2025-12-27
Blog Page 1209

LABek grafikagintzan adostu duena beste hitzarmenetan sinatu dezan galdegin dio Adegiri

LAB sindikatuak sinatu berri den grafikagintzako hitzarmenaren balorazioarekin batera, beste hitzarmenetan mantentzen duen blokeo jarrera apurtu dezala eta negoziatu dezan eskatu dio Adegi patronalari Donostian duen egoitzaren aurrean.

Grafikagintzako hitzarmenaren LABen balorazioa
LABek pasadan ekainaren 26an LABek, CCOO – UGTrekin  Gipuzkoako Grafikagintzako langileentzako sinatu zuen hitzarmen sektoriala oso positiboki baloratzen du. Sindikatuak negoziazioari jarritako helburuak betetzen ditu eta hitzarmen honen bidez LABek negoziazio kolektiboan bultzatzen dugun lerroari jarraipena ematen dio. Langileen kontra inoiz eman den erasorik handienaren aurrean LAB langileak indartzen ari da eta Grafikagintza hitzarmena LABek enpresa zein sektore eremuan bideratzen duen estrategiaren adierazlea da, hau da atzera pausu gabeko hitzarmena, soldata igoerarekin eta Madrilen erabakitako erreformari klausulak jarrita.

ELAk ez du sinatu. Mahaian esan zuen delegatuekin kontrastatu behar zuela eta hurrengo goizean gogor jo zuen hitzarmen honen edukien kontra. Badirudi, langileen interesen arabera baino parean duten patronalaren arabera edota interes propioen arabera erabakitzen dutela hitzarmena sinatu bai ala ez.

Edukiak ez dira garrantzitsuena antza denez, hitzarmen batean onartezina dena, beste batean garaipen itzela da berak sinatzen duelako. Orain gutxi sinatu du Arabako Ehungintza merkataritzako hitzarmena eduki kaskarragoekin.

LABentzat hitzarmen hau momentu oso egokian dator, Madrilen estatu mailako grafikagintzako akordio bat negoziatzen ari denean sinatutako akordioa da. Beraz erreforma ezberdinen aurrean langileak babestu ditugu, eremua babestu dugu bai klausulekin eta baita sinadurarekin ere Madrilen eta CCOO eta UGTren babesarekin bideratzen ari den zentralizazio prozesuaz.

Gipuzkoako grafikagintzako langile guztientzat erreferentzia izango den hitzarmena sinatuz, negoziatzeko eskumena mantentzen dugu, hemen lan egin hemen erabaki.

Hitzarmen honek agerian uzten du soldata igoera eta KPIren erreferentzia mantentzea ez dela lehiakortasunaren kontrako bide bat. Lehiakortasunaren eztabaida faltsuaren atzean Adegiren barruan dagoen irabazi nahia dago, langileen kontrako lapurreta baten nahia erreformak aukera ematen diolako. 

LABek  beste hitzarmenetan mantentzen duen blokeo jarrera apurtu dezala eskatzen dio Adegiri
Sektoreko langile guztientzat gutxieneko erreferentzia izango diren hitzarmenak sinatzea da LABen helburua, euskal esparrua babestu eta estatuko hitzarmenak gurean sartzea ekiditea. Erreformak enpresatako akordioei ematen die lehentasuna, baita sektorekoa okertzeko bada ere baina errealitate honi aurre egitkeo LABek oso argi dauka enpresatan ez duela sektoreko hitzarmena okertuko duen akordiorik sinatuko eta beste sindikatuei ere gauza bera planteatu diegu, borroka egin dezagun sektoreko langile guztientzat erreferentzia izango diren hitzarmenen alde eta ondoren borroka, ekintza sindikala, egin deagun akordio horiek enpresatan ez okertzeko. Ez dugu baiezko erantzunik jaso.

Oraindik hainbat hitzarmenen negoziazioak daude irekita gipuzkoan, Adegik negoziazioak blokeatzeko erabaki politikoa hartu duelako. 15 dira berritu gabe dauden hitzarmenak eta horietatik 11an Adegik du gehiengoa eta noski Adegiren jarrerak beste patronalengan ere, beste negoziazio mahaietan ere eragina du.

Akordioei atea ixten diete: lan erreforman sakontzeko ez bada, soldata igoerak mugatu eta lan baldintzak kaskartzeko ez bada, azken batean, sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzeko ez bada. Salpuespena dira sinatzen diren sektoreko akordioak, berriki sinaturiko grafikak kasu.

LAB mobilizatzen jarraituko du herrialdeko hitzarmenen defentsan
Orain egun batzuk hemen mobilizatu ginen hitzarmenak berritu arte borrokan jarraituko dugula aldarrikatzeko. Barrutik atera egin gintuzten eta orduan esaten genuen, bueltatuko gara.

Gaur berriro hemen gaude, hitzarmenen defentsan. Adegiri mezu zuzen bat bidaltzeko, grafikagintzan posible izan dena beste hitzarmen batzuetara ere eramateko eta mantentzen ari den blokeo jarrera apurtzeko. Bitartean, aste honetan egin dugun moduan LABek jarraituko du mobilizatzen.
 

 

 


Mutuen erreformaren kontrako jarrera azalduko du LABek Iruñean

0

Gaur, hilak 4, Madrilgo ministro kontseiluak Mutuen erreformari bide emango dio; LABek erreforma honen kontrako jarrera argia adierazi nahi du eta horretarako goizeko 11:00etan Iruñean, FREMAPen egoitzan aurrean mobilizatuko da.

Argi dugu Mutuen Lege berriak mutuen patronalen konpetentziak zabaltzea duela helburu, horiek langileen gaineko presio eta kontrol handiagoa izan dezaten. Horren aurrean, kontingentzia profesional eta komunak sistema publikotik kontratatuak izatea defendatzen dugu. Alegia, mutuen patronalen interes ekonomikoen aurrean Osasun Sistema Publikoaren aldeko apustuak irabazi behar duela diogu, mediku arreta profesional bat bermatu ahal izateko, eta ez patronalaren interesen araberakoa.
 

 

 

Azken heriotz istripua salatu du LABek Gasteizen

LABek elkarretaratzea egin zuen atzo SEAren aurrean lan istripuak, uztailaren 1ean izandako azken heriotz istripua barne, patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza direla salatzeko. Instituzioei non dauden eta zein aldaketa emateko prest dauden egoera eta eredu hau geldiarazteko galdetu zien LABek.

Gaur Lezaman, hildako langilearen herrian, beste elkarretaretze bat dago deituta eguerdiko 12:00etan. LABek mobilizatzera dei egiten du guztien artean, langile zein jendartean odolhoste hau geldiarazi dezagun.

 

«PREKARIETATEA HILTZAILEA»
14.07.02
  23 dira jadanik 2014an lan istripuan hildako langileak

Prekarietatea hiltzailea
  2014an lan istripuan hildako langileak
 

 

Kidez & kide 5. alea

0

LAB osasungintzaren buletin digitala.
{edocs}http://biltegia.labsindikatua.org/zerbitzupublikoak/Osasungintza/kidezKide05.pdf,550,778,link{/edocs}

 

 

  {linkr:related;keywords:kidezKide;limit:10;title:Albiste+gehiago}

    

Mañana paro parcial en Correos contra la destrucción de empleo en los centros de Bizkaia

0

La totalidad de los sindicatos de Correos en Bizkaia (LAB, CCOO, ESK, UGT, ELA y CSI-F) han convocado para el viernes 4 de julio un paro de dos horas, de 10 a 12 de la mañana, en protesta por la reducción de puestos de trabajo en distintas unidades de reparto en Bizkaia. El paro afecta al turno de mañana en la totalidad de los centros de trabajo que Correos tiene en este herrialde.

Asimismo, a las 10,30 de esa jornada, las trabajadoras y trabajadores de Correos realizarán un acto de protesta en la sede de la Jefatura Provincial y Dirección de Zona 2ª situada en la Central de Alda. Urkijo 19 en Bilbo.

Con esta protesta la representación sindical exige a la dirección de Correos la revisión de los estudios de plantilla, que en el último año y medio han supuesto la reducción de 38 puestos de trabajo, y que se dote a todos los centros que Correos tiene en Bizkaia del personal necesario para garantizar el reparto diario en todo el área geográfica encomendada a cada puesto de trabajo.

En opinión de los sindicatos de Correos la destrucción de puestos de trabajo denunciada, unida a la falta de contratación, está provocando el frecuente y deliberado incumplimiento de las obligaciones legales contraídas por el operador público en la prestación del Servicio Postal Universal.
 

 

 

ADEGIren posizioa salatzeko mobilizazioak Gipuzkoako eskualdeetan

Atzo arratsaldean Gipuzkoako Donostia, Goierri, Oarso, Kosta eta Debaldea eskualdeetan ADEGIren posizioa salatzeko mobilizazioak burutu ziren LAB, Sortu eta Ernaik deituta.


 

 

 

Trabajadores y trabajadoras de Arriaundi Gozategia comenzarán mañana una huelga indefinida

0

Arriaundi Gozategia se compone de dos secciones, una de pastelería y otra de panaderia. El pasado 24 de junio la plantilla de la panadería recibió una comunicación de reducción salarial acordada con CCOO y ELA, hecho que ya ha impugnado LAB en la Jurisdicción Social. En la sección de pastelería en cambio la empresa ha solicitado un ERE de extinción que afecta a la totalidad de la plantilla. Para denunciar estos hechos darán comienzo a una huelga indefinida el próximo 4 de julio.

ARRIANDIN DESPIDORIK EZ!! LAN BALDINTZA DUINEN DEFENTSAN!!

«Arriaundi S.L, se compone de dos secciones la de pastelería y la de panadería.

En la Panadería la representación social es ostentada por CCOO (2) y ELA (1) y en la Pastelería el delegado de personal es perteneciente al sindicato LAB.

En Abril la Dirección de la empresa notifica que llevará a cabo las siguientes medidas:

1. Cierre de la sección de la Pastelería.
2. Rebaja salarial en función de los sueldos desde el 6% hasta el 25% para la Sección de Panadería.
3.-“Reubicaciones” un tanto dudosas y preocupantes de los pasteleros.

El 21 de Mayo se convoca una asamblea de ambas secciones, en las cuales estamos presentes los asesores sindicales de ELA, CCOO, UGT y LAB, en dicha asamblea por unanimidad se decide la apertura de una única mesa de negociación siendo el punto de partida del mismo la garantía de empleo de la totalidad de la plantilla.

Una semana más tarde la empresa presiona y amedrenta a cada trabajador/a procediendo a que se reafirmasen en lo decidido en la asamblea, con la inestimable colaboración de los delegados de ELA y CCOO que invitaron “amablemente” a sus compañeros a acudir al despacho del jefe para ello.

El 24 de Junio los y las trabajadoras de la Panadería han recibido una comunicación de reducción salarial, siendo la misma retroactiva y permanente, acordada con la representación de los trabajadores (CCOO y ELA). Este hecho ha sido impugnado en la Jurisdicción Social por LAB.

En cambio en la Pastelería, la empresa ha solicitado un ERE de extinción de contratos para la totalidad de la plantilla, y por ello los trabajadores de esta Sección darán comienzo a una huelga indefinida el 04 de Julio.

Que mientras los pasteleros están apunto de perder su puesto de trabajo, y con la convicción de defenderlo hasta el final, los panaderos sufren continuas vulneraciones de sus derechos como son los salariales, calendarios abusivos (que no respetan la jornada máxima establecida en el convenio, ni los descansos mínimos que marca la ley) etc. todo ello con la colaboración de los propios delegados de CCOO y ELA.

La empresa esta acostumbrada a hacer y deshacer a su antojo mediante el miedo, el hostigamiento y la imposición, utilizando para ello la correa de transmisión que posee.

LAB esta y estará del lado de los trabajadores y trabajadoras de Arriaundi, no vamos a permitir la destrucción de empleo, y denunciaremos cualquier vulneración de derechos que sufran los y las trabajadoras.»

 

 

 

Asunción Klinikako enpresa batzordeak protestak indartuko dituzte jasaten ari diren egoera salatzeko

0

Asunción Kinikako (INVIZA) langileen egoera eta zuzendaritzak hitzarmenaren negoziazioan duen jarrera salatzeko eta baloratzeko agerraldia eskaini zuen atzo enpresa batzordeak. Irailera begira mobilizazioak eta protestak indartzea pentsatzen ari dira, eta haien helburura eramango dien biderik ez dute baztertu.

Asunción Klinikako enpresa batzordearen irakurketa
ASUNCION KLINIKAKO ZUZENDARITZAK HITZARMENAREN NEGOZIAZIOAN DUEN JARRERAREN SALAKETA PUBLIKOA ETA BALORAZIOA

«Hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa eta Asuncion Klinikako (INVIZA) langileen egoera salatu du gaur enpresa batzordeak Tolosan eskainitako agerraldian:
Asuncion klinikako batzordeak (LAB eta ELA sindikatuez osatua), Klinika Asuncioneko zuzendaritzak hitzarmenaren negoziazioan duen jarrera salatu nahi du,  gaur egun Asuncion Klinikako zuzendaritzak Adegiren ildoa bermatzeko, Adegikoa izandako ordezkaria ekarri baitu negoziaketetara .

Urteak daramatzagu lan baldintzak berriro negoziatu eta enpresa hitzarmen propio batean bildu nahian, honako aldarrikapenekin: lan hitzarmenaren egungo baldintzak blindatzea, KPIaren (kontsumorako prezioen indizea) urteko igoera lortuaz eta lan postuak eta enplegua bermatzea ahaztu gabe.

Honela, 2013ko urte hasieran,  enpresa soldatak jeisten saiatu zen,  kontzertu ekonomikoaren jetsiera hipotetikoan oinarrituz. Langileak salaketa kolektiboa aurkeztu genuen soldata jetsiera gauzatzeko arrazoiak ez zeudela ulertuaz.

Kontuan hartuz enpresak dirua sortzen eta inbertsioak egiten dituen talde enpresarial baten parte dela, kontzertu ekonomikoaren ustezko jetsiera beste kudeaketa batzuk eginez konpentsatu zezakeela uste dugu, langileak kaltetu gabe. Ezin dugu ahaztu, langileek 2010etik soldatak izoztuak ditugula, lan karga haundituaz eta urteko egutegiko lan ordu gehiago izanaz, Osakidetzarekin konparatuta.

Aurkeztutako salaketaren aurrean auzitegiek arrazoia eman ziguten, eta hala eta guztiz ere, zuzendaritzak soldata jetsiera onartzea nahi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren finantzaketaren jetsiera kasuan.

Orain arte gertatutako aldaketa guztiak langileen kalterako izan dira, finantzaketaren igoera izan denean ez dugu etekinik ikusi, eta orain egoera estutzen ari dela, langileak lehen kaltetuak gara.

Osasun sailaren konpromisoak bete ahal izateko langile berrien kontratazioa minimoa izan da, lan orduak aldatzen joan dira lan ordu irregularrak bihurtuz, ordutegi, egutegi eta lanpostu aldaketekin, guzti hau enpresa langile batzordea informatu gabe.

Ezin dugu ahaztu gure lanaren %97 diru publikoaz finantziatzen dela; hala eta guztiz ere osasun saila ez da arduratzen langileen baldintzen egoeraz, ezta ere diru publikoaren kontrolaz ere.

Momentu honetan zuzendaritzarekin bilerak izaten jarraituta ere, negoziazioa blokeatuta dago. Zuzendaritza hitzarmen propio bat negoziatzeko prest dago baldin eta bertan lan erreformaren klausulak jasotzen baditu; LAB eta ELA sindikatuontzat hau onartezina da, lan erreformaren aurrean ezin baitugu langilegoa babesik gabe utzi. Erreformaren aurkako jarrera sendo azaldu behar dugu, eta zuzendaritzak sinatutakoa beteko duela bermatu behar du, erreformak esandakoa jasoz gero enpresak edozein momentuan unilateralki sinatutakoa indargabetu baitezake.

Bestalde, gaur egungo osasun publikoaren mapan parte garenez, zein egoeran gauden eta zein den klinikaren etorkizuna jakin nahi dugu, eta horretarako beharrezkoak diren gestioak burutuko ditugu.

Blokeo honekin bukatzeko helburuarekin eta gure egoera jendarteratzeko asmoz, Tolosan langileok lan zentruan astean bitan mobilizazioak egiten ari gara eta kotxe karabanak. Egoera honek horrela jarraitzen badu, irailera begira mobilizazioak eta protestak indartzea pentsatzen ari gara, ekintza berriekin, gure helburura eramaten gaituzten bideak baztertu gabe.

Tolosan, 2014ko uztailaren 2an
Asunción Klinikako enpresa batzordea
 

 

 

LABek gainontzeko sindikatuei dei egiten die banaka ez biltzeko Osakidetzarekin

0

Ekanaren 26ko manifestazioan mahai sektorialeko sindikatu guztiek Osakidetzari ahalik eta azkarren mahai deitu zezala eskatu ostean, komunikabideen bitarter uztaila amaitu aurretik mahaia deituko zuela esan eta sindikatu guztiekin aldebikoak egingo zituela jakinarazi zuen. LAB ez da aldebikora joango eta gainontzeko sindikatuei berdina egin dezatela eskatu die.

LABen oharra
LABek gainontzeko sindikatuei dei egiten die banaka ez biltzeko Osakidetzarekin

«Oso bide luzea egin behar izan dugu Osakidetzako Mahai Sektorialeko sindikatu guztiok eta ESK-k (mahaian ordezkaritzarik ez daukana) topagunea lortu ahal izateko eta Osakidetzaren estrategiari aurre egiteko. Ekainaren 26ko manifestazio arrakastatsuak argi adierazten digu hasitako ibilbideak bere fruituak eman ditzakeela, langileongan borrokatzeko grina piztuz, eta gure lan-baldintzak zein osasun publikoaren defentsa Osakidetza negoziatzera behartuz. Helburu honekin eskatu genion Osakidetzari ahalik eta lasterren Mahai Sektoriala deitu zezala.

Manifestazioaren ostean, Osakidetzak atoan jo zuen komunikabideetara negoziatzen ari zela, uztaila amaitu baino lehen mahai sektoriala deituko zuela eta “sindikatu guzti-guztiekin” aldebiko batzarrak burutuko zirela adieraztera. Honen aurrean, LAB SINDIKATUAK zera adierazi nahi du:

• LAB EZ DA JOANGO OSAKIDETZAREKIN ALDEBIKO BILERARA. Honela jokatu izan dugu orain arte (mahai sektorialeko gaiak mahi sektorialetik kanpo negoziatzeari uko eginez) eta ARE GEHIAGO ORAINGO TENOREAN, SINDIKATUON BATERA JOTZEA HAIN BEHARREZKO DENEAN.
• GAINONTZEKO SINDIKATUEI HONAKO ALDEBIKO BILERETARA EZ JOTZEKO DEIA EGITEN DIEGU, BATZAR HAUEK OSAKIDETZAREN POSIZIOA INDARTU, BANAKETA ETA MESFIDANTZA SORTU ETA GURE INDARRA AHULDU BAINO EZ BAITUTE EGITEN.
• DENOK ESKATU BAGENION OSAKIDETZARI MAHAI SEKTORIALA, BERTARA JO BEHAR DUGU GURE HELBURUAK DEFENDATZERA. ZER DELA ETA NOR BERE ALDETIK JOATEA? ZER NEGOZIATZEKO?
• AZKENIK, BILBOKO MOBILIZAZIOAGATIK ZORIONDU NAHI DITUGU LANGILE GUZTIAK ETA, BIDE BEREAN, JENDE GEHIAGO GEHITZERA ETA GURE HELBURUAK LORTU ARTEKO BIDEAN URRATSAK EMATERA ANIMATU.

Euskal Herrian, 2014ko uztailaren 2an »