2026-09-20
HomeLan Osasuna IdazkaritzaLan istripuakFumbarri, sinestezina baina egia

Fumbarri, sinestezina baina egia

Gaur, irailak 28, beste istripu bat egon da eta langile bi daude zaurituta. Antza denez, zulo batean sartu behar izan dira bertako hondarrak garbitzera. Bi langileak zuloan zeudela, ez dute produkzioa eten eta galdara batek eztanda egin du zuloaren gainean. Denbora daramagu LABen Durangoko Fumbarri enpresako egoera eta, batez ere, bertako arduradunen utzikeria salatuz langileon lan osasuna eta segurtasunari dagokionean.

Enegarren aldiz, ekainean esan genuen bezala, Silikosi kasu ugari azaldu dira bertan eta enpresak ez dauka egoera horren aurrean dagokion arduraz jokatu. Ondorioz, fiskaltzak akusazio penal bidez, diligentziak hasi zituen Durangoko Epaitegian.

Hori larria ez, eta 3 hilabetetan 2. laneko istripua gertatu da gaur goizean bertan. Azkenekoa ekainaren 24an izan zen eta subkontrata batetako langile bat helikopteroan eraman behar izan zuten ospitalera, buruan kolpea jasota.

Argi dago, prebentzio neurri ezak nabariak direla kasu honetan, eta Fumbarriren kasuan, zoritxarrez, beste behin esan beharko…

LAB sindikatuak, istripu hau eta enpresa honetan lanerako dauden baldintza prekarioak ozen salatu nahi ditugu. Bide beretik, enpresari, behingoagatik, dagokion erantzukizuna onartu eta prebentzio plan egokiak ezarri ditzala eskatzen diogu; baita horretarako beharrezko diren inbertsio guztiak berehala egiteko ere.

Gainera, gaurko istripuari dagokionez, dagokion errua onartzeko eta langileekiko errespetuz jardun dezala exijitzen diogu.

Bukatzeko, LAB sindikatuak, zauritutako langileei gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi diegu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.