2026-11-26
HomeZerbitzu PublikoakIrakaskuntzaCurriculumak herri gisa pentsatu eta ekiteko tresna eraginkorra izan behar du

Curriculumak herri gisa pentsatu eta ekiteko tresna eraginkorra izan behar du

Atzo LAB sindikatuak HEZIBERRI 2010 egitasmoari zuzenduriko proposamena Hezkuntza Saileko erregistroan sartu zuen. Atzo bukatzen zen Heziberri 2. egitasmoari ekarpenak egiteko azken eguna. Curriculumak herri gisa pentsatu eta ekiteko tresna eraginkorra izan behar du, eta LABen ustez Heziberrik ez du norabide horretan ekarpenik egiten.

Gure ustez, heziberrik honako ardatzen gainean errotua beharko luke, besteak beste:

• Euskal Curriculuma. Biharko Euskal Herria eraikitzeko tresna baliogarria dela deritzogulako.
• Hezkidetza. Parekidetasunean oinarritutako Euskal Herria sortzen laguntzeko.
• Ikuspegi eta pentsamendu propioa.
• Askatzailea eta eraldatzailea. Ez soilik duguna birsortzeko biharkoa erakitzeko baizik.
• Euskaldun eleanitzak garatuko dituen curriculuma, euskararen normalizaziorako.
 

Curriculumak Euskal Herria izan beharko luke ardatz, Euskal Herritik mundurako ikuspegia garatuz eta ez, Madriletik inposatutako legea ardatz eta Euskal dimentsioa txertatu.

Heziberri aipatutako norabide eta ardatzen baitan ekarpenik egiten ez duelakoan gaude, horregatik, guk geure proposamena egiten dugu. Zentzu bikoitzean: Heziberriri egiten diogun proposamena izan bada baina baina aipatutako norabidean aurrera egiteko bideari ekiteko proposamena izan nahi du.

Bide horretan, langileok eraldaketarako subjektuak garela aldarrikatzen dugu eta hezkuntzan ere gure parte hartzea aldarrikatu nahi dugu. Ez hori bakrrik guretzako curriculumak duen garantiza zein den ikusita hezkuntza eragieetaz harago herri eragileak, herritarren parte hartzea ezinbestekoa dela adierazi nahi dugu.

Era berean, heziberrik 3. egitasmoa faltan duen honetan, EAErako legea alegia, gure ustez, lege honek: Euskal Curriculuma, ikasle euskaldun eleanitzak eta publikotasun eredu berrian urratsak eman beharko lituzkeela deritzogu.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Miarritzen Frantses kanoia delakoaren bilkuraren aurkako herri harresian parte hartzera deitzen dugu LABetik

Oturuntza baten aitzakiapean eskuin muturreko ideiak errotzeko xedea duen ekitaldia da larunbatean, hilak 28, Irati aretoan antolatu dutena, eta frantses identitatea goraipatzeko aitzakiarekin bazterkeria eta diskriminazioa zabaltzen dituzte. Euskal Herrian ongietorriak ez direla argi utziko diegu hainbat eragilek elkarlanean deituriko mobilizazioaren bidez.

Profersa lantegiaren etorkizuna langileak aintzat hartu gabe erabaki izana kritikatzen dugu

Itxiera ez da bat-batean gertatutako zerbait; izan ere, ongarriak ekoizteko jarduera industriala duen enpresa hau hirigune batean kokatuta egoteak etengabeko gatazka eragin izan du....

Nafarroako Esku Hartze SozialeanAdministrazio publikoko langileekin ekiparazioa lortzen duen aurreakordioa #LortuDugu

Pribatizatutako Esku Hartzeko sektorean ordezkaritzan gehiengo osoa du LABek, eta gaur, sektoreko aurrekordioa sinatu dugu. Honek jasotzen ditu, besteak beste: langile publikoekin soldaten eta jardunaldien ekiparazioa, aintzinatasunean hobekuntzak, langileak sektorean jasaten dituzten erasoen aurrean babesteko neurriak eta atsedenaldiak ordaintzea.