2026-10-03
HomeIndustriaMetalgintzaEnpresaz enpresa gatazkak pizten jarraituko dugu eta horien gainean proposamenak egiten

Enpresaz enpresa gatazkak pizten jarraituko dugu eta horien gainean proposamenak egiten



LABeko Bizkaiko Metalgintzako delegatuek asanblada eta manifestazioa egin dute gaur, hilak 18, Bilbon “Murrizketarik gabeko metalgintzako hitzarmenaren alde. Eusko Jaurlaritza patronalaren morroi!” lemapean. Gran Via zeharkatuz, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren parean amaitu da protesta. Bertan Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak, azaldu du Jaurlaritzak bere egin duela lan erreformaren printzipio nagusia, hau da, politika lan merkatutik atera eta langileak bakar bakarrik uztea patronalaren esku. Hori bera egin dute metaleko hitzarmenarekin, “patronalak ez du hitzarmenik nahi eta Jaurlaritzak jarrera hori nagusitzen utzi du”.

Horrez gain Etxaidek salatu du “industria suntsitzen eta Euskal Herritik kanpo eramaten ari badira neurri handi batean lan erreforma honi esker dela, ez zaielako ezer kostatzen lan postuak suntsitzea”. Azken batean patronalak honelako neurriak hartzeak ez baitauka inolako kalte ordainik.

Azkenik “hitzarmenak txikitzea da prekarietatea neurririk gabe zabaltzen uztea da” Etxaideren ustez. Hau patronalaren borondate eta erabakietatik haratago doa, Jaurlaritzak bere politikarekin babesten baititu. LABek ez dauka inolako asmorik patronala edo Jaurlaritzaren jarrerari begira egoteko. Guk enpresaz enpresa gatazkak pizten jarraituko dugu eta gatazka horien gainean proposamenak egingo ditugu. Hori da orain tokatzen dena, borroka egin eta langileei alternatibak proposatzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...