LAB sindikatuko Helduak eta Pentsiodunak Arloak Batzar Nazionala burutu du gaur Amurrion. Besteak beste, independentziak guztioi ekarriko lizkiguten onuretaz mintzatu dira bertan.
LAB sindikatua Jaurlaritzari 2015ko aurrekontuak onartezinak direla eta unibertsitate publikoa arriskuan jartzen duela esan dio gaur Bilbon egindako elkarretaratzean. LABek ez du onartzen UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan jartzea eta Errektoreari, unibertsitatearen jardunerako behar diren baliabideak exijitzea eskatzen dio.
1. Onartezinak, arriskuan jartzen dutelako UPV/EHUren izaera publikoa. Finantziazio pribatua edo tasen igoera justifikatzeko diru nahikorik ez izatea aitzakia ezin hobea bihur daitekeelako pribatizazioaren bidean.
2. Onartezinak, enplegua, soldatak eta lan baldintzak arriskuan jartzen dituztelako. Aurrekontuetan aurreikusitakoarekin UPV/EHUk ezin izango duelako Jaurlaritzak iragarri duen 2012ko aparteko ordainsariaren %25 ordaindu. Are gehiago pertsonaleko egungo kostuak behar bezala ez aurreikusteaz gain beste administrazio publikoek igoerak eta hobekuntzak iragartzen dituzten bitartean UPV/EHUko langileentzat ez dutelako halakorik aurreikusten.
3. Onartezinak, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak agindutakoa baztertuz, egungo finantziazio eredua arriskuan jartzen dutelako. Nahiz eta 3/2004 Legeak horrela agindu, oraindik UPV/EHUk ez duelako ezagutzen finantziazio nahikoa izango duen ez 2015eko ekitaldirako ezta, Unibertsitate Planaren eskutik, 2018arte garatu nahi dituen proiektuak finantzatzeko.
4. Onartezinak, arriskuan jartzen dutelako Unibertsitate Plana eta Urte Askotariko Planaren ondorioz sortutako eraikuntza berrien irekiera. UPV/EHUk bost eraikuntza berri (Leioako Plataforma Zientifikoa, Bioteknologia Zentroa eta Biofisika Zentroa; Gasteizko Ikerkuntza eta Ikasketa Aurreratuetako Zentroa eta Donostiako Prestakuntza eta Berrikuntzarako Balioanitzeko Zentroa) martxan jartzeko asmoa bazuen ere ezin izango duelako egitasmo hori gauzatzea finantziazio nahikorik izan gabe.
5. Onartezinak, ezin delako aurrekontuetan ezer aurreikusi gabe medikuntza fakultate berria eraikiko dela iragarri. Are gehiago, indarrean izan behar zen Urte Askotariko Inbertsio Plana bertan behera utzi ondoren horrelako iragarpena lotsagarria dela deritzogu.
6. Onartezinak, arriskuan jartzen dituztelako datozen urteetarako ikerkuntza proiektuak. Egun ezinbestekotzat jotzen eta behin eta berriz goraipatzen diren ikerkuntza eta berrikuntza garatzea ezinezkoa izango delako inbertsiorik gabe. Eta bi egiteko horien oinarrian EAEn UPV/EHUk buruturiko ikerkuntza lana azaltzen da eragile nagusi gisa. Baina 2011-2014 Unibertsitate Planak aurtengo abenduaren 31n epe-muga badu ere eta 2015erako Aurrekontu-proiektua aurkeztu bada ere, oraindik 2015-2018 Unibertsitate Plan berria ez dugu ezagutzen.
7. Onartezina, beketarako 2014an baino bi milioi gutxiago aurreikusten direlako 2015erako aurrekontuetan. Aurten unibertsitateko bekentzat ia 30 milioi egon badira ere, 2015erako aurreikusten dena ez da heltzen 28 milioira.
LABek ez du onartzen UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan jartzea eta Errektoreari, unibertsitatearen jardunerako behar diren baliabideak exijitzea eskatzen dio. UPV/EHUk etorkizunik izatea nahi badu, Eusko Jaurlaritzak urtea bukatu baino lehen onartu behar diren Aurrekontuetan finantziazio nahikoa bermatu behar du 2015 eta hurrengo urteotan irakaskuntza eta ikerkuntza, enplegua eta lan-baldintzak ez daitezen nabarmen okertu.

1. Gastu arrunterako aurrekontu-proiektuak 2014an baino 1.463.000 € gehiago jasotzen ditu, baina:
2. Inbertsio eta azpiegiturak:
Gaur ostirala, hilak 14, Eusko Jaurlaritzak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrerako deialdi berria egin du. Berriro ere Eusko Jaurlaritzak gai zerrenda itxi eta mugatu baten inguruan aritzeko deitu gaitu sindikatuak; itxia, administrazioak berak definitzen duelako zeintzuk diren “negoziagai” dauden gaiak eta zeintzuk ez; eta mugatua, gai horietan zertaz eztabaidatu daitekeenaren mugak berak ere aldebakarrez ezartzen dituelako.
Bestetik, gai zerrendan 2012ko pagaren zati baten berreskurapena ere proposatzen dute, alegia, egun Estatuko Aurrekontuen Legeak baimentzen duen berbera; LABek, paga osoa berreskuratu behar dugula aldarrikatzen du, Estatuko Legediak ezartzen duena behin eta berriz aplikatzeak lan baldintza eta zerbitzu publikoen murrizketa besterik ez baitakar, eta gainera, gure zerbitzu publikoak zein gure lan baldintzak geuk erabakitzeko eskubidea baitugu. Jaurlartitza zuzentzen ari den Gobernu honek Estatuak erabakitzen dituen murrizketak inposatzea du xede nagusia.
PNVk zuzentzen duen Funtzio Publikoko Sailak, azken urte luzeotan langileen kontrako neurriak inposatu besterik ez du egin. Zertarako deitzen du orduan Funtzio Publikoko Mahai Orokorra? Zer antzezlan irudikatu nahi du horrelako deialdiekin? Jaurlaritza honek negoziazio kolektiborako eskubide urratzen ari da behin eta berriz, inposizioa besterik ez dagoelarik negoziazio itxurak eginez eta langileoi iruzur egiten saiatuz.
Honen aurrean gogoratu nahi dugu LAB sindikatuak hurrengo aste eta hilabeteetan Administrazioa eta zerbitzu publikoen eredua finkatze aldera PNVk onartu nahi dituen lege egitasmoak (Administrazioarena, Enpleguarena, Udalena, Segurtasunarena…) baldintzatzeko mobilizatzen jarraituko duela, hurrengo egunetan aurkeztuko dugun dinamikaren bitartez.
Azaroaren 14an Sarriguren Eskolak greba egin zuen leku falta salatu eta eskola berria eskatzeko. Grebaren parte hartzea %82koa izan zen eta mobilizazioetan 150 lagun inguru bildu ziren "Ez dago lekurik. No cabemos. Eskola berria orain! ¡Cole nuevo ya!" lelopean.
El pasado 13 de noviembre dos trabajadores y trabajadoras de Ecoenergia junto con la responsible de LAB en la zona, el presidente de la Coopetariva de Agricultores de Artajona y la alcaldesa de Artajona acudieron al Parlamento de Navarra para exponer la situación de la planta y las consecuencias del cierre. La Planta de Ecoenergia Navarra se encuentra en negociación de un ERE de extinción de la totalidad de la plantilla e inmersa en un Concurso de Acreedores en su fase liquidatoria.
«Queremos informaros de que en el día de hoy jueves 13 de noviembre a las 11:00 horas hemos acudido al Parlamento de Navarra a una sesión de trabajo de la Comisión de Economía, Hacienda, Industria y Empleo en la sala de Comisiones de esta Cámara. En la sesión de trabajo hemos participado dos trabajadores de la empresa junto con la responsible de LAB en la zona, el presidente de la Coopetariva de Agricultores de Artajona y la alcaldesa de Artajona para exponer la situación de la planta y las consecuencias del cierre.
En dicha comparecendcia, los trabajadores hemos realizado una presentación inicial de la situación en la cual se encuentra la Planta de Ecoenergia Navarra (perteneciente al grupo Neoelectra) en negociación de un ERE de extinción de la totalidad de la plantilla e inmersa en un Concurso de Acreedores en su fase liquidatoria. A continuación, a tomado la palabra la Alcaldesa del Ayto. de Artajona para incidir en la dramática situación que generaría el cierre para el pueblo de Artajona de cara a defender la importancia del medioambiente y el tejido industrial. Luego de esto se ha dado paso a la ronda de los partidos, quienes han adoptado una serie de compromisos para trasladar al Gobierno de Navarra.
“Impulsar la participación de Sodena en el asunto que nos atañe y que vuelva a tomar las riendas de la Planta de Ecoenergia de Artajona como lo hizo en sus inicios” “que el Gobierno de Navarra tiene mucho que decir al respecto”… hemos palpado a priori unanimidad entre los grupos por intentar salvar la Planta de Artajona.
Para continuar la comparecencia, ha tomado la palabra el presidente de la Coopetariva de Agricultores de Artajona, el cual ha incidio en la necesidad de ese bien que genera la Planta de Artajona por el abono inocuo que realiza y por la recepción de los purines para su depuración, pudiendo volver a atraer otras plantas para la zona y con ello atraer futuros puestos de empleo además de mantener los que ya están.
Para finalizar, ha tomado la palabra la representante del sindicato LAB en la zona de Tafallaldea. Ha mostrado a los grupos políticos con informes económicos que la planta de Artajona ha sido muy viable y ha generado muchísimo beneficio y que a día de hoy tambien es viable, economica, ecológica y socialmente. Hace falta una apuesta clara por la comarca y los puestos de trabajo y para ello tan solo se necesita voluntad política.
Coincidiendo con la sesión de trabajo, a las 10:30 el resto de trabajadores ha realizado una concentración frente al Parlamento de Navarra.
Os seguiremos informando de todos los pasos que vamos a seguir dando hasta lograr nuestro objetivo.»