2026-05-06
Blog Page 1147

LABek LANEren 104. Nazioarteko Lan Konferentzian MSFak eginiko ekitaldietan parte hartu du

0

LABek Lanaren Nazioarteko Erakundeak ospatu duen 104. Nazioarteko Lan Konferentzian Munduko Sindikatuen Federazioak eginiko ekitaldietan eta erakunde beraren Presidentzia Kontseiluan parte hartu du.

Ekainak 5 eta 8an bitartean Geneva hirian Munduko Sindikatuen Federazioak Greba eskubidea aztertzeko nazioarteko topaketa egin zuen. Greba eskubidea eraso bortitz eta koordinatua jasaten ari da, horren erakusle LANEren barruan enplegatzaileen taldeak daraman jarrera da. Enplegatzaileen taldeak ez du onartzen greba eskubidea oinarrizko eskubide bezala eta sindikatuetan elkartzeko eskubidearekin zuzenki erlazionatua dagoenik. LANEren antolaketa aldatu beharra etengabeko erreferentzia izan zen, erakunde

George Mavrikos MSFko idazkari nagusiak Nazioarteko Lan Konferentziaren batzarrean partehartze gogorra izan zuen. LANEk MSFri egiten dion diskriminazioa salatu, eta interes inperialistak blokeo eta isunen ezartzeak herri horietako langileak eta lan baldintzak erasotzen dituela salatu zuen.

Aurten MSFaren 70. urte urrena ospatuko dela eta, MSFn ibilbidearen azterketa egin zen ekainak 8an LANEko eraikuntzan. 1943an MSF sortu zenetik, izandako gorabeherak eta egungo egoera aztertu ziren. Leporaino beterik zegoen gelan internazionalismoaren aldeko aldarri etengabea izan zen: Cuba, Venezuela, Colombia, Palestina, Siria, herria eta beste asko bere txokoa izan zuten diskurtsoetan. LANEren langileen (ACTRAV) erakundearen ordezkari batek MSFak egindako ibilbidea goraipatu zuen.

Ekainak 6 eta 7an Nazioarteko Lan konferentzia aprobetxatuz MSFaren presidentzi kontseiluaren batzarra egon zen. Kontseiluan 2015eko lan plangintzaren jarraipena eta etorkizuneko erronkak aztertu, afiliazio eskaerak onartu, elkartasun aldarriak e.a. onartu ziren. Erakunde desberdinetako 50 ordezkari baino gehiago parte hartu zuten.

LABek eginiko interbentzioan Euskal Herriko egungo egoera azaldu zen. Confebask Euskal Herriko sindikalgintza legezkanpo kokatzeko saiakera, Bilboko egoitzan Guardia Civilak eginiko operazioak, gazte mugimenduaren aurkako errepresioa, Rafa Diezen eta berarekin atxilotutakoen egoera, Askapena erakunde internazionalistak jasaten ari den jazarpena eta estatu Espainiar eta frantseraren egungo jarrera.
 

 

 

Euskal Herria herri bezala garatzeko tresna izango den Lanbide Heziketa behar dugu

0

LAB eta Ikasle Abertzaleak-ek gaurko egunean Donostian Kursaalen burutzen ari den Lanbide Heziketako Kongresuaren atarian elkarretaratzea egin dugu bestelako Lanbide Heziketa bat aldarrikatzeko.

Ikasle Abertzaleak eta LAB sindikatuaren aldarrikapenak:

1.-Lanbide Heziketan ere, hartzen diren erabakiak Madrilek hartzen diren erritmo eta norabidean hartzen direla Euskal Herriak dituen behar, errealitate eta nahiei muzin eginez.

2.-Erabaki guzti hauek aldebakarrez hartu izan dira hezkuntza komunitatearekin inolako hartu emanik izan gabe.

3.- Beste behin ere Cristina Uriartek zuzentzen duen hezkuntza departamentuak jarrera bera errepikatu du. Hezkuntza komunitatea kanpo utzi eta beste behin ere dekretu bidez erabakiak ezarriz.

Hemen biltzen garenok Lanbide Heziketa euskalduna, eskualdeetako beharrei erantzungo diena, Euskal Herria herri bezala garatzeko tresna izango dena aldarrikatu nahi dugu.
 

 

 


AHTren gelditzea exijitzeko manifestazioa ekainaren 13an Donostian

0

Astelehenean Euskal Herriko hainbat mugimenduk, sindikatuk eta erakunde sozialek prentsaurrekoa eman genuen AHT gelditzea exijitzeko ekainak 13 larunbatean Donostian deitu duten manifestazioan partehartzeko jendarte osoari dei egiteko. “AHT GELDITU ORAIN! XAHUKETA GEHIAGO EZ! HERRITARROK ERABAKI” lemapean egingo da mobilizazio hori, arratsaldeko 17:30etan Alderdi Ederretik abiatuta. Erakunde ugariren atxikimendua bildu du jadanik deialdiak.

8 urte igaro dira AHT egiteko lanak hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Urte hauetan zehar agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan. Politika honek oso ondorio larriak dakartza eta are larriagoak izango dira ez badugu erokeria hau geldiarazten: zenbat eta gehiago itxaron proiektu hau geldiarazteko, ezbehar ekologikoa are handiagoa izango da eta galera ekonomikoak eta ondorio sozialak are sakonagoak.

Proiektu hau inposatu nahian ari direnek ez digute esaten zenbat diru gastatu duten orain arte eta ez dakite zenbat gehiago beharko den aurrerantzean, ezta noiz amaituko dituzten lanak ere. Gero eta zalantza gehiago Euskal Herrian sekula eginiko inbertsio handienaren gainean, bultzatzaile burugogorrei errealitatea ikusten uzten ez diena: Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena.

Estrategikotzat saldu nahi izan diguten proiektu honi errealitatea gailendu zaio. Eraikuntza lanek ekarri behar omen zuen bultzada ekonomiko handia ez du inork ere ikusi, hango eta hemengo alderdi politikoetako lagun minak diren eraikuntza enpresario handiek izan ezik, poltsikoak ondo bete dituztenak, gero eta maizago azaleratzen diren ustelkeria kasuak lekuko. Prekarietatea eta lan istripuak AHTko lanetan ari diren langileen eguneroko ogia dira, beraietako gehienak azpikontraten eskuetan harrapatuta, lan eta segurtasun baldintza negargarrietan, honez gero 7 hildako eragin dituztenak.

Diru-xahuketa honen erantzuleek, EAJ-PNV, UPN-PP eta PSE-PSN-PSOE, ez daukate inongo arazorik urtero aurrekontuen zati handi bat obra honetara bideratzeko. Badakite diru hori maileguan eskatu behar dela eta gero eta zor handiagoa pilatzen dutela eskuetan dituzten gobernuen gainean. Aldi berean, gainera, esaten digute ez dagoela dirurik gizarte zerbitzuetarako eta kultura edo ekonomiako bestelako arloetarako.

Egoera hau ikusita, manifestaziora deitzen dugun talde eta erakundeek ondorengoa exigitzen dugu:

1.- Berehala AHTko lanak geldiarazi ditzatela.

2.- Proiektu arranditsu honi bideratzen zaizkion diru-partidak erabili daitezela une honetan jendarteak dituen benetazko premiei: osasuna, hezkuntza, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak… euro bat gehiago ere ez AHTrako!

3.- Ireki dadila eztabaida tekniko, sozial eta politikoa azpiegitura honen inguruan, herritarren partehartze, informazio eta erabakitze prozesu batekin batera, guztion artean erabaki dezagun zer egin proiektu honekin.

Beraz, deia luzatzen diegu herritar eta elkarte guztiei bat egin dezaten ekainaren 13an Donostian AHT gelditzeko egingo dugun manifestazioarekin.

DEITZAILEAK ETA ATXIKIMENDUAK / CONVOCANTES Y ADHESIONES:

AHT Gelditu! Elkarlana, Mugitu! Mugimendua, Fracking EZ, Ekologistak Martxan, Eguzki, CADE (Iparralde), Mutriku Natur Taldea, Getxoko Tosu Betirako elkartea, “Yesa+no lanak gelditu”, Sustrai Fundazioa (Nafarroa), Nivelle-Bidasoa Elkartea (Urruña), ACOA (Asociación de Concejos de Araba), LAB, STEE-EILAS, ESK, ELA, EHNE, CNT, Euskadiko CGT/LKN, HIRU, Berriotxoak, Duintasuna, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Gazte Abertzaleak, Komite Internazionalistak, Askapena, EHE Euskal Herrian Euskaraz, KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitarista, Sare Anti-Faxista, EH Sozialista, m15m Bizkaia, Martes al Sol, Elorrixoko Gaztetxea, Urretxu-Zumarragako Gazte Asanblada, Leitzeko Atekabeltz, Gaztetxea, Azpeitiko Gazte Asanblada, Zintzilik Irratia, Uztaro Kooperatiba, Danok lan (Galdakao), Mikelazulo Kultur Elkartea (Orereta-Errenteria), Marruma Elkartea (Donostia), Ekoneus Euskal Ekonomia Elkartea, Ekintza Zuzena aldizkaria, Nafarroako Gazte Anarkistak, Plaza Beltza, Atxurigorri Auzo Elkartea, Plataforma Ura Nueva Cultura del Agua, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Mugarik Gabe ONGD, 2016desokupatu, EH Bildu, Sortu, Alternatiba, Euskal Herriko Komunistak (EHK), Gorripidea, Kepa Gonzalez (Podemos Ahal dugu Euskadi), Nekane Jurado (ekonomilaria), Xabier Mendiguren Elizegi (idazlea), Xabier Montoya Revuelta, Pako Aristi, Unai Fernandez de Betoño (arkitektura irakaslea) ETA GEHIAGO…
  

 

Nazioarteko Moneta Funtsaren azken iragarpenak agenda neoliberala bizkortzeko borondatearen adierazle dira

Hemen da berriz Nazioarteko Moneta Funtsa (NMF) desberdintasunak, prekarietate sozial eta laborala inposatuz eta herriei beren erabakiak hartzeko gaitasun burujabea ukatuz. Beren errezetak ezagunak dira: osasungintzan berrordainketa gehiago ezarri desinbertsio publikoa ordezkatzeko , osasun sistema pribatizaziora bultzatuz; lan prekarietate gehiago eta ahalmen gutxiago negoziazio kolektiboan; formula fiskal erregresibo eta injustuen aldeko apustua egin.

NMFren iragarpena ez da isolatua. Azken asteetan ikusten ari garen jokaeren helburua, pertsona eta herrientzat hain kaltegarria den agenda neoliberalean sakondu eta bizkortzea baino ez da. Europa eta Estatu Batuen arteko Merkataritza Librerako Tratatu Trasatlantikoaren (TTIP) inguruko negoziazioak bizkortzen ari dira. Europako eskuina eta sozial demokrazia eskutik helduta doaz eskubide sozial zein lan eta ingurumen eskubideen kontrako erasoa izango den Tratatuari babesa eta legitimitatea emateko. Testuinguru honetan, ezin da oharkabean geratu, Obama, Merkel eta gainontzekoek Bavieran izan den G7ren goi-bileran Tratatu honi eman dioten izaera estrategikoa, arma izaera emanez munduan menpean hartzeko.

Langile eta herritarren aurkako erasoan, fase berri batean sartzen ari gara. Hazkunde ekonomikoaren izenean, oraindik gehiago estutu nahi gaituzte burujabetza ukatuz, multinazionalen esku utziz, pobrezia larrian dagoen jende kopurua haundituz eta sinistaraziz prekarietate eta sozial eta laborala onartu beharreko sakrifizioak direla krisi ekonomikoa gaindituko bada.

Euskal Herrian, mobilizazio iraunkorraren bidez, proiektu noeliberala zalantzan jarri eta erantzuteko indarrak bizkortu behar ditugu. Datozen hilabeteetarako eginkizunak argi ditugu: TTIPari aurre egin, instituzioei eskatu Programa Sozialean jasotzen diren neurriak errealitate bihurtu daitezen, NMFren inposizioen aurren harresi bat eraiki, alternatibak eskeini eta burujabetza prozesu bat bultzatu arlo ekonomiko zein sozio-laboralean erabakitzeko eskubidea izan dezagun.
 

 

 

Gazte-gidaren aurkezpena ekainaren 18an Bermeon

0

Ernai gazte antolakundeak, LAB sindikatuak eta Bermioko Gazte Asanbladiek deituta datorren ekainaren 18an Ernai eta LABek plazaratutako "Gazteontzako lan eskubideen gida" aurkeztuko da Bermeon. "Kontatu barik lan egin behar badut, ze eskubide dekot?" izenburupean arratsaldeko 19:00etan Kabidxen emango zaio hasiera aurkezpenari.
 
 

La plantilla de La Palma Calzados en lucha

0

La plantilla de Calzados La Palma, en concurso de acreedores desde el pasado mes de Marzo, comienza una serie de paros a partir de mañana, día 11 de junio. Todos los días de 12:00 a 13:00 y de 18:30 a 19:30 se concentrarán ante la tienda para denunciar las maniobras de la empresa dirigidas al cierre de la misma.

A pesar de haber afirmado rotundamente la voluntad de continuar con el negocio, cada paso que dan, además de insuficiente, es claramente en la dirección de liquidar el negocio. Desde que la administración concursal entró al proceso no se ha realizado ni un solo pedido de mercancía, lo que está imposibilitando el normal funcionamiento de la actividad comercial. Así mismo, por ninguna de las partes (ni empresa ni administración concursal) se nos pone sobre la mesa en las reuniones mantenidas, propuestas que indiquen que se hace esfuerzo alguno por buscar alternativas a la situación actual de pérdidas, añadiendo a esto la premeditada demora en la entrega de la documentación que la parte social solicitamos para su análisis. A todas luces vemos y denunciamos que se trata de una "muerte anunciada" y perfectamente orquestada en tiempos y forma.
 

 

 

Condesako langileek konponbidea eskatu dute Legebiltzarrean

0

CONDESAko langileon hainbat ordezkarik agerraldia egin zuten atzo Eusko Legebiltzarreko Enplegu Batzordean egoera azaltzeko eta instituzio honi konpromisoak eskatzeko.

Legebiltzar taldeei duela urtebetetik hona bizitzen ari garen egoera azaltzeaz gain, proposatu diegu CONDESA Taldeak, akzio gehienen jabe egin berri diren eta ARCELORrek ilunkeriari bukaera eman eta egoeraren inguruak azalpenak eman ditzaten, zergatik ez den sinatzen akordioa, ze asmo daukaten langileon eta lantokien etorkizunari begira,… Aldi berean, Eusko Legebiltzarrak, beste instituzioekin batera, langileon lanpostuak eta lan baldintzak mantentzearen alde egitea nahi dugu, hori izan behar da nahitazeko baldintza oraingo edota etorkizuneko jabeei onura ekarriko zien edozein erabaki hartzeko.

Agerraldiak iraun bitartean, langileok elkarretatzea burutu zuten Legebiltzarraren aurrean konponbidea eskatzeko, beti ere enplegua eta eskubideak mantenduz.
 

 

 

Nekane Juradoren hitzaldia Basaurin: “La alta velocidad de la destrucción social”

0

Baietz Basauriren eskutik, gaur hitzaldia izango da 18:30ean, Pozokoetxeko Kultur Etxean. Nekane Jurado hizlaria Ekonomiketan lizentziatua da, Zientzia Aktuarial eta Finantzieroetan, Masterra Ogasuna eta Fidantza Publikoetan.