2025-12-13
Blog Page 1115

Iruñeko haur eskoletan langileen %89 lan osasuna publifikatzearen alde
agertu da

0
Iruñeko Udalean egin bezala, Iruñeko Haur Eskoletako Erakunde Autonomoko langileek herri galdeketa egin dute, lan osasuna mutuatik ala sistema publikotik kudeatzea nahi duten erabakitzeko. 213 pertsonetako erroldatik 180 pertsonek eman dute bozka, eta horietatik 161ek sistema publikoaren alde egin dute.

Emaitzak:

  • Laneko gertaeren estaldura osasun sistema publikoak kudeatzearen alde 161 bozka izan dira (%89,4)
  • Laneko gertaeren estaldura mutualidade batek kudeatzearen alde 14 bozka izan dira (%7,7)
  • Bozka txuriak 4 izan dira (%2,2)
  • Baliogabeko bozka bakarra izan da (%0,5)

Argi eta garbi geratu da beraz zein den langileen hitza eta erabakia. Orain Iruñeko Udal berriari dagokio langileen eskaria aintzat hartu eta mutuatik sistema publikora igarotzeko tramiteak egitea.
 

 

 

LABek lanean jarraituko du probintzi mailako zahar egoitzetako hitzarmen berria lortzeko

Zahar egoitzetako hitzarmenaren negoziazioan zegoen blokeo egoeraren aurrean eta patronalak negoziatzeko zuen borondate eza ikusita, LABek sektore honetako enpresa kudeatzaileekin bilerak egin zituen gure eskaerak azaltzeko: alde batetik Gipuzkoako Aldundiak egindako proposamena onartu dezaten eta bestetik probintzia mailako hitzarmena defendatzeko konpromisoa har dezaten. 

LABek aurrera eraman duen borrokaren ondorioz, maiatzaren 27an, ADEGI patronalak Gipuzkoako Zahar Egoitzetako negoziazio mahaia deitu zuen ekainak 4rako PRECOn.

Argi dugu, orain arte ADEGI eta LARES patronalek ez diotale negoziazioari heldu nahi izan, beraz ekainaren 4ean ADEGI patronalak egingo duen proposamenari adi egongo gara.

LABek probintzia mailako hitzarmena izateko lanean jarraituko du eta horretarako borrokari eutsiko diogu. Probintzia mailako hitzarmenaren alde egingo dugu hori baita modu bakarra sektoreko langile guztiek baldintza berak izan ditzaten.
 

 

 

LAB dispertsioaren aurka

 

Debaldea eskualdeko LABeko delegatuek elkarretaratzea egin zuten pasadan ostegunean Bergarako Elorriaga auzoan Espainiar eta Frantziar estatuen sakabanatze eta urruntze politika salatzeko.

LAB sindikatuaren aburuz, espetxe politika anker eta gizababe honek, presoen beraien, zein, euren senide eta lagunen eskubideak urratzen ditu etengabe. LABek hilabero, azken ostegunetan, euskal preso politikoen eskubideen aldeko kontzentrazioak burutuko ditu Debaldea eskualdeko herri ezberdinetan. Hurrengo kontzentrazioa, ekainaren 25an, Debako hondartzan izango da.
 

 

 

Patronalen jarrerak metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen du

0

Ostegunean LAB sindikatuak Nafarroko Lan Epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin zuen Herrialdeko Metalgintzako Hitzarmenaren blokeoa salatzeko. Blokeo honen errua bi Patronalek erakutsi duten jarrera intransigentea izan da, sektoreko 30000 langileen lan baldintza nabarmen murriztu nahi baititu.

Mahaia osatu eta 6 hilabete beranduago bai APNEM eta ANEM-k hitzarmena blokeatzen jarraitzen dute eta beraien plataformetan jarritako eskaerak erretiratzeko borondaterik ez dute erakutsi.

Hutsaren hurrengo soldata igoerak,lanaldiaren 32 orduko igoerak, malgutasuna 170 ordu urteko igotzea edo produktibitate igotzeari, sektoreko soldatarik baxuena baino 3000 euro gutxiagoko sarrera kategoria bat sortzea gehitu behar diogu. Honi guztiari Lan Erreformaren aplikazioa gehitzen badiogu.. Hauxek dira Metalgintzako Patronalak langileak krisitik ateratzeko errezetak.

Laburbiltzeko, langabezia eta prekarietatea areagotu enpresarioek boltsikoak mukuru betetzen dituzten bitartean.

Nabaria da Patronalek ez dutela negoziatzeko borondaterik, beraien parametroetan ez bada, eta negoziazio erreala eta hitzarmen duin bat lortzeko
langileen aktibazioa beharrezko izango dela.
 

 

 

Franck Apock-en heriotza dela eta LABek dolumin mezua bidali dio USTKE kanakiar herriko sindikatuari

0

LABek Kanakiar herriko USTKE sindikatu konfederazioaren 4. lehendakari ordea, Irakaskuntza Federazioko idazkaria eta Kontseilu ekonomiko eta ingurugiro hezkuntzako kidearen heriotza dela eta, bere doluminak adierazi nahi die beren lagun, senide eta sindikatuko kideei.

LAB eta USTKE Kanakiar sindikatu konfederazioa Estatu Gabeko Herrien sindikatuen plataformako sorkuntzak elkartu zituen, non borrokan eta konfrontazioan oinarritutako eredu sindikalak, Hezkuntza sistema publiko eta unibertsal baten eta langileriaren eta herrien eskubideen aldeko borrokak elkartu gintuen. Erakunde biak jasan dugun gizarte aldaketarako garrantzitsuak ziren zuzendaritza kide baten heriotzak eta egoera mingarri hau gainditzeko egin beharreko esfortzuak ere elkartzen gaitu.

Une latz hauetan LABek Euskal Herritik anaiarteko agurra bidali nahi du. Beraien nahiaren aurka uzten gaituzten kideen aldeko omenaldirik egokiena borrokari eutsi eta bultzatu zuten proiektuaren defentsan jarraitzea da. Ziur gaude USTKE indar berritua irtengo dela egoera honetatik hezkuntza langileen eta langile klasearen defentsan borrokan jarraitzeko.
 

 

 

LABek Olaberrian gertatu den heriotz istripua salatzen du

Gaur astelehena, ekainak 1, lan istripuz hildako langile baten heriotza salatu behar dugu. Istripua Olaberriko Construcciones Metálicas Hogei enpresan gertatu da. LAB sindikatuak, lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi die haren senide zauritutako lankide, lagun eta gertuko guztiei.

Osasuna galtzea eta lan istripuak ez dira laneko ezaugarriak, lan eredu jakin baten emaitza ankerra baizik, ekidin ziteken emaitza, baina batzuen utzikeriak eta besteen diru irabazi gehio izateko asmoak, langileok kondenatzen gaituzte.

Modu berean gogor salatu nahi dugu heriotz berri honekin, gutxienez 19 langile hil direla Euskal Herrian 2015 an.

Non daude administrazioko arduradunak heriotz berri hau salatzeko. Zein aldaketa eta zein pausu enateko prest daudeegoera eta eredu hau geldiarazteko. Langileok, bizi ahal izateko egiten dugu lan eta ez, saiakera horretan bizia galtzeko. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, langile bat hiltzea ez da lanaren ezaugarri bat. Ez, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.

Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu eta guztien artean, langile zein jendartean odolhuste hau geldiarazi dezagun.
 

 

 

LAB lehen indarra Auzo Lagun Gipuzkoan

Pasadan ostegunean Auzo Lagun S.Coop. Gipuzkoan hauteskunde sindikalak burutu ziren. Lortutako 740 bozkek LAB lehen indarra izatera eraman dute, 12 delegatutik 14ra pasa da. LABek hauteskunde egunean ELAk izandako jarrera salatu nahi du, posta bidezko 8 bozken ziurtagiriak faltsifikatu baitzituen.
 

 

 

Nazio elkartasun lasterketaren hirugarren edizioa Berriozarren

Lasterbidean nazio elkartasun lasterketaren hirugarren edizioa gertu dugu. Aurtengoan ekainaren 7an burutuko da Berriozarren. Aurreko bi edizioetan bezala lasterketan egindako urrats bakoitzak etxetik urrun daudenen etxera bidea irudikatu nahi du. Oraindik izana emateko aukera dago www.herrikrossa.com helbidean.

Informazio guztia:
www.lasterbidean.eus

 


 

 

LABek lehen indarra izaten jarraitzen du Irakaskuntzan

LABek 2014/2015 ikasturtean burututako Hauteskunde Sindikalen balorazio positiboa egiten du. Sindikatuaren proiektuak babes zabala jaso du langileen aldetik eta beste behin, lehen indarra da Irakaskuntzan..

2014/2015 ikasturtean zehar burutu diren Hauteskunde Sindikalen epe trinkoa pasa den honetan argi eta garbi esan dezakegu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Administrazioak zuzenean kudeatutako esparru unibertsitario (irakasle eta AZP) eta ez-unibertsitario guztian (irakasle, heziketa berezia, sukaldari eta garbitzaileak), Haurreskolak Partzuergoan; Hego Euskal Herriko ikastoletan eta maiatzaren 20an Nafarroan burututako hauteskundeen ondotik, non boto emaile kopuru txikiagoa egonik gora egin dugu bozketan eta azpimarratzeko ere, Erribera izaten ari garen igoera, LABek LEHEN INDARRA IZATEN JARRAITZEN DUELA, eta berriro ere gure proiektuak babes zabala jaso izan duela. Irakaskuntzako sektorean Gizarte ekimena dagokion esparruan mantentzeaz gain GORA EGIN duela azpimarra genezake.

Babes honen arrazoietan bi gako kokatzen ditugu nagusiki:

1.-Sektore ikuspegiaren garapena, hezkuntzako langile guztion eskubideen alde borroka egiten duen sindikatua gara.
2.-Euskal Herri osorako alternatiba eraiki, gauzatu eta irudikatzen dugulako.

Era berean konsziente gara hezkuntzan ere aldaketak bizi ditugula, eta sindikatua horri begira egokitu beharreko tresnak, bitartekoak eta borrokak zabaldu behar dituela, langileria subjetu aktibo izaten jarraitu dezan.

• Langileri aktiboa izateko gure eskubideen aldeko borrokak ezinbesteko garrantzia du eta orain arteko bidean sakonduz, esparruz esparru erronka ezberdinei aurre egin eta proposamenak mahaigean jarriko ditugu .

• Ikasturte honetan abiatu baina hurrengoan sakonduko dugun dinamika izango da: Gaurdanik hezkuntza sistema propioa IRUTEN deritzona gure ardatzetako bat da.
Inposatutako lege, dekretuak…salatzeaz gain Euskal Herriak behar eta nahi duen hezkuntza sistemaren bidean urratsak ematea da iruten, dinamika eraikitzailea alegia. Bitartekoak eskeini asmo dugu: hezkuntza proiektuak garatzeko, testu liburuak aukeratzeko irizpideak…

Honekin batera argi dugu bestelako hezkuntza eragile zein herri eragileekin elkarlana sustatu eta garatu nahi dugula, borroka puntualak zein alternatibari ekingo dioten dinamika iraunkorretan elkarrekin arituz. Eta hezkuntzan aldaketa bideratzen hasteko ibilbidea martxan jartzeko gonbitea luzatzen diogu eragile orori.

Honetarako, langileok ez ezik hezkuntza komunitate osoak zein herritarrok parte hartzea aberasgarri bezain eraginkorra dela ulertzen dugu eta hau izango da gure lanaren oinarria.

Gure ustez, emaitza guzti hauek LABek herri honentzat Hezkuntzako esparruan egiten dituen planteamenduei izugarrizko bultzada ematen diete.

Bistan da estatu espainolak egituratu eta ezarri digun hezkuntza sistemak ez gaituela asetzen, agortuta dagoela. Era berean, Euskal Herri osorako marko pedagogiko eta normatiboa bakarraren bideari heltzeko errealitate eta erritmo ezberdinak aintzat hartu behar ditugu baina badugu nondik heldu eta bide horretan gure ustez, honako zazpi oinarri landuz hasiko gara bide horri bultzada ematen:

1. Euskal Kultura eta hizkuntza oinarritutako kurrikuluma.
2. Hezkuntzaren ikuspegi askatzailea izango duena.
3. Ikasle euskaldun eleanitzak helburu.
4. Hezkidetza oinarri eta garatuko duena.
5. Aukera berdintasuna eta aniztasunaren bermatzailea
6. Partaidetasunean oinarritua
7. Dinamikoa

Amaitzeko, guzti hau posible egin duten delegatuak (aurreko indarraldian izandakoak, orain izendatutako berriak eta mantentzen direnak), ikastetxeetan lan eskerga egiten duten gure afiliatuak; eta egunerokotasunean, LABen egituratik gertu laguntzen dutenei behar duten aitorpen, dedikazio eta militantzia eskertu nahi dugu. Beraiek baitira gurekin batera LAB sindikatua osatzen dutenak.