6 kaleratze Arriaundi enpresan, horietako 5 LABeko afiliatuak
Aste bete igaro da 6 langile kaleratu zituztenetik, horietatik 5 LABeko afiliatuak dira, eta ARRAUNDIko enpresaren albisterik ez dugu. LABen kontrako jazarpen sindikala denbora asko daramagu salatzen Arriaundi enpresan; soldaten jaitsierari ezetz esan genion momentutik (eta enpresak CCOO eta ELAkin batera onartutakoa), jazarpen hori bortitzagoa bihurtu da LABeko afiliatuekiko Javier Urrutia gerentea eta bazkideen partetik.
Langileak beraien soldatak eskatzeagatik, beraien oporrak eskatzeagatik, enpresaren mehatxu eta inposaketa bortitzaren aurrean, bakarrik beraien eskubideak defendatzeagatik zuzendaritzak kaleratu egin ditu LABeko afiliatuak.
Mehatxuak, irainak edota “hemen dago eskubideak eskatzen dituen potro jotzailea” bezalako esaldiak ez gaituzte kokilduko langileen lanpostu eta eskubideen defentsan borroka egiteko.
Maiatzaren bat gertu dagoelarik, LABek kalera irtengo dau orain arte urten dan bezala eta egunero Andra Mari portikoan elkarretaratzeak egongo dira 12,30tatik 13,00ak arte eta maiatzaren 1ean gure berronarpenaren aldarrikatzea Durangoko kaleetara eramango dogu.
Ez gaituzue ikusi gure eta aurrean eukiko gaituzue.
#RanaPlaza gogoan Emakumeen Mundu Martxako ekintza Bilbon
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta kalera atera dira Bilbon, 2013an Bangladeshko ehungintza fabrika batean gertatu zen sarraskia gogora ekartzeko. 1.000 emakumetik gora hil ziren Rana plazan zegoen lantegian eraikina langileen gainera jausi ostean. Emakumeen Mundu Martxak salatu du “prekarietatea eta esplotazioa” direla heriotza hauen eragileak eta sistema kapitalista eta heteropatriarkala sustengatzen duten estatu eta botere guneak, berriz, erantzule zuzenak.
Maiatzaren Lehenean langileok kalera!
Euskal Herria aldaketa bidean da langileon borrokari esker. Munduko militantziarik onenarekin, eta milaka euskal langile borrokalariren indarrarekin, lortuko dugu.
MAIATZAREN LEHENEAN DENOK KALERA!
MAIATZAREN LEHENEKO EKIMENEN AGENDA
LAB sindikatuak Maiatzaren Leheneko mobilizazioak eskualdeka egingo ditu aurtengoan ere. "LANGILEOK BORROKAN, Euskal Herria aldaketa bidean" lelopean 25 mobilizazio ezberdin burutuko dira Euskal Herriko zazpi herrialdeetan.
ENTZUN GAITZATELA OZEN! #M1LangileokBorrokan
Entzun gaitzatela argi eta garbi Maiatzaren Lehenean. Lagundu gaitzazu egunak emango duenaren jarraipena egiten zuen aportazioen bitartez.
Bidali zuen argazki, bideo, kronikak… LAB sindikatuaren webgunera
eta txertatu #M1LangileokBorrokan "hashtag"a sare sozialetan.Nora eta nola bidali
Langileok erabaki Euskal Herriak erabaki dezan
Osasungintza publiko eta unibertsala aldarrikatu du LABek Lan Osasunaren nazioarteko egunean
Gaur, Apirilak 28, Lan Osasunaren nazioarteko egunean, LAB kalean izan da lan munduak bizi duen prekarizazio prozesuak, mutuei eman zaien boterea tarteko, gure osasunean modu ezkorrean eragiten duela salatzera. Alternatibaren alde, sindikatuak, pribatuaren aurrean osasungintza publiko eta unibertsala aldarrikatu du. Helburu honekin, LABek gertakizun arrunten kontrola enpresetan mutualitateekin kontrata ez dadin lortzeko dinamika jarri du martxan.
BADUGU ALTERNATIBA. Pribatuaren aurrean gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala
Langabeziaren hazkundeagatik eta osasun kalteak izkutatzen direlako, osasun galera, lan istripu eta gaixotasun profesionalen datu ofizialek behera egin dute. Aurrera eramaten ari diren erreforma guztiek bizitza beraren kontrolaren galera dakar (elikadura, etxebizitza…) eta bide beretik, ziurgabetasuna, ezegonkortasuna eta gure osasunean eragin zuzena duen presioa areagotzen da langileongan. Aipatzekoa da urduritasun eta antsietatea areagotzean, berdurretan, sufrimenduan, depresioan eta harreman pertsonaletan lanaren prekarietateak duen eragina. Neke kronikorako, jasankizun kroniko-degeneratibo eta kardiobaskularretarako arriskua handitzen da, intoxikazioak eta tumoreak maizago azaltzen dira eta lan ezbeharren-kopuruak gora egiten du.
2008tik depresioarekin, antsietatearekin, alkoholaren gehiegikeriarekin, lo arazoekin zerikusia zuten patologiak %20-40 igo dira. Gero eta jende gehiago gerturatzen da kontsultetara zantzu hauekin, estresak edota lan galerak eta hipoteka ordaintzeko gabeziak dakartzan intseguritateak eraginda. Modu berean, suizidioa heriotz ez naturalen artean lehen zergaitia izatera pasa da.
Honekin batera publikoak diren konpententzia batzuk esku pribatuetara pasatzeko politika pribatizatzaile baten aurrean topatzen gara. Eredu publikoa deusestatu nahi dute interes pribatuek gure Osasuna eta bizitzaren kontura negozioa egin dezaten.
Duela gutxi onartutako mutuen legea, uztailean onartutako aldi baterako ezgaitasunari buruzko Errege Dekretuarekin batera, gure osasunari egiten zaion eraso berri bat da, osasungintza publikoa pribatizatu eta deskapitalizatzen duena mutualitateen onurarako.
90. hamarkadatik hona mutualitateek gero eta konpetentzia gehiago irabaziz joan dira, bai kontingentzia profesionaletan zein arruntetan ere. Eta hori gutxi balitz, beste prestazioetan ere lortu dituzte eskumenak (autonomoen langabezia, arriskuko haurdunaldiak, gaixotasun larriak dituzten ondoregoen zaintza…).
Azken erreformarekin hasitako ibilbidean sakonduko dute: mutualitateek jadanik ez dute lanaren eraginagatik eratorritako gaixotasunetaz ulertuko, publikoak diren konpetentziak irabazi dituzte eta irabazten jarraituko dute.
Hemendik aurrera mutualitateak erabakiko du baja bat arrunta edo profesionala den; mutualitateen altaren aurrean 10 egun besterik ez dugu izango erreklamatzeko; bajak gaixotasunen iraupenari lotutako taula batzuen menpe izango dira; osasungintza publikoko zerbitzuen menpe diren bajen burokrazia areagotuko da; GSINak gure historia klinikora sartzeko aukera izango du. Eta gehiago oraindik: kontingentzia arruntetan lehen egunetik zitatu ahal gaituzte; azterketak egitera behartzeko erabakia inposatzeko aukera izango dute; alta ekonomikoa emateko gaitasuna izango dute (bajan egon kobratu gabe), eta honekin batera osasungintza publikoari froga diagnostikoak eta tratamendu terapeutikoak kobratzeko aukera. Hain da handia da ematen zaien eskumena, altak emateko aukera izango dutela praktikan.
Laburbilduz, emandako konpetentzia berriek mutualitateei langilegoaren kontrolerako botera handiagoa izatea ematen die, egungo ereduak etengabeko erreformen bitartez sistema publikoa deuseztatzea bilatzen du.
Osasungintzaren eredu pribatu eta ekonomizista baterantz garamatzate, non mutuei botere guztia emango zaien. Kontrolik gabe. Alta goiztiarrek, gaixo dauden langileen kaleratzeak edota saihestu daitezkeen ondorioek gizarteari suposatzen dioten kostea izkutatzen dute.
Guzti honengatik, LABen publikoa pribatuaren aurretik jarri beharra dagoela uste dugu eta beraz, enpresei mutualitateekin kontingentzia arrunten kontrolerako hitzarmenik ez adostea eskatu nahi diegu, hau da, kontingentzia profesionalak GSINekin hitzartzea eta osasun arreta Osasunbidea eta Osakidetzaren eskuetan uztea osasungintza publiko eta kalitatezkoa bermatuko duen beste eredu baten defentsan.
Modu honetan gizarte segurantzako kotizazioen zati bat Osasungintza Publikora bideratzea lortuko dugu (Osasunbidea eta Osakidetza), eta bide batez osasungintza sistema publikoa giza-baliabide eta baliabide ekonomiko eta tekniko gehiagoz hornituko dugu.
Aukera hau egun bideragarria da, mutualitatearekin hitzartua dugun elkartze-hitzarmena noiz amaitzen den jakitearekin nahikoa da. Data iritsi baino hilabete lehenago hizarmena salatu (berrituko ez dela jakinarazi) automatikoki luza ez dadin.
Apirilaren 28 honetan aldaketa enpresetan eman dadin hasitako lanean gure konpromisoan berresten gara, gure Osasuna irizpide zientifikoekin bakarrik azter dadin, eta ez irizpide ekonomikoekin. Kalitatezko osasun publikoa eskubidea izango den alternatiba erreal bat eraikitzen joateko. Gure osasunaren eta gure bizitzaren zerbitzura egokitutako eta giza baliabideak eta baliabide ekonomiko eta tekniko nahiko izango dituen osasungintza eredu baten alde. Hau da gure apustua!
Soziosanitarioaren setoreko langileentzako Autobabesarako eskuliburua aurkeztu du LABek
Aste honetan lan osasuneko nazioarteko eguna da, eta data honekin kontzidituz, LAB sindikatuak soziosanitario sektorerako autobabesarako eskuliburu bat aurkeztu du.Sektoreko enpresek eta administrazioek lan arriskuen prebentzio alorrean mantentzen duten utzikeriaren aurrean, sektoreko langileen autobabesa bultzatzeko ekimena dugu hau. Gogoratu behar da duela 20 urte, lan arriskuak prebenitzeko eta lanak sorturiko kalteak ekiditeko, lan arriskuen prebentziorako legea indarrean sartu zela.
Lan eremu guztien artean, sektore honetan ematen dira gihar-hezurretako eta buruko patologien tasa altuenak, Nafarroako Lan Institutoak argitaratutako datuen arabera. Erakunde honek duela urte batzuk, soziosanitario sektorea “arrisku altuko” sektorea zela seinalatu zuen, baina bitxia bada ere, lan baldintzak eta neurri prebentiboak sektoreko enpresetan ez dira hobetzen.
Horregatik, autobabesarako eskuliburu bat aurten argitaratzea erabaki genuen LAB sindikatuan. Eskuliburuan, eta administrazio zein enpresen eginbehar prebentibo ezbetetzearen aurrean, sektorean pairatzen diren arriskuen inguruko informazioa zein haien aurrean autobabesteko egin ahal diren hainbat kontu eta gako, sektoreko langileei eman nahi dizkiegu.
Apirilak 28: “Badugu alternatiba, pribatuaren aurrean gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala”
Langile klasearen osasuna okerrera egiten ari da. Ezin dugu zalantzan jarri lan munduak bizi duen prekarizazio prozesuak modu ezkorrean eragiten duela gure osasunean. Gaur apirilak 28, Lan Osasun eta Lan Segurtasunaren Nazioarteko eguna, salaketa eta mobilizaziorako eguna izango da, eta aurten ere kalean izango gara "Badugu alternatiba, pribatuaren aurrean gure apustua osasungintza publiko eta unibertsala" lemapean.
Apirilaren 24ean, Gasteizen giza katea egin genuen Plaza berritik Mutualia arte.
Eta gaur, Apirilaren 28:
◦ Bilbon manifestazioa burutuko dugu Mutualiatik (Henao 26) Confebasken egoitzara
◦ Donostian 12etan, Andia kalean Eusko Jaurlaritzan elkarretaratzea egingo dugu.
◦ Iruñean, 12etan elkarretaratzea egingo dugu Gizarte Segurantzaren aurrean(Conde Olivetto kalean)
LABen lana ez da apirilaren 28an amaitzen. Hain zuzen ere, lege honen ondorioak gainditzea gure ekintza sindikaleko ardatz nagusi izango da. Enpresetan kanpaina bat martxan jarriko dugu denontzako izango den kalitatezko osasun sistema publiko baten defentsan. Horretarako: enpresei kontingentzi arrunten kontrola mutuekin ez kontratatzeko eskatuko diegu, baita kontingentzia profesionalak gizarte segurantzarekin kontratatzeko ere asistentzia sanitarioa Osasunbidea edo Osakidetzaren bidez egin dadin. Honela gizarte segurantzako kotizazioen parte bat osasun zerbitzu publikoetara joango da eta diru horrek balio izan behar du geroz eta osasun sistema publiko sendoagoa izan dezagun.
Kutxabank auziko akusazio popularrak PNV, PP eta PSEk pribatizazioarekin abantaila partidistak bilatzen dituztela salatu dute
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Bizkaia, HIRU, Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak eta EKAk Kutxak-Kutxabanken pribatizazioa kapital pribatuaren mesedetan egindako aktiboen likidazioa emateko era guztietako mesede tratu eta klientelismo alderdikoi haztegia izaten ari dela salatu dute gaur Kutxabank auzian inputaturiko pertsonen aurkezteen balorazioa pentsaurrekoan .
Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak, EKA
Kutxak-Kutxabanken pribatizazioa haztegia izaten ari da era guztietako mesede tratua, klientelismo alderdikoia eta kapital pribatuaren mesedetan egindako aktiboen likidazioa eman dadin
Kutxabank auzian inputaturiko pertsonen aurkezteen balorazioa
Cabieces kasua politikari batzuen onurarako ate birakarien erakustaldi klasikoa da. Eta kasu honetan, aurkakorik erakusten ez den bitartean, inolako lan prestaziorik gabe.
Mesede tratua eta Kutxabanki ustezko iruzurra, Euskal Kutxak eta Kutxabank pribatizatzea erabaki dutenen erabaki politikoa da.
Kutxabank auzian inputaturiko Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alcorta, eta Fernando Lopez de Eguilaz (giza baliabideen zuzendaria) eta Roberto Moll (auditoria zerbitzuen zuzendaria) testiguen deklarazioak burututa eta aktak irakurrita, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Bizkaia, HIRU, Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak eta EKA Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak osatzen dugun akusazio popularrak, honako ondorioak egiten ditugu publiko:
Mario Fernandezek ziurtatu zuen honezkero agertuta zeudela komunikabideetan Cabieces Jaunaren alde bitartekaritza lanak egin zituzten arduradun politikoak, ondorioz ondorioztatzen dugu Basagoiti izan zela, orduan EAEko PPko presidente zena, Mikel Cabieces berkokatzea eskatu ziona honek Espainiako gobernuaren ordezkari izateari utzi zionean, hortaz, Kutxabanken aurka egindako ustezko iruzurrak bultzada politiko argia dauka.
Komunikabideen bidez jakin izan dugu eta inork ez digu gezurtatu Antonio Basagoiti eta Patxi Lopezen gobernuaren sailburu bat arduratu ziren Mario Fernandezi eskatzeaz beharrezkoa zena egin zezan espainiar gobernuko delegatu ohiak soldata bat izateko, horrela bere egiteko politikoekin jarraitzeko modua izateko.
Cabieces Idoia Mendiaren exekutibarako izendatua izan zen, eta Mario Fernandezek Rafael Alcortaren bulegoan egindako konponketari eskerrak hilean ia 6.000 euroko soldata eta bulego baten alokairua jaso zituen.
Gertaturikoak eta datak Euskal Kutxen likidazioen prozesuan txertatzen dira, hauen esku zegoen negozio bankarioa Kutxabanken esku uztean eta bankuaren kudeatzaileek akzioak kapital pribatuari saltzeko asmo agerikoa.
Ez daukagu inolako zalantzarik, Kutxabanken pribatizazioaren prozesuaren bultzatzaileak diren PNV, PP eta PSE daudenik erabaki honen atzean, ezta ere Cabiecesekiko mesede tratua, bankua kapital pribatuari saltzeko estrategiarekin alderdi hauek jasotzen zituzten abantaila partidisten parte zirela. Dudarik gabe, alderdi hauen akordioak onura propioak dakarzkie.
Era berean, eta froga dokumentala gure esku dagoela, lekukoetako batek, erabaki hau aurrera eramateko agindua Mario Fernandezena izan zela baieztatzen du. Agindu berberean, Mikel Cabiecesek hilero jasoko duen soldataren berri ere ematen da. Idatzi honek, arrazoizko modu batean, espainiar gobernuko delegatu ohiak burutzen ez zituen lanengatik 5.000 euro jasotzen zituela pentsatzera garamatza, eta Rafael Alcortaren bulegoko papera, gastuak justifikatzeko koartada besterik ez zela.
Agerikoa denez, inputatuen defentsaren estrategiak, diru hori emandako zerbitzu batzuengatik jasotzen zuela justifikatu nahi izan duen kontakizuna eraiki du, frogatu egin beharko dutena.
Beste alde batetik, Mario Fernandezekin izandako harreman estua dela eta bere barne auditoria zerbitzua dela eta, uste dugu Javier Garcia de Lurueñak bazeukala guzti honen berri, eta ez zuela ezer egin egoera hau saihesteko. Beraz, auditoria egitearen erabakia, gero eta gehiago hurrengo Kutxabanken kontseilari delegatu izan daitekela entzuten denaren estrategia izan daiteke bere lepoa zaintzeko. Hori dela eta, lekuko bezala deklaratzera deitu dugu.
Gertatu den iruzurra argitzeko helburuarekin, ikerketa zabaltzea eskatu dugu:
– Bankuko auditoria zerbitzuak egindako bigarren auditoria eskatu dugu, lehenengo auditorian sortutako zalantzak nola argitu diren ezagutzeko.
– Hilero 5.000 euroz ordaintzen ziren ustezko Mikel Cabiecesen zerbitzu lanak justifika daitezela eskatuz.
– Egokitu zitzaion bulegoan Espainiar gobernuko delegatu ohiaren presentzia zein izan den eta bulegoa benetan zertan erabili zen ikertzea eskatuz.
⁃ Solicitando que se investigue cuál ha sido la presencia la presencia del ex delegado del gobierno en la oficina a él asignada y la utilización real de la misma.
– Batzorde Exekutiboko kide zirenek Mikel Cabiecesen egoera irregularra zela bazekitela konfirmatzeko, lekuko bezala deklaratu dezaten lekuko berrien eskaera.
Mikel Cabiecesekin gertaturikoa, politikari batzuek erabiltzen duten ate birakariaren adibide garbia da. Esan beharra dago, gizon honek, Kutxabanketik hilero jasotzen zituen 5.000 euroez gain, Iberdrolatik antzeko kopurua jasotzen zuela bere administrazio kontseiluko kide izatearren. Bankero eta enpresariek politika publikoen gaineko erabakiak hartzen dituzte, eta gero erabaki politiko horiek hartu dituztenak, beraien enpresa eta bankuetan kokatzen dituzte, horrela funtzionatzen dute ate birakariek.
Guzti honek balizko botere borrokengatik argitara atera dena, kasu bakarra ez denaren susmopean jartzen gaitu. Horregatik pertsonatu gara kausan, kontu guzti hauek argitara atera daitezen eta arduradun politiko eta kudeatzaileek ondorioak ordain ditzaten.
Kutxak-Kutxabanken pribatizazioa haztegia izaten ari da era guztietako mesede tratua, klientelismo alderdikoia eta kapital pribatuaren mesedetan egindako aktiboen likidazioa eman dadin. Euskal Kutxek ez zuten bide honi ekiteko ezelango beharrizanik eta inoiz ez zuten horrelakorik egin behar.
Honakoa exijitzen dugu:
– Banku fundazioen esku dauden Kutxabanken akzioak entitate publiko sortzaileei bueltatuak izan daitezela berehala.
– Kutxak-Kutxabanken izaera publiko eta soziala indar dadila.
– Euskal banku publikoa bat sortzeko neurri politiko eta legislatiboak har daitezela.
Euskal Herrian, 2015eko apirilaren 27an











