiz eta gestioa pribatizatu beraien atzean egonen zirela enpresak egiten zuena begiratzeko. Baino urte guzti hauetan ikusi duguna izan da, enpresa eta langileen artean gatazka bat egon den aldi oro Patronatuaren erantzuna izan dela “lan harremanak gestionatu behar dituena enpresa da ez Patronatua, guk ezin dugu deus egin”. Orduan zertarako nahi dugu Patronatu bat edozein arazoren aintzinean enpresa pribatura bideratzen bagaituzte?

Usai txarra hartzen diogu Patronatu honek enpresarekin izan dezakeen interesari, baino espero duguna da hartutako erabaki honek Baztango Zahar-Etxeko langileen lan baldintzetan eta agureei ematen diogun zerbitzuan ondorio txarrik ez edukitzea.»

  

 

 

 

Aguraingo DHL Euskal Log enpresako langileak borrokan lankide baten kaleratzea salatzeko

Aguraingo DHL Euskal Log enpresako langileak konzentrazioa burutu zuten pasadan asteazkenean enpresaren aurrean, lankide baten kaleratzea salatzeko. LABetik, kaleratze hau orain arte eman diren sindikatu honetako afiliatu eta lagunen kaleratze bat gehiago dela salatu du.

2002 urtetik hona, etengabeko tanta-jarioa izan da, LABeko ordezkaritzak enpresako lehenengo akordioa lortu zuenean hasi zena. Akordio horrekin, langileen baldintzak hobetu ziren eta enpresak akordioa sinatu arren, ez zien garai hartako LABeko 5 ordezkariei inoiz barkatu eta ez da kasualitatea orain kaleratu duten lankidea, 5 ordezkari horietako bat izana.

Lehenengo akordio horretatik hona denbora luze pasatu da eta hark zituen edukiek ez dute zer ikusirik orain indarrean dagoen akordioarekin. Azken akordioak lan baldintza txarragoak ezartzen dizkie kontratazio berriei eta honek ekarriko zituen ondorioaz ohartarazi zituzten LABeko ordekariek: enpresak antzinatasun gehien zuten langileak kaleratuko zituela, eta ordezkatuko zituztela aldi baterako kontratua, merkeago eta errazago maneiatzen diren langile berriekin.

LABetik oraindik garaiz dabiltzala egoera konpontzeko adierazi eta enplegu duina eta kaleratzerik ez egotea borrokaren bidez lortzen dela azpimarratu dute.
 

 

 

Iruñeako Haur Eskoletako hauteskundeetan LABek lortu du gehiengoa

0

Iruñeko Haur Eskoletako Erakunde Autonomoan hauteskunde sindikalak burutu ziren atzo. Jokoan zeuden 9 ordekaritik LABek 5 eskuratu ditu sindikatuaren asmo guztiak gaindituz.

Hautatutako ordezkariek eta LAB sindikatuak emaitza hauek "gure lan eskubideen aldeko borrokan" jarraitzeko indarberritzen dituela adierazi dute eta haiengan jarritako konfidantza eskertu dute.

Hauteskundeen emaitzak
LAB: 5
CCOO: 2
UGT: 1
ELA: 1
 

 

 

“Nos arrastras al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea” martxaren argazkiak

0
MARTXOAK 11
Ermua

Ermua

MARTXOAK 12
Gernika Bermeo Oinezko Martxa

Gernikatik Bermeora kotxe karabana

Lamerako BBV aurrean elkarretaratzea

Kontzentrazioa Eibarko Ultzama plazan

Lamerako BBV aurrean elkarretaratzea

Furgo Martxa Lizarra

Furgo Martxa Lizarra

Furgo Martxa Lizarra

MARTXOAK 13
Azkoitia Azpeitia oinezko martxa

Azkoitia Azpeitia oinezko martxa

Azkoitia Azpeitia oinezko martxa

Elkarretaratzea Azpeitian

Elkarretaratzea Igorren Arratian Lan eta Bizi Plataformak deituta.

MARTXOAK 14
Bilbo

Bilbo

Bilboko tren geltokian.

Barakaldoko tren geltokia.

Barakaldotik Sestaora oinezko martxa.

Barakaldotik Sestaora oinezko martxa.

Santurtzi Sestao oinezko martxa.

Sestao

Sestao. Amaierako ekitaldia.

Elkarretaratzea Donostian

MARTXOAK 16
Basauri Ugao oinezko martxa.

Basauri Ugao oinezko martxa.

Basauri Ugao oinezko martxa.

Basauri Ugao oinezko martxa.

MARTXOAK 18
Gasteizko Martxoak 3 plazan

Gasteiz

Gasteiz
Gasteizko argazki gehiago

Buruntza-Goierri

Buruntza-Goierri

Buruntza-Goierri
 

 

Euskal Herriko eragile sindikal eta sozialek pobreziaren eta prekarietatearen kontra martxan jarritako ekimenaren argazkiak.

Lagundu argazki galeria osatzen
Martxaren argazkiak bidali nahi badituzu sakatu hemen.
 

 

«Propagandan dirutza, prebentzioa eskaxa»

0

«OSALANek Prebentzio—ordezkariei zuzendutako Laneko Arriskuen Prebentziorako eskuliburuaren aurkezpenerako jardunaldia egin zuen atzo.LAB sindikatuak propaganda hutsa den jardunaldi hau salatu egiten du. Eta dei egiten dio OSALANi, prebentzioaren giltzarria diren delegatuentzako benetazko formakuntzari eutsi diezaion.

Atzo, martxoak 13, Eusko Jaurlaritzako Ekitaldi Aretoan, Bilbon, OSALANek Prebentzio—ordezkariei zuzendutako Laneko Arriskuen Prebentziorako eskuliburuaren aurkezpenerako jardunaldia egin zuen. Bi orduko jardunaldi honek publizitatea eman dio aipatu eskuliburuari, ez besterik.

Egun, prebentzio delegatuentzako ikastaroek hilabete luzeko atzerapena dute; formakuntza garatzeko borondate politikoaren faltan dago atzerapenaren arrazoia. Sinplea da oso: ez dago dirurik ikastaroak ematen dituzten akademiak ordaintzeko. Ehundaka dira formakuntzarik ez duten prenbentzio delegatuak, eta egoera horretan ez dute prebentzioan dagozkien ahalmenak modu egokian burutzea. Arroputz eta zarata handia eginez, OSALANek, eskuliburu berria iragartzen du.

Arazo hau ez da berria. 1997 urtean lanbidearteko akordioa sinatu zenetik, ikastaroen kudeaketa OSALANi dagokio, batzuetan ere aurrekontuetan, diru partidak jaso dira horretarako; baina oraingoan izugarrizko patxadaz ari da OSALAN, dordokarena egiten dio garrantzizkoari, ikastaroak martxan ipintzeari, aldiz, makinaria osoa erabiltzen du bere buruari publizitatea emateko.

Guzti hau aspaldi OSALANek hartutako okerreko bidearekin lotuta dago: prebentzioaren gaietarako instituto teknikoa eta aholkularia izateari utzi egin dio. Ezer egin gabe Itsurak mantendu; ke hutsa, besterik ez du saltzeko. Arazoa ez da OSALANeko teknikariena edo medikuena (hauek ere pairatu egiten bait dute egoera hau eta murrizketen politika) Urkullurenak bere egiten duen zuzendaritzarena baizik. Eta jakin badakigu lan osasunaz eta segurtasunaz zer nolako arduragabekeria duen patronalak.

Honengatik guztiagatik LAB sindikatuak propaganda hutsa den jardunaldi hau salatu egiten du. Eta dei egiten dio OSALANi, prebentzioaren giltzarria diren delegatuentzako benetazko formakuntzari eutsi diezaion.
 

 

 

FCCk langileen eskubideak zapaltzen dituela salatu dute

0


FCC-ALFUSeko langileek, gaur burutzen ari diren greba egunean, protesta egin dute FCCk Bilbon dituen bulegoen aurrean. Bertaratutako hainbat langile bulegoetara sartu dira bertan enpresaren utzikeria salatu eta lanpostuen defentsan enpresaren aldetik posizionamendu garbi bat eskatuz.

Elkarretaratzean langileek FFCk eskubideak zapaldu eta erabateko utzikeriaz jokatzen duela salatu dute eta Alfusek aurrera egin ahal izan dezan plantilaren eta FCCren arteko gatazka argitzea oinarrizkotzat jo dute langileek, FCC barnean ala hortik kanpo.
 

 

 

FVEM, ADEGI eta SEAri nor ordezkatzen duten galdetu die LABek

0

Metalgintzan negoziazio kolektiboak bizi duen egoeraren inguruko gogoeta helarazteko agerraldia egin du LAB sindikatuak Bilbon. Besteak beste, Confebask izaten ari den jarrera izan du hizpide eta aurrera begira sindikatuak abian jarriko dituen dinamikak aurkeztu dituzte.

FVEM, ADEGI, SEA (CONFEBASK) NOR ORDEZKATZEN DUZUE?
Joan de uztailean, EAEko hiru enpresaburuen elkarteek (ADEGI, FVEM eta SEA) metalgintzako sektorean ematen ari ziren negoziazioak bertan behera uztea erabaki zuten, mahaiak itxitzat joz eta sektorea inoiz ez bezalako segurtasun juridiko eta laboral ezara bultzatuz.

Era berean, uztailak 5 zituenean, hitzarmen kolektiboen indarraldiari eutsiko liokeen Lanbide arteko Akordioa sinatzera ukatu ziren.

Gaur egun, oraindik orain, enpresaburuen elkarte hauek ez dituzte onartzen aipatutako hitzarmen kolektiboen indarraldia eusten dituzten epaiak eta hauen aurkako epai guztiei helegiteak aurkezten dizkiete.

Hots, ez dute euren jarrera ezertan aldatu. Jendaurrean arduratsu eta zuhur agertu nahi badute ere, okertu gabe esan dezakegu lan desarautzearen aldeko jarrera irmoa erabaki dutela, 30 urte baino gehiagotan egindakoa deseginez eta gure sektorean dauden kohesio laboral eta sozialen esparruak, metalgintzako sektore hitzarmenak alegia, suntsituz.

Argi eta garbi diogu, Confebaskek soilik metalgintzako hitzarmenak nahi ditu baldin eta langileen eskubideak murrizteko tresnak bihurtzen badira.

Eta metalgintzako hitzarmenak ez berritzeari buruzko erabakiak ondorio zuzenak dakarzkie ere enpresei. Enpresari txiki eta ertainei, batez ere, igortzen ari zaizkie haien arduraren zama (gure herriaren industria ehunaren %80a baino gehiago dena), jakin dakitenean, enpresari horiek ez dutela bitartekorik ez eta gaitasunik euren enpresetan berezko lan-negoziazio esparrua sortzeko. Ondorioak, oraindik xumeak izanagatik, nabaritzen hasiak gara: enpresen arteko lehia bidegabea ematen ari da, eta horren ondorioz, gure lurraldeko hainbat enpresa suntsitzeko arriskuan geratu dira. Langileekin egin nahi duten antzera, enpresak elkarren etsai bihurtu nahi dituzte. Hori bai dela guztiz kaltegarria enpresen lehiakortasunarentzat!
Sektoreko hitzarmenak gutxieneko oinarriaz langileak hornitzeaz gain, enpresak esparru ziurraz eta egonkorraz hornitzen zituen ere. Hau guztia suntsitu nahi du Confebaskek.
Ziur aski, enpresaburuen elkarte horri benetako ekonomia, enpresa txiki eta ertain pilo horrek eragiten duena, bost axola zaiolako izango da. Patronalak enpresari handiak bakarrik ordezkatzen dituelako, enpresaburuen elite horrek gainerako enpresa eta langileei hitzarmena ukatzen dien bitartean, euren enpresetan LABek herrialdeko hitzarmenarentzat proposatzen dituen baldintzetan hitzartzen dituzte itunak.

Ultraktibitatearen gutxieneko legezko 12 hilabeteko epea areagotzea, enpresek, euren kabuz, nahi dutenean, ez daitezkeela hitzarmenari ez lotzeaz askatu eta KPI-a erreferentziatzat hartuz, soldatak handitzea bezalako gaiak, eztabaidaezinak direla esaten duten horiek, indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren “aurka joatea” dakartelako, hala ere, euren enpresetan baldintza horiek betetzen dituzten akordioak lotzen dituzte.

Guk behintzat ez deritzagu gaizki enpresetan gisa horretako itunak lotzeari, aitzitik, gure herriak behar dituela uste dugu. Dena den, gaizki deritzagu gainerako langile eta enpresei lan segurtasunaz eta egonkortasunaz hornitzea eragozteari. Zergatik zure enpresarentzat ona dena ez da ona gainerakoentzat? Zergatik eragozten duzue guztiontzat izango den hitzarmena?

Zergatik, euren enpresetan negoziatzen dutenean, gatazkak baino, akordioa lotzeko beharra hobesten dute, eta aldiz, “enpresako lobbyaren” ordezkari bezala dihardutenean, euren enpresetan erabiltzen ez duten lan araudi baten, Rajoyren PPk erditu duen lan erreformaren babesle sutsu bihurtzen diren?
Honen adibiderik argienak Pello Gibelalderenak (Adegiren lehendakaria) eta Jose Javier Arteche Zubizarretarenak (FVEMen lehendakariordea) ditugu.

Milaka langile hitzarmenik gabe uzten dituzten eta ehunka enpresa txiki eta ertainetara gatazka eramaten duten bitartean, LABek herrialdeko hitzarmenarentzat proposatu dituen antzeko akordioak lotzen dituzte euren enpresetan.

Gauzak honela, honako galdera egiten dugu: zein zilegitasunaz ordezkatzen dituzue enpresariak? Edo hobeto esanda, nor ordezkatzen duzue?

Baina bi adibide hauek soil besterik ez dira. Duten garrantziagatik, aipagarrienak izan daitezke, baina inolaz ez bakarrak.

Euskal Herriak bere bidea
LABek ez du etsiko. Urrats berriak emango ditugu, jakinda, gure errealitate industrialak eta laboralak bere bidearen beharra dutela eta Madrilek eta Euskal Herrian dituen sukurtsalek (FVEM, ADEGI, SEA) (gurean gutxiengoa ordezkatzen dutenak) ezarri nahi diguten bestelako bidearen beharra dutela. Ez dute zilegitasun politikorik ez eta sozialik; ez diezaiegun eman sindikatuok! Patronala egiten ari den xantaiaren irtenbidea ez datza, sindikatuak, patronalaren neurrira eginak diren eta gutxiengoan hitzarmenak sinatzean, ez baitu ezer konpontzen ez eta bermatzen ere.

LAB sindikatua datozen egunetan:

• Confebaskek duen “aurpegi bikoitza” lantoki guztietan salatuko dugu, langileek zein enpresariek egoera hau jakin dezaten.
• Jendarteko iritziari jakinaraziko diogu, Confebasken darabilen diskurtso ofizialez gain, enpresa askotan, patronalak adierazi nahi digun bestelako bidea egiten ari dela.
• Era berean, sektoreko hitzarmenak betetzen ez dituzten enpresaburuen gehiegikeriak salatuko ditugu.
• Aurrerantzean ere, mobilizatuko gara, metalgintzako hitzarmenen alde eta Euskal Herriak berezko lan harremanetarako euskal esparrua izan dezan.
• Erakundeak eta batez ere, Eusko Jaurlaritza interpelatuko dugu, aurrerantzean ez dezan berma CONFEBASKek negoziazio kolektiboaren bitartez darabilen xantaia eta trabatze estrategia
 

LAB sindikatuaren dinamikak
» Confebaskek duen “aurpegi bikoitza” lantoki guztietan salatuko dugu.
» Jendarteko iritziari jakinaraziko diogu enpresa askotan, patronalak adierazi nahi digun bestelako bidea egiten ari dela
» Sektoreko hitzarmenak betetzen ez dituzten enpresaburuen gehiegikeriak salatuko ditugu.
» Metalgintzako hitzarmenen alde eta Euskal Herriak berezko lan harremanetarako euskal esparrua izan dezan mobilizatzen jarraituko dugu.
» Erakundeak eta batez ere, Eusko Jaurlaritza interpelatuko dugu, aurrerantzean ez dezan berma CONFEBASKek negoziazio kolektiboaren bitartez darabilen xantaia eta trabatze estrategia.

 

 

LAB denuncia el bloqueo impuesto por Kristau Eskola en los centros de iniciativa social

Ha pasado más de un mes desde la última reunión entre los sindicatos y Kristau Eskola para dar salida al conflicto de los centros de iniciativa social. En dicha reunión Kristau Eskola presentó una propuesta y pidió diviersas explicaciones a los sindicatos sobre la misma. Acordaron volver a reunirse para ello, y a día de hoy todavía no hay fecha. Ante esta situación LAB quiere denunciar la situación de bloqueo impuesta por la patronal.

Desde LAB se exige a Kristau Eskola que ponga en vigor el convenio de la CAV y aparque la aplicación del estatal para poder superar esta situación de bloqueo.

Además, como ya se viene diciendo desde LAB, el sindicato pide una negociación sobre una propuesta integral que incluya garantizar todos los puestos de trabajo, lograr un acuerdo para la liquidación de la deuda pendiente, acordar mecanismos de participación en la gestión de los centros e interpelar al Gobierno Vasco para acordar un nuevo sistema de financiación para el sistema educativo y que esta situación que se esta padeciendo, no se vuelva a repetir.