2026-05-13
Blog Page 1216

LABen irakurketa EAJk irakaskuntzan bi OPE deialdi egingo dituenaren aurrean

0

Atzoko egunean, prentsa bidez, jakin genuen EAJk bi OPE deialdi egingo dituela 2014/2015 ikasturteetan zehar. Cristina Uriartek batetik, enpleguaren egonkortasun handiagoa bermatu eta bestetik, oso albiste ona dela hezkuntza sistema osoarentzat adierazi du.

LAB irakaskuntza honen aurrean:

1.-Egun hezkuntzako langileok bizi dugun egoera, azken urteotan hartutako neurri eta erabaki politikoen ondorioa da. Eta EAJ horien parte da. Egungo testuinguruari erreparatuz hau ere erabaki politiko bat dela uste dugu.

2.-Harrigarria da enpleguaren egonkortasunaz hitz egitea OPEak baliatuz, baina zertan ibili dira orain arte? Negoziazio mahaietara murrizketekin emandako atzerapausoak berreskuratzeari ekiteko inolako neurririk ez dute aurkeztu eta etorkizunari begira ere, inbertsiorik gabeko eskema batera mugatu izan dira. Hauteskundeen atarian egonik, eta legealdian, oraingoz, ezer gutxi egin dute eta zerbaitekin gozatu nahi dute jendea.

3.-Harrigarria eta lotsagarria da era berean astelehen honetan bertan, planifikazio batzordea burutu genuela eta ez zigutela honen berri eman, ez omen zekiten ezer, OPEak aurrekontuen arabera izango zirela agian. Eta bi egunetara lau haizetara zabaldu dute.

4.-Ope deialdiak langile batzuen egonkortasuna hobetuko badu ere, plan integral bat behar dugu. Eta hori zerbitzu publikoetan inbertsio gehiago egitetik etorriko da.
 

{linkr:related;keywords:irakaskuntza;limit:5;title:Albiste+gehiago}

 

 

LABek Aitzina gazte mugimenduaren kontrako atxiloketa gaitzetsi eta elkartasuna erakusteko elgarretaratzetara deitzen du

0

Errepresio operazioak euskal gazteria kriminalizatu eta gaiztagin arruntak agertarazi nahi ditu, inposizio ikurrak erauzi eta Euskal Herriaren nortasuna fermu erakusteagatik. Polizia operazio honek, gatazkaren konponbidean oztopo bilakatzen da eta iraganeko girora eramaten gaitu. LAB sindikatak gaztearen askatzea galdegiten du eta haren alde elkartasuna erakusteko gaur burutuko diren elgarretaratzetan parte hartzera deitzen du.
 

 

 

U17, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikatuak biltzen dituen Gune Plataformak mobilizaziak iragarri ditu gero eta zabalagoa den probrezia eta prekarietatea salatzeko. Ostegunean, urriak 17, Probreziaren Aurkako Nazioarteko egunean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea burutuko du 10:30etan eta azaroaren 7an Legebiltzarraren atarian.

LOMCEren ezarpenean beste aurrerapauso bat eman da Berriozarko Eskolan

0

Gaur Berriozarko eskolan LOMCEren ezarpenean beste aurrerapauso bat eman da. Legeak ezartzen dituen kanpo frogen saiakera piloto bat gauzatu dute bertan. Hau salatzeko LABek antolatutako elkarretaratze baten parte hartu dute hainbat irakaslek.

4.mailako haurrak, bi taldetan banatuak, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentutik ezarritako azterketa egin behar izan dute, eskolatik kanpoko langile baten ardurapean.

Kanpo froga hauek Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailan pasa beharko dituzte ikasleek , Bigarren Hezkuntza eta Batxiler bukaeran pasatzeaz gain. Honek argi erakusten du LOMCE gure ikasgeletan errealitate bat dela, “Nafar modura” edo edozein modura. 
 

 

 


Metaleko hitzarmen duinen alde manifestazioa Durangon Urriaren 17an

0

Bihar, hilak 17, LABek manifestazioa egingo du Durangon «Bizkaiko metaleko hitzarmen duin baten alde langileok borrokara!» lelopean. Mobilizazioari 12:30etan emango zaio hasiera Txiki Otaegi plazatik.

Hilabeetan bilerak burutu ostean, FVEM, Bizkaiko patronalak herrialdeko lan hitzarmena sinatzeko borondaterik ez duela agerian gelditu da, oso bestelakoa da bere jarrera, metaleko sektorea desarautu nahi du, enpreseei lan erreforma aplikatzeko bidea erraztu nahi die, lan eskubideak murriztu eta lan malguntasuna erraztuko duen lan hitzarmena nahi, lan malgutasunak enplegua suntistu eta lan, gizarte eta familia kontziliaketa ezinezko suertatzen delarik.

Guzti hau oztopatzeko eta bestelako jendarte bat lortzeko beharrezkoa da mobilizatzea. Horregatik LABek langile guztiak Urriaren 17an, 12.30tan, Durangoko Txiki ta Otaegi plazatik abiatuta egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen zaituztegu.

 

 

 

LABeko pentsiodunek Madrildik pobreziara kondenatzen ari zaiela salatu dute

Madrileko Gobernuak iragarri berri du heldu den urtean pentsioak %0,25 igo eginen direla. Igoera mixerable hau 1,5 euro baino ez da 600 euroko pentsioa jasotzen duenarentzat. Madriletik , atzo PSOE, gaur PP, hainbeste izozketa eta pentsioen erreformekin, milaka pertsona heldu eta pentsiodun pobreziara kondenatzen ari dira.

Guzti hau salatzeko LAB Bilboko Segurantza Sozialaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin du.
 

 

 

LAB Enplegu Publikoaren Legearen kontra mobilizatu da Gasteizen


LAB sindikatuko federazio publikoko delegatuek, Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aurre-proiektuaren tramitazioa dela eta, batzarra egin dute Gasteizen. Batzarraren ostean manifestazioa egin dute Parlamenturaino.

Batzarrean LABeko zerbitzu publikoetako ordezkariek legearen gainean sindikatuak egiten duen irakurketa aztertu, eztabaidatu eta hemendik aurrerako urratsak zehaztu dituzte.

Batzarrean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak, hartu du parte eta manifestazioaren atarian adierazpenak egin ditu  Euskal Enplegu Publikoaren Legearen aurrean LABek egiten duen irakurketa plazaratzeko.

AINHOA ETXAIDEREN ADIERAZPENAK


{saudioplayer}http://biltegia.labsindikatua.org/audioak/14_10_16ZerbitzuPublikoak.mp3{/saudioplayer}
  

{linkr:related;keywords:enplegu-publikoa;limit:5;title:Enplegu+Publikoa}
 

 


Stella Maldonado Argentinako CTERA sindikatuko idazkari nagusia hil da

0

LABek Argentinar errepublikako hezkuntza langileen konfederazioko (CTERA) Stella Maldonado Idazkari nagusia, Hezkuntza sistema publiko eta unibertsal eta gizarte justu batengatik borroka kidearen heriotza dela eta, bere doluminak adierazi nahi die beren lagun, senide eta sindikatuko kideei.

LAB eta CTERA borrokan, konfrontazioan oinarritutako eredu sindikalak, Hezkuntza sistema publiko eta unibertsal baten eta langileriaren eta herrien eskubideen aldeko borrokak elkartu gaitu. Erakunde biak jasan dugun gizarte aldaketarako garrantzitsuak ziren zuzendaritza kide baten heriotzak eta egoera mingarri hau gainditzeko egin beharreko esfortzuak ere elkartzen gaita.

Une latz hauetan LABek Euskal Herritik anaiarteko agurra bidali nahi du. Beraien nahiaren aurka uzten gaituzten kideen aldeko omenaldirik egokiena borrokari eutsi eta bultzatu zuten proiektuaren defentsan jarraitzea da. Ziur gaude CTERA indar berritua irtengo dela egoera honetatik hezkuntza langileen eta langile klasearen defentsan borrokan jarraitzeko.
 

 

 

Condesako langileak konponbidea eskatu dute Gasteizen

0

Atzo Condesa Taldeko langileak Gasteizko kaleetan manifestazioa egin zuten zuzendaritzari bizi duten egoerari soluzio bat emateko exijituz eta gobernu ezberdinei parte har dezaten eskatuz denon artean irtenbide ez traumatiko baten bila.