2025-12-26
Blog Page 1188

Adostasuna Bizkaiko Foru Aldundiko langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmen-Akordioaren inguruan

Azken hilabeteotan foru instituzioak eta sindikatuak akordioa/hitzarmena berritzeko negoziatzen egon gara. Prozesua luzea izan da eta ugari izan dira agerian gelditu diren desberdintasunak. Azkenean, akordio/hitzarmen berriaren erredakzioa adostu dugu alde biek desberdintasunen gainetik adostutako edukiak lehenetsi ditugulako.

Helburua, azken batean, erredakzioaren inguruan akordioa lortzea izan da, kontu bi barneratuz, alde batetik, testua alde bientzat onargarria izatea eta, bestetik, iritzi desberdinak ditugun gaiei buruz alderdien eskuduntzak edo etorkizuneko jarrerak edo jarduerak ez mugatzea.

Akordio/hitzarmen berriarekin lorpen garrantzitsuak erdietsi ditugu:

  • Etorri daitezken lege-inposaketen aurrean edukien bermea.
  • Zerbitzu publikoak mantentzeko klausula.
  • Lan-sarien inguruko akordioa: 2012ko abenduko aparteko lan-sariaren ordainketa, 2014 eta 2015erako igoerak eta azken urteotan galdu dugun erosteko ahalmenaren galeragatiksortutako zorraren aitormena.
  • Enplegua sortzeko neurriak:
    • EPEak eta Aldundian zein GUFEn lekualdatze-lehiaketak.
    • Aurrekontua duten bakante guztiak hornitzea.
    • Ordezkapenei buruzko ebazpenen negoziazioa.
  • Lizentzia berriak eta dauden batzuk hobetzea.

 

 

Hitzaremen defentsan Urola Kostan

LAB sindikatuak Urola-Kostan hileko lehen ostegunetan elkarretaratzeak egiten ari da Hitzarmenen defentsan, erreformei eta prekarietateari aurre egiteko. Irailean Azpeitian egin ostean, pasadan urriaren 1ean Zarautzen bildu ziren LABeko delegatuak.

60tik gora lagun bildu ziren eta ordu erdiko elkarreraratzea egin zuten. Hurrengo elkarretaratzea Zestoan izango da Azaroak 6ean 18:30tan plazan.Bestalde, patronalaren jarrera salatzeko Adegiko zuzendaritzan dagoen Ana Belen Juaristik Zarautzen duen Engranajes Juaristi enpresako paretetan pegada bat egin zen.
 

 

 


Nafarroan ikastetxetako liburuen sorgin ehiza

0

Iribas kontseilariak prentsaurrekoa eman du gaur urriak 1 asteazkena. Bertan adierazi du Nafarroako “errealitate instituzionala” urratzen omen dituzten 22 liburu aurkitu dituela, Torquemada inkisatzailearen tankeran plazan berriz sua piztuz.

Hau ez da berria, UPNren obsesioetako bat euskal ikaskuntzarekin eta kulturarekin zerikusia duten ikasmaterialak eta baliabideak erretzea da; euskalfobia sintoma argiak. Pasaden ikasturtean D ereduko irakasleen aurkako kanpainari ekin zioten eta orain ikasmaterialak ditu ikusmiran.

Hezkuntzak baditu beste hainbat afera potolo konpontzeke, baina Iribasen azken agerraldietan argi ikusi da, Nafarroako hezkuntza sisteman hainbat arrakala zabaldu direla, besteak beste, PAI, LOMCE eta murrizketek eragindakoak. Sortutako arrakalak estaltzeko, arreta kanpaina politikora bideratu dute, ezker abertzalea eta inguruko sindikatuak, doktrinamendu eta manipulazioan ari direla esanez. Honen haritik dator, prentsaurreko berean LOMCEri aurre egiteko Euskal Herrian Gure Hezkuntza plataformak ateratako Gidari buruz eginiko aipamen maltzur eta manipulatzaileak.

Gaur egun UPNk ez du nafar gehiengoa ordezkatzen. Gobernua duela probesten du aldebakarreko erabakiak hartzeko, Nafar Jendartearen gehiengoaren nahien kontra, parlamentuaren gehiengoaren aurka eta Hezkuntza Komunitatearekin inolako kontsultarik egin gabe.

Iribasek botatako mehatxuen gainetik LAB sindikatuak euskal curriculuma, euskal kultura eta ikasle euskaldun eleanitzak bermatuko dituen kalitatezko hezkuntza sistema baten alde lanean jarraituko du.

LAB sindikatuak, Iribas kontseilariaren dimisioa eskatzen du, hezkuntzan ditugun arazoei aurre egiteko gaitasunik ez duelako eta mamuak besterik ez dituelako elikatzen.
 

 

 

LABen ustez, Osakidetzako Zuzendaritza 2011ko EPEren gainean egiten ari den kudeaketa onartezina da

0

Osakidetzako Zuzendaritza 2011ko EPEaren kudeaketa pentsaezina den eraginkortasun eta gardentasun falta punturaino eramaten ari da, prozesuan bertan parte hartu duten milaka eta milaka izangairekiko inolako errespeturik agerturik.

Azken asteotan, bi adibide ezin argiago ditugu. Administrari Laguntzaile kategorian formakuntza neurtzeko irizpide aldaketa; eta plaza beste nonbaiten atera duten langile batzuentzat “berariazko zerbitzu eginkizunak” sortzea, orain jarduten duten zentroan geldi daitezen.

Lehenengoari dagokionez, Osakidetzak formakuntza neurtzeko Epaimahaiak egindako irizpide aldaketa ontzat eman du, baina irizpideak zeintzuk diren ez du publiko egin. Nahiz eta eskaera egiten duten izangai guztiek euren espedientea ikusteko eskubidea izango dutela esan, hori ez da nahikoa. LABek eusten dio eskaerari: EPE eta kategoria guztietan izangaiak baloratzeko irizpideak argi eta garbi adierazi, eta publiko egin modu zehatz batean eta puntuazioarekin. Hauxe da putxerazo, entxufe eta irregulartasunekin amaitzeko bide bakarra.

Bestaldetik, Osakidetzak bere arau propioak ez dituela betetzen salatu nahi dugu, beste leku batean plaza atera duten langileak euren oraingo lanpostuan gera daitezen “berariazko prozesuak” abiatu baititu. LABek plaza ateratzen duten pertsonei ahalik eta lasterren euren bizitokitik ahalik eta gertuen egotea ahalbidetuko dien EPE sistema baten alde egin dugu. Baina holako prozesuak langile guztiontzat izan behar dira, irizpide objektibo eta publikoetan oinarriturik, ez gardentasun faltan eta txantxullotan oinarriturik, aukera berdintasunerako eskubidea urratuz.

Hau al da PNVk behin eta berriro aldarrikatzen duen kudeaketarako ahalmena?
 

 

 

Merkataritza Askeko Itun Trasatlantikoaren kontrako adierazpena onartu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ikasturtea hasi zuen pasadan larunbatean Eibarren kurtso honetarako plangintza eta antolaketa zehaztuz. Honekin batera, Merkataritza Askeko Itun Trasatlantikoaren kontrako adierazpena onartu zuten bertan parte hartzen duten eragile eta sindikatuek.

EUSKAL HERRIAN MERKATARITZA LIBRERAKO 
AKORDIO TRASATLANTIKOARI EZ 

Abajo en castellano

Pertsona, herri eta naturarentzat azken mehatxuak izen abizenak ditu, Merkataritza eta Inbertsioetarako Akordio Trasatlantikoa, hain zuzen ere (TTIP ingelesez). Troika eta politika neoliberalak pertsonen bizimoduan modu basatian eragin dute, enplegua suntsituz, eskubideak zapalduz, pribatizazioak eginez, jendea txirotuz eta zorra handituz. Orain, beste urrats bat eman nahi dute, guztia trasnazionalen esku utziz. Enpresa talde handien aktibitatearentzat oztopo den guztiarekin akabatuz: demokraziarekin, subirautzarekin, eskubide sozialekin, baita laboral eta ingurumenari dagozkienekin ere.

2013tik hona, herrien eta pertsonen ezkutura, Europar Batasunak eta Estatu Batuek, merkatu bakarra eta inolako loturarik izango ez duen merkatu librea ari dira negoziatzen. Akordio hau 2015ean zehar aplikatu nahi dute inolako herri kontsultarik egin gabe. Europako eta Estatu Batuetako multinazionalen ametsak egi bihurtuko dira.

Araudi juridikoak, finantzakoak, ingurumenekoak, zerbitzu publikoetakoak (hezkuntza, osasuna,…), elikagai politikak, jabetza intelektualari dagozkionak, aldatu egingo dituzte. Alegia, merketu egingo dituzte kapitalaren mesedetan. Nazioarteko itun honekin, enpresa trasnazionalak merkatu eta botere politikoen jabe izango dira, pertsonak eta herriak ixilduz, eskubideak urratuz eta bizi baldintzak gogortuz. 

Horrelako itunak inposatu diren tokietan ondorio suntsitzaile berberak sortu dituzte: 
Lan esplotazio handiagoa. Lan eskubideak desagerrarazi dituzte, deslokalizatuz, soldatak jeitsiz, lan eta lan-osasunaren baldintzak okerragotuz, lanpostuak suntsituz, gutxieneko soldata eta giza-babesa zalantzan jarriz,..
Merkatua egiten da zerbitzu publikoen jabe. Hezkuntza, osasuna, garraioa, gizarte zerbitzuak, pentsioak, ura, zaborra… merkatu liberalizazioaren menpe geratuko dira. Zerbitzu publikoa harrapakin guragarriena bilakatu da eta pribatizatutakoaren itzulera ezinezkoa bihurtuko da. Unibertsaltasun, berdintasun eta doakotasun printzipioak indargabeturik geratzen dira.
Elikadura subirautzak ikaragarrizko kolpea jasan du. Elikagaien kontrolaren desagerpena, pestizida arloan araudia eza, haragi hormonatuak, transgenikoak, tokian-tokiko komertzializazio zirkuitoen desagerpena,… 
Ingurumen arloan mehatxua handituz doa. Fracking ustiatze teknikari bidea errazten zaio, ingurumena babesteko neurriak leunduz doaz, energia eredu kutsatzaile eta xahutzailea berresten da.
Botere guztia multinazionalentzat. Jurisdikzio (eskumen) nazionalen aurrean ez dute erantzun beharko. Beraien interesak arriskuan izanik, edota erabaki eta legeek beraien negozioak atakan jarriz gero, nazioarteko epai mahai ilunetara joko dute, salaketak eta kalte ordainak exijitzea saihestuz. 
Pertsona eta herrien arteko harremanak pozointzen ditu. Edozein modutara mozkin eta irabaziak bilatzeak deslokalizazioa areagotzen du, lehia eta konpetentzia sortuz. Honek guztiak, berdintasun kultural diktadurapean, makurtzea eta menperatua izatea dakar. Merkatuen aginduzko diktadurak dira.

Merkataritza librerako akordio hau beste urrats bat da kapitalismo globalizaturantz. Enpresa transnazionalei babesa eta boterea emateak ondorio zuzena dakar: herrientzako demokrazia eta subirautza gutxiago, eskubide sozialetan murrizketak, urritasun gehiago, arriskuak ingurumenarentzat eta herrien arteko elkartasunerako oztopo gehiago. Hau guztiagatik, ezetz esaten diogu Euskal Herrian Merkataritza Librerako Akordio Trasatlantikoari.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanbladak itun hau errefusatzen du. Itun honen atzean kapital neoliberala baitago, gaurko eta biharko gizarte maila bidegabeak ezartzen dituena. Egoera larri eta kaskarren aurrean, kontsumoa, indibidualismoa, pribatizazioak, erabakitze eskubide ahalmenak urratzen dituena, bizimodu neoliberala, bultzatzen duena. Hau guztiagatik, sustatu ditzagun honakoak gure herria eta munduko beste herrientzat:

• Justizia, elkartasuna eta unibertsaltasuna. eskubide sozial, ekonomiko, kulturalak eta demokrazia parte hartzailea.
• Naturaren mugak errespetatuko dituen produkzio eta kontsumo motak.
• Bizitzaren sostengua lehenetsiko duen eredu sozio ekonomikoa, pertsona eta herrien zerbitzura.
• Aberastasuna, lana eta enpleguaren banaketa bidezkoa eta zuzena.
• Herri eta pertsonen arteko elkartasuna.
• Eredu ekonomikoa, soziala eta politikoa erabakitzeko eskubidea. Eskubide sozialak, lan eskubideak, kulturalak eta ingurumenari dagozkionak bermatzeko.

Eibarren, 2014ko urriaren 4an

EN EUSKAL HERRIA, 
NO AL TRATADO TRASATLÁNTICO DE LIBRE COMERCIO

La nueva amenaza para las personas, los pueblos y la naturaleza se llama Tratado Trasatlántico de Comercio e Inversiones (TTIP, sus siglas en inglés). La Troika y las políticas neoliberales han entrado en la vida de las personas destruyendo empleo, arrasando derechos, privatizando, empobreciendo, endeudando. Ahora pretenden dar un paso más: dejarlo todo en manos de las transnacionales, eliminando todo aquello que obstaculiza la actividad de los grandes grupos empresariales y su ansia de beneficios: democracia, soberanía, derechos sociales, laborales y medioambientales.

La Unión Europea y los Estados Unidos, están negociando desde 2013, y de espaldas a los pueblos y a las personas , un acuerdo de libre comercio para conseguir un único mercado sin ataduras. Acuerdo que pretenden aprobar sin consulta popular a lo largo de 2015. El sueño de las multinacionales europeas y estadounidenses se verá cumplido. Las normas jurídicas, financieras, medioambientales, de servicios públicos (salud, educación,…), agro alimentarias y de propiedad intelectual serán modificadas e igualadas a la baja, para mayor gloria del capital. En definitiva, con este Tratado las empresas trasnacionales se adueñan definitivamente de los mercados y de los poderes políticos, silenciando y estrangulando aún más a las personas, los pueblos y sus derechos y condiciones de vida. 

Este tipo de Tratados ha tenido los mismos efectos devastadores allá donde se han impuesto:
– Mayor explotación laboral. Eliminación de derechos laborales, deslocalización, guerra a la baja de salarios, empeoramiento de las condiciones de trabajo y la salud laboral, destrucción de puestos de trabajo, cuestionamiento del salario mínimo y la protección social.
– El mercado se adueña de los servicos públicos. La educación, la sanidad, el transporte, los servicios sociales, las pensiones, el agua, la basura… serán sometidos a mayor liberalización. Lo público se convierte en la presa codiciada, y la reversión de lo privatizado se pretende hacer imposible. Los principios de universalidad, igualdad y gratuidad quedan disueltos.
– La soberanía alimentaria sufre un golpe mortal, mediante la eliminación de controles alimentarios, desregulación en materia de pesticidas, carnes hormonadas, tránsgenicos, desaparición de los circuitos locales de comercialización, …
 Aumenta la amenaza sobre el medio ambiente: se allana la explotación del fracking, se relajan las medidas de protección ambiental, se apuntala un modelo energético contaminante y despilfarrador.
– Todo el poder para las multinacionales. No tendrán que responder a las jurisdicciones nacionales. Si sus intereses están en peligro, si existen decisiones o leyes que cuestionen su libertad de negocio,… podrán acudir a tribunales internacionales de arbitraje opacos para denunciar y exigir indemnizaciones.
– Envenena las relaciones entre las personas y los pueblos. La búsqueda del beneficio a cualquier precio por parte de la dictadura de los capitales supone acelerar las deslocalizaciones, acelerar la rivalidad y la competencia, promover la uniformización cultural, someter y humillar a los pueblos ante el imperativo de los mercados.

Este Tratado de Libre Comercio es un paso más en la globalización capitalista. A mayor protección y poder para las empresas transnacionales, mayor negación de la soberanía y la democracia de los pueblos, menos derechos sociales, más precariedad, mayores riesgos para el medio ambiente y un obstáculo para la solidaridad fraternal entre los pueblos. Por ello, en Euskal Herria decimos no al Tratado de Libre Comercio. 

La Asamblea en favor de la Carta de los Derechos Sociales en Euskal Herria impulsará el rechazo a este Tratado. Y lo hacemos porque este Tratado forma parte del orden social neoliberal injusto, presente y futuro, que se nos impone. Frente a la precarización, el consumismo, el individualismo, la colonización neoliberal, privatizaciones y negaciones del derecho a decidir, impulsemos para nuestro pueblo, y todos los pueblos del mundo: 

• Justicia, solidaridad y universalidad. Reconocimiento de los derechos sociales, económicos, lingüísticos, culturales y de democracia participativa.
• Otra forma de producción y consumo que respete los límites de la naturaleza.
• Un modelo socio-económico cuya prioridad sea el sostenimiento de la vida, al servicio de las personas y pueblos.
• El reparto justo y equitativo de la riqueza, del trabajo y del empleo.
• La solidaridad entre las personas y los pueblos.
• El derecho a decidir nuestro propio modelo económico, social y político para poder garantizar los derechos sociales, laborales, culturales y medioambientales

Eibar, 4 de octubre de 2014 

 

 

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak ikasturtea hasi du Eibarren

Pasa den kurtsoan zehar Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren osaketan parte hartu zuten eragile sozial eta sindikatuak Eibarren elkartu dira gaur goizean eta aurtengo kurtsorako plangintza eta antolaketa eredua zehaztu dituzte. Honekin batera, Merkataritza Askeko Itun Trasatlantikoaren kontrako adierazpen bateratu bat onartu zuten.

Asanbladan elkartutako hamarnaka eragileen sentsibilizazio, atxikimendu eta mobilizazio faseari ekitea erabaki dute, Kartan jasotako eskubide eta edukiak ardatz hartuta. Ekimen zehatzak datozen asteotan aurkeztuko dizkiete herritarrei.

Eskubide Sozialen Kartaren antolaketa eredua ere onartu du asanbladak, urteroko asanblada nazionalarekin, koordinadora nazionalarekin eta lekuan lekuko taldeekin. 

Honetaz aparte, Merkataritza Askeko Itun Trasatlantikoaren kontrako adierazpena ere onartu dute asanbladan (TTIP ingelesez), bere eragin txikitzailea nabarmenduz (ik. atxikitako kopia). TTIPek lan-esplotazioa dakarrela nabarmendu dute, merkatua zerbitzu publikoez jabetzen da, elikadura burujabetza heriotzara darama, ingurumenarekiko mehatxua indartzen da, botere guztia ematen zaie multinazionalei eta pertsona eta herrien arteko harremanak pozoitzen ditu. Gaiaren inguruan leku ezberdinetan egiten diren mobilizazioekin bat egiten dutela adierazi dute, eta herritarrei euretan parte hartzeko deia egin.

Eibarren burutu zen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzeko lehenengo asanblada, 2013ko maiatzaren 25ean. Lehen asanblada honetan, azken urteotan eredu sozial eta ekonomiko berriaren alde lanean ari ziren sindikatu eta mugimendu sozialek argi utzi nahi izan zuten prozesu berritzaile honen garrantzia.

“Ordua da gure borroka guztiak eta jendarte osoaren indarrak bildu eta denon artean, batera, bideari ekiteko. Borrokarako baliozko tresna izatez gain, ziur gaude alternatibaren sorrerarako lagungarri izango dela, honek eredu ekonomiko eta sozial propioaren garapena ekarriko du, Euskal Herritik eta Euskal Herrirako egina eta ez elite ekonomikoen esku dagoena”. 

Prozesu horizontal eta parte-hartzaileak, azken urtean ibilitakoak, Karta zerbait ezberdina dela adierazten du. Egindako bideak, emaitzetatik harago, izaera berritzailea ematen dio esperientzia politiko honi. Datuak oso adierazgarriak dira: 1.200 pertsonak hartu du parte Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako hiriburu, herri eta auzoetan egindako 113 prozesuetan. Eskubide sozialen inguruan milaka ekarpen egin dituzten herritarrak. Bide honek bultzada berria jaso du gaur. 

 

LAB protesta ante Barcina y Vera en la inauguración del nuevo edificio de urgencias

0


Ahotsa.info.- Yolanda Barcina y Marta Vera acudieron el pasado viernes a la inauguración del nuevo edificio de las Urgencias centralizadas del CHN. A su llegada fueron recibidas por decenas de trabajadores y trabajadoras sanitarios y sanitarias que se concentraron respondiendo al llamamiento realizado por el sindicato LAB.

Con lemas en contra de la privatización de la sanidad, pidiendo la dimisión de Marta Vera y denunciando la corrupción política los trabajadores y trabajadoras allí reunidas mostraron su indignación ante la política sanitaria neoliberal del gobierno de UPN.

Los convocantes de la protesta destacan que el proyecto de Urgencias centralizadas acarrea una situación de conflicto con la plantilla, además de serias dudas sobre su viabilidad asistencial, por lo precipitado del proceso, guiado más por motivos políticos que técnico-asistenciales.

 

 

 

LABek kezkagarritzat jotzen du bi multinazionalek Kantauri itsasoan hidrokarburoak dauden ikertzeko egin duten eskaera

0

Estatuko boletin ofizialak informatzen duenaren arabera, bi enpresek Espainiar Estatuko Industria Ministerioari euskal kostaldean hidrokarburorik dagoen arakatzeko permisoa eskatu diete. Bi multinazionalez ari gara: Capricorn Spain eta Shell Usptream Spain BV.

LABek salatzen du, horrelako erabakiek agerian uzten dutela gure burujabetza falta, gure herriak behar dituen erabakiak hartzeko. Madrilen erabakiak hartzen dira, gure herriko sektore desberdinekin hitzegin edo eztabaidatu gabe eta, denon artean behar dugun eredu energetikoa argitu gabe. Aldi berean, ezin ahaztu, prospekzio berak eragin kaltegarriak dituela gure kostaldean, gure arrantzan, baita gure itsasoan ere (leherketa sismikoak, kutxadura, isuriak..). Horregatik, LABen ustez ezin da gure herriaren etorkizuna multinazionalen esku utzi.

Udan zehar, Mediterraneoan eta Kanariar Uharteetako kostaldean izandako gertakariak (kasu haretan petrolioaz zebiltzan eta interesa zeukan enpresa Repsol zen) orain Euskal Herrian errepikatzen dira. Toki guztietan, proiektu hauekiko oposizioa, oso zabala izan da. Hemen ere, erakundeetako agintariei, proiektu honek aurrera egin ez dezan eman beharreko pausu guztiak eman ditzatela eskatzen diegu.

 

 

 

Ainhoa Etxaide aurrez aurre Plateruena Kafe Antzokian

0

Gaurkotasunari errepasoa emateko eta aurrera begirako erronkaz mintzatzeko Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izan zen atzo LABeko idazkari nagusia. Jasone Agirre kazetariak zuzenduriko elkarrizketan politika gaiak, lan mundua eta gai sozialak izan zituen hizpide Etxaidek.