2025-12-21
Blog Page 1127

Kutxabank auziko akusazio popularrak PNV, PP eta PSEk pribatizazioarekin abantaila partidistak bilatzen dituztela salatu dute

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Bizkaia, HIRU, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak eta EKAk Kutxak-Kutxabanken pribatizazioa kapital pribatuaren mesedetan egindako aktiboen likidazioa emateko era guztietako mesede tratu eta klientelismo alderdikoi haztegia izaten ari dela salatu dute gaur Kutxabank auzian inputaturiko pertsonen aurkezteen balorazioa pentsaurrekoan .

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Bizkaia, HIRU,
Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak, EKA

Kutxak-Kutxabanken pribatizazioa haztegia izaten ari da era guztietako mesede tratua, klientelismo alderdikoia eta kapital pribatuaren mesedetan egindako aktiboen likidazioa eman dadin

Kutxabank auzian inputaturiko pertsonen aurkezteen balorazioa

Cabieces kasua politikari batzuen onurarako ate birakarien erakustaldi klasikoa da. Eta kasu honetan, aurkakorik erakusten ez den bitartean, inolako lan prestaziorik gabe.

Mesede tratua eta Kutxabanki ustezko iruzurra, Euskal Kutxak eta Kutxabank pribatizatzea erabaki dutenen erabaki politikoa da.

Kutxabank auzian inputaturiko Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alcorta, eta Fernando Lopez de Eguilaz (giza baliabideen zuzendaria) eta Roberto Moll (auditoria zerbitzuen zuzendaria) testiguen deklarazioak burututa eta aktak irakurrita, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Bizkaia, HIRU, Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak eta EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak osatzen dugun akusazio popularrak, honako ondorioak egiten ditugu publiko:

Mario Fernandezek ziurtatu zuen honezkero agertuta zeudela komunikabideetan Cabieces Jaunaren alde bitartekaritza lanak egin zituzten arduradun politikoak, ondorioz ondorioztatzen dugu Basagoiti izan zela, orduan EAEko PPko presidente zena, Mikel Cabieces berkokatzea eskatu ziona honek Espainiako gobernuaren ordezkari izateari utzi zionean, hortaz, Kutxabanken aurka egindako ustezko iruzurrak bultzada politiko argia dauka.

Komunikabideen bidez jakin izan dugu eta inork ez digu gezurtatu Antonio Basagoiti eta Patxi Lopezen gobernuaren sailburu bat arduratu ziren Mario Fernandezi eskatzeaz beharrezkoa zena egin zezan espainiar gobernuko delegatu ohiak soldata bat izateko, horrela bere egiteko politikoekin jarraitzeko modua izateko.

Cabieces Idoia Mendiaren exekutibarako izendatua izan zen, eta Mario Fernandezek Rafael Alcortaren bulegoan egindako konponketari eskerrak hilean ia 6.000 euroko soldata eta bulego baten alokairua jaso zituen.

Gertaturikoak eta datak Euskal Kutxen likidazioen prozesuan txertatzen dira, hauen esku zegoen negozio bankarioa Kutxabanken esku uztean eta bankuaren kudeatzaileek akzioak kapital pribatuari saltzeko asmo agerikoa.

Ez daukagu inolako zalantzarik, Kutxabanken pribatizazioaren prozesuaren bultzatzaileak diren PNV, PP eta PSE daudenik erabaki honen atzean, ezta ere Cabiecesekiko mesede tratua, bankua kapital pribatuari saltzeko estrategiarekin alderdi hauek jasotzen zituzten abantaila partidisten parte zirela. Dudarik gabe, alderdi hauen akordioak onura propioak dakarzkie.

Era berean, eta froga dokumentala gure esku dagoela, lekukoetako batek, erabaki hau aurrera eramateko agindua Mario Fernandezena izan zela baieztatzen du. Agindu berberean, Mikel Cabiecesek hilero jasoko duen soldataren berri ere ematen da. Idatzi honek, arrazoizko modu batean, espainiar gobernuko delegatu ohiak burutzen ez zituen lanengatik 5.000 euro jasotzen zituela pentsatzera garamatza, eta Rafael Alcortaren bulegoko papera, gastuak justifikatzeko koartada besterik ez zela.

Agerikoa denez, inputatuen defentsaren estrategiak, diru hori emandako zerbitzu batzuengatik jasotzen zuela justifikatu nahi izan duen kontakizuna eraiki du, frogatu egin beharko dutena.

Beste alde batetik, Mario Fernandezekin izandako harreman estua dela eta bere barne auditoria zerbitzua dela eta, uste dugu Javier Garcia de Lurueñak bazeukala guzti honen berri, eta ez zuela ezer egin egoera hau saihesteko. Beraz, auditoria egitearen erabakia, gero eta gehiago hurrengo Kutxabanken kontseilari delegatu izan daitekela entzuten denaren estrategia izan daiteke bere lepoa zaintzeko. Hori dela eta, lekuko bezala deklaratzera deitu dugu.

Gertatu den iruzurra argitzeko helburuarekin, ikerketa zabaltzea eskatu dugu:

– Bankuko auditoria zerbitzuak egindako bigarren auditoria eskatu dugu, lehenengo auditorian sortutako zalantzak nola argitu diren ezagutzeko.

– Hilero 5.000 euroz ordaintzen ziren ustezko Mikel Cabiecesen zerbitzu lanak justifika daitezela eskatuz.

– Egokitu zitzaion bulegoan Espainiar gobernuko delegatu ohiaren presentzia zein izan den eta bulegoa benetan zertan erabili zen ikertzea eskatuz.

⁃ Solicitando que se investigue cuál ha sido la presencia la presencia del ex delegado del gobierno en la oficina a él asignada y la utilización real de la misma.

– Batzorde Exekutiboko kide zirenek Mikel Cabiecesen egoera irregularra zela bazekitela konfirmatzeko, lekuko bezala deklaratu dezaten lekuko berrien eskaera.

Mikel Cabiecesekin gertaturikoa, politikari batzuek erabiltzen duten ate birakariaren adibide garbia da. Esan beharra dago, gizon honek, Kutxabanketik hilero jasotzen zituen 5.000 euroez gain, Iberdrolatik antzeko kopurua jasotzen zuela bere administrazio kontseiluko kide izatearren. Bankero eta enpresariek politika publikoen gaineko erabakiak hartzen dituzte, eta gero erabaki politiko horiek hartu dituztenak, beraien enpresa eta bankuetan kokatzen dituzte, horrela funtzionatzen dute ate birakariek.

Guzti honek balizko botere borrokengatik argitara atera dena, kasu bakarra ez denaren susmopean jartzen gaitu. Horregatik pertsonatu gara kausan, kontu guzti hauek argitara atera daitezen eta arduradun politiko eta kudeatzaileek ondorioak ordain ditzaten.

Kutxak-Kutxabanken pribatizazioa haztegia izaten ari da era guztietako mesede tratua, klientelismo alderdikoia eta kapital pribatuaren mesedetan egindako aktiboen likidazioa eman dadin. Euskal Kutxek ez zuten bide honi ekiteko ezelango beharrizanik eta inoiz ez zuten horrelakorik egin behar.

Honakoa exijitzen dugu:
– Banku fundazioen esku dauden Kutxabanken akzioak entitate publiko sortzaileei bueltatuak izan daitezela berehala.
– Kutxak-Kutxabanken izaera publiko eta soziala indar dadila.
– Euskal banku publikoa bat sortzeko neurri politiko eta legislatiboak har daitezela.

Euskal Herrian, 2015eko apirilaren 27an
 

 

 

LAB vuelve a ganar una reclamación frente a Faurecia Orkoien

0

La dirección de la empresa Faurecia Orkoien ha interpuesto en los últimos 3 años 40 sanciones o requerimientos por escrito a trabajadores/as de la planta, de los cuales 36 han sido realizados a afiliados y afiliadas del sindicato LAB.

Hace año y medio (OCTUBRE 2013), al terminar la huelga contra los 11 despidos efectuados por la Dirección de Faurecia ECT Orkoien algunos trabajadores cayeron de baja. La empresa, siendo perfectamente conocedora de que la huelga había terminado y que los mismos habían entregado en tiempo y forma el correspondiente parte de baja, decidió incumplir la ley y descontar de sus salarios el periodo que estuvieron de baja.

Ante el mismo hecho, hubo personas a las que les descontó y otras a las que no. Los trabajadores interpusieron demanda de reclamación de cantidades en los juzgados de los social que tramitó el sindicato LAB.

El pasado Miércoles (8 de Abril) ante los clarísimos indicios de discriminación y las evidencias de ilegalidad del proceder de la empresa, la misma decide que el juicio no se produzca, comprometiéndose a acceder a la reclamación de los trabajadores de que su sueldo les fuera devuelto abonando las cantidades que adeudaba.

La dirección de esta empresa de una manera sistemática está obligando a afiliados/as y simpatizantes del sindicato LAB a tener que defenderse en los juzgados de las sanciones e irregularidades que de una manera continuada está realizando, judicializando de esta forma las relaciones laborales y contribuyendo así a colapsar los juzgados de lo social.

En los últimos 3 años LAB ha tenido que interponer numerosas demandas en los juzgados, así como 10 denuncias interpuestas en Inspección de Trabajo, ganando o conciliando con el reconocimiento por parte de la empresa de su ilegal proceder, las reclamaciones efectuadas por este sindicato en todos los casos que no se han cerrado, bien mediante acuerdo de conciliación, siempre 5 minutos antes de la celebración de las vistas, bien mediante sentencia como la emitida por el juzgado de lo social declarando injustos hechos sangrantes como sanciones de 60 días sin empleo y sueldo a trabajadores por acudir al servicio.

Denunciamos que esto es una campaña de persecución contra LAB en Faurecia Orkoien que tiene como objetivo que nuestro sindicato desaparezca de la Planta de la planta, vulnerando de una manera continuada derechos básicos y elementales.
 

 

 

Apirilak 28. Gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala

0

Aurtengo Apirilaren 28an, Lan Osasun eta Lan Segurtasunaren Nazioarteko egunean, langile klasearen lan baldintzak okertu egin direla salatzen jarraitu behar dugu. Aurtengoan, MUTUALITATEETAN zentratuko du LABek bere salaketa. Interes pribatuen mesedetan mutuen boterea handitzen ari direla salatuko du sindikatuak. "Badugu alternatiba, pribatuaren aurrean gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala" lemapean hiriburuetan mobilizazioak egingo ditu LABek. Gasteizko mobilizazioa pasadan ostiralera aurrera zen.

MUTUALITATEEI BOTEREA KENDU!

Mutualitateak irabazi asmorik gabeko enpresari elkarteak dira legearen definizioaren arabera, elkarte hauek Gizarte Segurantzako diru publikoaren kudeaketan laguntzen dute eta botere osoa dute laneko gertakizunetan. Baina PPren azken erreformarekin, PNVren laguntzaz, boterea handitzea lortu dute: gertakizun arruntetan, langile klaseaganako diskriminaziorik gabeko eta horien osasunarekiko gehiegizko kontrola erabiltzen dutelarik.

Baina guzti hau eredu zehatz bati lotuta dago: publikoa denaren deskapitalizazioa interes pribatuaren mesedetan, oinarrizkoa den osasun arloan bada ere. Sistema publikoaren suntsiketa dakarren eredua inposatu nahi digute. Osasunaren eredu pribatua eta ekonomizistarantz garamatzate; eredu honek mutualitateei eman die botere osoa, inolako kontrolik gabe, laneko gaixotasunen erregistroan dagoen iruzurra zigortu gabe. Kudeaketa pribatua, publikoarena baino hobea delakoaren aitzakian; baina, alta goiztiarrek edo eta gaixo diren pertsonen kaleratzeek dakarten kostu soziala ezkutatuz.

Horregatik, gaur, udalaren aurrean eta kontratatu duen Mutuaren aurrean bildu gara. PP eta enpresari elkarte mafioso hauek gauza bera direlako. Baina zoritxarrez, ezinbesteko laguntzak dituzte, EAJ kasu, Madrilen erreformaren aldeko botua emanez.

Orain gutxi sinadura bilketa masibo bat eginez, eta mozio bat aurkeztuz, (EHBILDU eta PSOEk alde bozkatu zuten, PP eta PNV kontran) Gasteizko udaleko langileek adierazi zuten beraien erabateko gaitzespena beraien osasuna enpresa pribatuen negozio bihurtzeari eta beraien desadostasuna aldi baterako ezintasunaren prestazioak kudeatzean, osasunari begiratu baino, mutualitate baten interesei begiratzearekin.

Baina berriro ere, mutuen legearen erreforma inposatu duen Rajoyren agindua betez, Marotoren udal taldeak mespretxatu egin du langileriaren gehiengoaren nahia eta berriro ere langileen osasunaren kudeaketa Mutualiarekin kontratatu du.

LABek eredu publikoaren defentsa egiten du.

Eredu bat berdintzailea, unibertsala, bakarra, erabiltzaileen arretarako oinarrizko eskubideen karta garatuko lukeena, Euskal Herrikoa, prebentzioari begirakoa, parte-hartzailea eta ikerketa bultzatu duena.
Langile klasearen osasuna berezko eskubidetzat onartuko duen eredua, faktore ekonomikoen baldintzetatik libre, eta osasun irizpideak soilik gidatuta.

Zentzu horretan, Gasteizko udalean egin dugun moduan, enpresetan ez dadila mutualitateekin kontratatuko mutuekin gertakizun arrunten kontrola, laneko gertakizunak GSINekin kontratatu daitezen, eta osasun arreta Osasunbidea-Osakidetzak eman dezan eskatuko dugu.

OSASUN SISTEMA PUBLIKO BATEN ALDE
MUTUALITATERIK EZ

 

APIRILAK 28
Apirilak 28 Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna

Debemos potenciar la sanidad pública frente a la privada 

ESKUORRIA [EUS] [ES]

 

 
 

 

 

LABek Fundiciones San Vicente enpresan izandako heriotza salatzen du

Asteazkenean lan istripu larria egon zen Abadiñoko Fundiciones San Vicente enpresan; ondorioz, langile bat larriki zauritu zen eta gaur goizean 45 urteko gizona hil egin da. Euskal Herrian 2015. urtean laneko istripuen ondorioz hildako 12. langilea da, eta Durangaldean hildako bigarrena, urtarrilean Zornotzako Forest Trafic enpresan gertatu zen beste ezbeharra.

Lehenik eta behin, LAB sindikatuak elkartasuna adierazi nahi diogu haren familia eta lankideei. Eta laneko istripuen ondorioz gertatzen den azken heriotza izan dadin exigitzen dugu.

Apirilaren 28a (Laneko Osasunaren Nazioarteko Eguna) iristear dagoela, ezinbestez, lan istripu eta heriotzekin bukatzeko lan karga eta erritmoen kontrola, laneko prebentzioa eta segurtasunaren bermea eta prekarietatearekin bukatzea ezinbestekoak direla argi utzi nahi dugu .

Bide horretatik, gaur egun indarrean dagoen sistema honen aurka eredu berri bat exijitzen dugu, langileon eskubide eta osasuna beste edozeren gainetik lehenetsiko dituena.
 

 

 

[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria

0

Martxoaren 5 eta 6an burututako lehen bi saioen ostean, datorren apirilaren 25ean euskal langileriaren beharretara egokitutako eredu sindikal berriaz eztabaidatzeko parada berri bat izango dugu Ipar Hegoa Fundazioak "[Bir]pentsatzen: eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria" jardunaldien baitan.

Goizeko 9:30etatik 11:30etara  «Langile subjektibitate berriak eta sindikalgintza» (4 lan saio ezberdinetan) eta «Komunikazioa, ideologia eta hegemoniaren eraikuntza» aztertuko ditugu.

12:00etatik 14:00etara «Ekintza eta eredu sindikala [bir]pentsatzen» gaia aztertzeko lau mahai inguru izango dira.

Testuinguru sozial eta ekonomikoa azken hamarkadan etengabean aldatuz joan da. Zentzu honetan, sindikatuen egiturak, funtzioak eta praktikak sortzen ari diren errealitate guzti hauei begira egokitu behar direlakoan gaude eta horretarako langileon inplikazioa ezinbestekoa da. 

Lerro hauen bidez, LABetik datorren larunbatean Donostiako Ibaetako Campusean burutu den azken saioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu.

Informazio gehiago: birpentsatzen.eus

 {linkr:related;keywords:xzdc}
 

 

 

Gaur, apirilak 23, lehenengo greba eguna Osakidetzan

0

Osakidetzan burutzen ari diren bi eguneko grebaren lehenengoa da gaurkoa. Zentroetatik jasotzen ari garen informazioaren arabera, grebaren jarraipena inportantea izaten ari da. Bai lehen arretan zein ospital handietan, normalean baino askoz mugimendu gutxiago dagoela ikusten da; izan ere, askoz erabiltzaile gutxiago ere somatzen da.

Hala ere, kontuan hartu behar ditugu greba deialdia oso baldintza zailenetan burutzen ari dela. Lehenego oztopoa, gutxieneko zerbitzuak zein gehigikeriz inposatzan ari diren eta zuzendaritzen maltzurkeriaz eta apizkojoak. Adibidez, pasaden astean baino askoz atzeraezinezko kirofano gehiago programatzen ari dira leku guztietan eta, aipatzearren, Gurutzeko ospitalean gaur arratsalderako hainbat peonadatako (ordu extrak) kirofanoak –urologia, kirurgia orokorra eta bihotzeko kirurgia- programatu dira zeinetan medikuek aparteko orduengatik dirutza kobratuko duten eta gainontzeko langileak gutxieneko zerbitzuak egitera behartu.

Bestaldetik, Darpon eta Armentiak greba eskubidearen kontra jo dute komunikabideetan egindako adierazpenetan grebarik egiten ez duten langileak `arduratsuak direla´ diotenenean. Greba eskubidea aurrera eramaten duena ez al da ?
 

 

 

Lan istripu berri bat Donostian

0

Gaur, beste istripu baten berri izan dugu. Donostiako autobusetako donostiako geltoki berrian lanean zeuden Murias enpresako bi beharginek erorketa bat izan dute enkofratuetako batek huts egin duenean.

Lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diegu senide zein lankideei eta ahalik eta ondoen osatzea desiatzen diegu
Ikerketa sakon bat exijitzen dugu eta beharrezko neurri prebentiboak ezartzea holakorik ez gertatzeko beste behin
Apirilak 28a, laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko eguna, iristear den honetan salatu nahi ditugu azken egunotan izan diren lan istripu guztiak. Jakin badakigu hauek ez direla zio edo zorigaiztoak sortuta, inposatzen zaigun eredu neoliberal eta ankerraren emaitza direla baizik Izan ere lehenesten bait dira muzkin eta irabazi ekonomikoak langileon osasuna eta segurtasunaren gainetik.

Horregatik guztiagatik gaur egun indarrean dagoen sistema honen aurka borrokan jarraituko dugu, aldarrikatzen eredu berri bat, zeinek jarriko duen langileon eskubide eta osasuna besrte edozein iirabazi eta interesen gainetik
 

 

 

Gobernu Kontseiluaren erabakiak agerian uzten ditu PNVren ezintasunak sektore publikoan akordioak lortzeko

Ezagutu berri dugu Gasteizko Legebiltzarrean gaur bertan bozkatzekoa zen Euskal Administrazio Publikoaren Legearen (EAPL) tramitazio parlamentarioan atzera egin duela Gobernu Kontseiluak ez-ohiko bilera bat deituz.

LAB sindikatutik, Eusko Jaurlaritzaren menpeko administrazioa arautzea helburu zuen egitasmoaren tramitazioan zehar egin bezala, edukiei dagokionez egitasmo honek dituen gabezia nabarmenak salatu ditugu. Azken hilabeteotan salatu dugun bezala, egitasmo honek kontsentsu sozial handiko printzipio orokorren atzean (parte hartzea, gardentasuna, eraginkortasuna, …) inongo neurri zehatzik ez zuen jasotzen irizpide horiek EAEko administrazioan garatzen joateko; ezta horiek inplementatzeko bitartekorik ere. Horretaz gain, administrazioaren berrantolaketa helburu lukeen tamainako gogoeta egiterako orduan, euskal administrazioan bertan premiazkoak diren bestelako aferei ez heltzea salagarria iruditu zaigu; besteak beste, administrazioaren inguruan biltzen diren bestelako erakunde publikoen arautzea edota administrazioaren euskalduntzerako neurri eraginkorrak kasu.

Ildo honetan, Eusko Jaurlaritzaren jarreraren inguruan bi ideia azpimarratu nahi ditugu. Lehenik, gaurkoan talde parlamentarioen arteko emendakinen onarpen eta ez-onarpenen inguruko ika-mikaren gainetik, prozesu honetan eragile sozialak eta sindikalak alde batera utzi zaigula. Gogoratu behar dugu, administrazio publikoan herritarren parte hartzea eta gardentasuna sustatzea helburu izango lukeen egitasmoaz ari garela, eta parte hartze eta gardentasun horren subjektu izan behar diren herritar eta eragile sozialei bizkar emanda egindako proiektua izan dela. Horrekin batera, administraziotik eskaintzen diren zerbitzu publikoen emaile nagusiak langileak gara, eta langileok eta bere ordezkariok gara administrazioak dituen gabezi eta behar dituen aldaketa nagusiak ezagutzen ditugunak, gure parte hartzerako biderik sustatu ez delarik.

Eta bigarrenik, gaurkoan Urkullu Lehendakariak zuzentzen duen Gobernu Kontseiluak, PNVren bakardade parlamentarioa agerian ez uzteko hartutako erabakia, Eusko Jaurlaritzak funtzio publikoan eta zerbitzu publikoen garapenean azken urteotan jokatutako paperaren isla baino ez dela. Josu Erkorekak zuzentzen duen Administrazio Publikoen Sailak sindikatuon inongo babesik gabe murrizketa eta neurri ezberdinak (lanaldiaren luzapena, soldata murrizteak, ordezkapenak ez betetzea, …) bata bestearen atzetik inposatzen joan da urte hauetan, komunikabideei begirako antzezpenetatik harago, langileon ordezkariokin adostasuna lortzeko inongo borondaterik gabe. Gaurkoan, PNVren Gobernuak egitasmoa atzera botatzeko eman duen urratsa, erabakiak hartzeko aldebakarreko joeraren eta kontsentsuak lortzeko ezintasunaren ondorio baino ez dira.

Bukatzeko, Erkorekak goizean egindako agerraldian EAPLren inguruko egitasmo berria aurkezteko asmoari buruz, talde parlamentarioekin ez ezik, horrelako egitasmo batean parte nagusi izan behar dugun herritar, langile publiko eta sindikatuekin adostasunak lortzeko bideak ireki ditzala eskatzen diogu. Tamainako proiektu batek, administrazioa herritar eta langileen parte hartzeari irekitzea helburu baldin badu, hauen esku hartzea tramitazioaren hasieratik behar duelako. Horrekin batera, gogora-arazi nahi dugu antzeko egoeran kokatzen dela Jaurlaritza lantzen ari den Euskal Enplegu Publikoaren Legea, zeinak orain arte sindikatuon inongo babesik aurkitu ez duen eta antzeko egoera parlamentarioan aurkitu daitekeen epe motzean.

Horregatik, langileon eta bere ordezkarion parte hartzeari ateak ireki ezean, LAB sindikatuak bere eskura dauden ekimen ezberdinak garatzen joango da izaera antisozial eta kalitate demokratiko eskaseko horrelako egitasmoak gelditzeko.

 

 

 

LABek Euskal Herriak behar eta nahi duen hezkuntza sistemaren bidean urratsak eman nahi ditu

0

Ikasturte mugitua bizitzen ari gara hezkuntzari dagokionez. Aldaketa haizeak usaindu daitezke Erriberako mahastietatik barna, Kantauri itsasoko kresaleraino. Baina, zoritxarrez, Madriletik datorren kiratsa da nagusi, LOMCEri darion kiratsa hain zuzen ere.

Horrela, Nafarroan LOMCE legea bere eduki, filosofian, ariman eta oinarrietan aplikatzen daude eta Cristina Uriartek buru duen hezkuntza sailetik gauza bera egiten dabiltza. Nahiz eta diskurtsoan LOMCEren aurka egin, Heziberriren Curriculumak erabiltzen ari dira LOMCEren lerro estrategikoak aplikatzeko; ikastetxeetan eta oro har gizarteri besterik esaten badigute ere. Izan ere, argudio lasaigarriak darabiltzate jendartearen eta bereziki hezkuntza komunitatearen desaktibazioan sakontzeko.

Alta, LABn ustez irtenbidea gure airea arnastean dago. Gure birikak bizi garen ingurura egokituak daude eta bertako airea arnastea behar dute, eta gainera aire hori geroz eta gardenago eta osasuntsuago nahi dugu izatea. Horrela, LABtik azken urteotan garatutako oinarrietan aurrera egin nahi dugu: inposizioak salatzeaz gain Euskal Herriak behar eta nahi duen hezkuntza sistemaren bidean urratsak ematea. Maiz adierazi dugun bezala desobedientzia ez delako soilik ezetza adieraztea baizik eta bide propioa jorratzea. Eta hori tokian- toki egin nahi dugu, egunerokoan, urrats praktikoen bidez.

Eta horretara dator ondoko proposamena, LABek Euskal Herri osoan lantzeko eta garatzeko izango diren bi baliabide jarri nahi ditu hezkuntza komunitatearen esku eta bereziki langileagoari dei egin nahi diogu baliabide hauek jaso, hausnartu eta tokian tokiko garapena izan dezaten. Izan ere, ondoko ekarpena Hezkuntza Propioaren bidean urrats praktikoa izan nahi du.
1.-Hezkuntza proiektuak garatzeko 7 oinarri (Euskal Curriculuma, hezkuntzaren gaineko ikuspegi askatzailea, hezkidetza, ikasle euskaldun eleanitzak, aukera berdintasuna eta aniztasunaren bermea, partaidetza oinarri eta dinamikoa).LABk dokumentu hau, hezkuntza komunitatearen parte-hartze zabalarekin, Hezkuntza Sistema Propioaren bidean kokatu nahi du.
2.-Testu liburuak zein baliabide pedagogikoak aukeratzeko irizpideak. “Testuliburuen jabe dena, heziketaren jabe da”. Honako proposamena, testuliburu eta bestelako materiala hautatzeko kontuan hartu beharreko irizpideei dagokie. Gure ustez, hautaketa burutzeko orduan Euskal Curriculumari eta hezkidetzari loturiko irizpideak lehenetsi beharko genituzke.

Ondorengo asteotan aipatu baliabideak ezagutzera emango ditugu ikastetxeetan abiatua dugun asanblada dinamikaren bidez. Baina baita ere bestelako eztabaida guneen bidez. Aipatu bi tresnak, ireki nahi dugun dinamikaren abiapuntua besterik ez dira hurrengo hilabeteetan garapen integrala izan beharko dutena