2026-06-18
Blog Page 1102

EUDELeko akordioaren aurrean eredu propioaren alde egiteko deia egiten du LABek

PNV eta EH Bilduk EUDELen iguruan lortu berri duten itunaren harira, LAB sindikatuak interpelazio bat egin nahi du. Besteak beste Madriletik etorri diren inposizioen aurrean eredu propio bat landu dadin eta sindikatuekin negoziatzeko izan duten itxiera gaindi dezaten.

LAB sindikatuak, PNV eta EH Bilduk EUDELen inguruan lortu duten itunaren zehaztapenik izan gabe, egin nahi du interpelazio bat akordio honek hurrengoak ekar ditzan:

• Madriletik etorri diren inposizioak eta EUDELek, besterik gabe, aplikatzeko izan duen jarrera aldatzea, eredu propioa landuz.

• Sindikatuekin negoziatzeko izan duen itxitasunari amaiera ematea. Izan ere, azken urteotan, negoziatzeko inongo borondaterik ez da egon EUDELen aldetik. Eta negoziazioaren bidez langileen baldintzak hobetzea eta prekarietatearekin bukatzea.

• Azken urteotako murrizketei akabera ematea eta herritarrengandik hurbilen dauden zerbitzu publikoak bultzatzea eta garatzea, pribatizazioak geldituz eta errebertsioak bultzatuz.

• LABen espero dugu akordioak kanpoko inposizioen gainetik Hego eta Ipar Euskal Herriko udalen elkarlana sustatzeko balio izatea, baita euskal gune sozioekonomiko eta politikorako tresna eraginkorra izatea ere.

 

 

 

ABIAN prozesuaren eztabaidarako txostena prest da


Abian deituriko eztabaida ariketa egiten ari gara Ezker Abertzalean eta gaur ariketa hori zuzenduko duen txostena aurkeztu dugu. Txosten honen helburu nagusia Zutik Euskal Herria-k ekarri zuen estrategia aldaketak eragindako ziklo politikoan aurrera nola egin behar dugun zehaztea da. Estrategia gaurkotzeko ariketa bat da, baina aldi berean Ezker Abertzalearen nortasuna eta batasuna berrindartzeko balio beharko luke.

AGERRALDIAREN EDUKIAK
Estrategia aldaketan seigarren martxa sartzera goaz


Dakizuen bezala, Ezker Abertzaleak azaroan jarri zuen martxan ABIAN prozesua.

ABIAN prozesuaren helburu nagusia zera da: Zutik Euskal Herria ebazpenak ekarri zuen estrategia aldaketan seigarren martxa sartzea. Alegia, duela bost urte adostutako estrategia gaurkotuz, Zutik Euskal Herriaren potentzial osoa askatzea helburu duen prozesua da osatzen ari garena.

ABIAN prozesuak orain arte egin duen ibilbidearen urratsak laburbilduz, esan bezala, azaroaren hasieran aurkeztu zuten Ezker Abertzaleko 300 kidek prozesuari ekiteko proposamena. Eta azarotik bertatik abenduaren bukaera arte zabaldu genuen “entzute fasea” deitu geniona, non Ezker Abertzaleko 9.000 kideren iritzi, ekarpen eta iradokizunak bildu genituen. Ekarpen horiek guztiak oinarri hartuta, gaur aurkeztuko dizuegun Eztabaidarako Txostenaren osaketa lanetan ibili gara urtarrilean zehar eta, dagoeneko, txostena Ezker Abertzaleko kidegoaren esku dago.

Oraintxe hasten da, beraz, ABIAN prozesuaren fase erabakigarria, “eztabaida fasea” deitu dioguna. Fase honen helburu nagusia? ahalik eta kide gehienen parte-hartzean oinarrituta, proposatutako edukiak eztabaidatu, kidegoaren binkulazioa bilatu eta erabakiak kolektiboki hartzea.

Baina goazen gaurko agerraldi honen mamira, alegia, txostenaren edukien aurkezpenera.

Txostenak bost atal nagusi ditu:

Lehenengo atalean, Zutik Euskal Herria ebazpenak ekarri zuen estrategia-aldaketatik gaur egun arteko ibilbidearen balantzea egiten da.

Bigarren atalean, abagunearen azterketa motza jasotzen da.
Hirugarren atalean, Ezker Abertzalearen proiektu politikoaren eguneraketa egiten da.

Laugarren atalean, proiektu politikoaren garapena ekarriko duen estrategiaren gaurkotzea azaltzen da.

Eta, bosgarren atalean, estrategia inplementatzeko egituraketa eta antolaketa berritzeko irizpideak jasotzen dira.

Txostenaren osagarri gisa, lau eranskin ere osatu ditugu. Bata “Egun bizi dugun Euskal Herriaz” mintzatzen da; besteak “Ezker Abertzalearen erradiografia” egiten du; hirugarrenak, ABIAN prozesuaren entzute fasean jasotako ekarpen guztien laburpena jasotzen du; eta, laugarrenak, ABIAN txostenean erabili ditugun zenbait kontzeptu berrien “glosarioa” biltzen da. Eranskin horiek ez dira eztabaidarako txostenean jasotzen, noski, mardulegia litzateke, baina kidego osoaren esku daude ezkerabertzalea.info webgunean.

Horiek dira, bada, txostenean eta eranskinetan jaso diren eztabaidarako edukiak.

Baina txostenean, noski, jasotzen da norabide edo tesi nagusi bat,: strategia independentista bersortzearen beharra. Nola eta zertarako? mugimendu independentista herritar zabal, anitz, sendo eta eraginkor bat sortzea da erronka, hegemonia independentista eraikitzeko gai izango den mugimendua, alderdien interesen gainetik kokatuko dena.

Tesi nagusi honek estrategia bat du atzetik, Prozesu Independentista Eraldatzailea deitu duguna: Euskal Sozialismorako trantsizio prozesua, gizarte eraldaketan sakontzeko aukera eta bidea eskaintzen duena.

Eta Prozesu Independentista Eraldatzaileak ubide nagusi bat du: Euskal Bidea; euskal gizartearen sektore zabalei zuzendutako eskaintza soberanista; hots, Euskal Estatuaren eraikuntza prozesua.

Esan den moduan, tesi nagusia da eztabaidarako txosten osoaren norabidea markatzen duena eta, hain zuzen, eztabaidan jarri eta bozketara eramango den lehenengo elementua, otsailaren 27tik martxoaren 5a bitartean egingo diren herri eta auzo batzarretan.

Izan ere, herri eta auzo batzarrak izango dira erabakigune bakarrak; irizpidea, pertsona bat bozka bat izango dela. Preso eta iheslariek bozka delegatuaren bidez hartuko dute parte erabakietan.

Txostena hiru batzarretako zikloan eztabaidatuko da:
Lehenengo herri eta auzo batzarrak, esan bezala, otsailaren 27a eta martxoaren 5a bitartean egingo dira. Bertan, honako gaiak izango dira eztabaidagai:

Zutik EHtik egun arteko balantzea eta testuingurua.
Definizio estrategikoaren egokitasuna, txostenaren baliagarritasun politikoa eta, esan moduan, tesi nagusiarekiko atxikimendua (bozken bidez)

Bigarren batzarrak martxoaren 12a eta 19a bitartean egingo dira. Bertan eztabaidatuko den gai nagusia, Etorkizuneko estrategiaren garapena. Batzar hauetan, ekarpenak eta tesi alternatiboak jasoko dira, 5 atalen gainean:

Proiektu politikoa;
– Eskaintza independentista;
– Taktikaren garapena;
– Gatazkaren konponbidea; eta
– Antolaketa

Azkenik, hirugarren batzarrak apirilaren 16an egingo dira. Batzar erabakitzaileak izango dira horiek, bertan eztabaidatu eta bozkatuko dira eztabaida prozesuan zehar jasotako emendakinak.

Hirugarren batzar horietatik ateratzen diren emaitzekin behin-betiko txostena osatu eta publiko egingo da.

Eta, bukatzeko, Ezker Abertzaleko kidegoari deialdia, eztabaidan eta erabakietan parte-hartzera animatuz, guztion artean irabazlea den gure estrategiari ahalik eta etekin gehien atera diezaiogun.

Eta, noski, bergogoratzea, euskal preso politikoek eztabaida eta erabakitze prozesu honetan parte hartzeko diutzten oztopoak salatzeko, otsailaren 20an espetxe guztietara egingo ditugun martxen deia ere zabalik dagoela.

Ezker Abertzalea
2016ko otsailaren 10ean

 

 


Gipuzkoako adin txikiko zentro batean langile batek jasan duen erasoa salatzen dugu

LABek beste behin salatzen du adin txikiko zentro espezializatu batean langile batek jasan duen erasoa. Gizarte zerbitzuetan lan egiten duten langileek erasoak jasateko arrisku handian dihardute, egiten duten lan motagatik. Eta egia bada ere gure lanbideari hainbat arrisku eragileak atxiki dakizkiola, ezin dugu ezikusiarena egin erasoak prebenitzeko garaian. Egoera honen aurrean LABek kontzientziazio kanpaina bati ekingo dio eta erakundeei konpromisoz jokatzeko eskatzen diegu.

Gizarte zerbitzuetan ematen diren eraso psikologikoak eta fisikoak kezkagarria badira ere, adin txikiko zentro espezializatuetan ematen den egoera are kezkagarriagoa da.

Gaurkoan, tamalez, berriro ere salatu behar dugu langile batek jasan behar izan duen erasoa Gipuzkoako adin txikiko zentro espezializatu batean. Azken urteotan, mota honetako zentroetan, ohikoak bilakatu dira eraso psikologikoak eta fisikoak. Horren adibide oihuak, irainak, mehatxuak, materialen eta altzairuen triskantza, hezurrak haustea, zauri larriak, bortxaketa saiakerak, traumatismoak, hilketa saiakerak,… edo gaurkoan bezala, ukabilkada indartsu batez tinpanoa hautsi diote langile bati.

Zentro honen egoera ez da berria; erasoak etengabe ematen dira egunero. Azken 10 egunetan zazpi langilek utzi behar izan dute lanpostua pairatu behar izan duten egoera jasanezinagatik. Halako batean atzera bueltarik izango ez duen egoera batekin egingo dugu topo, eta orduan salaketak, auhenak eta arrangurak alferrikakoak izango dira.

Zoritxarrez, hamaika arrazoi daude mota honetako erasoak eman daitezen. Zergatien artean, honakoak ditugu: pribatizazioa, lanpostu batzuen betekizuna pertsona bakar bati dagokio, langile gutxi eta langile kopurua ezegokia, erabiltzaile asko daukaten zentroak, zentroetako guneak gaizki diseinatuak daude, kudeaketa egiteko burokrazia eta prebentzio neurri eskasia.

LABek salatu nahi ditu eraso hau zein gizarte zerbitzuetan gertatzen diren eraso guztiak; bide batez, adierazi nahi dugu sindikatuak kontzientziazio kanpaina bati ekingo diola eta erakundeei konpromisoa eskatuko diegula, ahalik eta bizkorren egoera honi ausardiaz ekiteko eta arazoa konpontzeko bilera erronda eskatuz.

 

 

 

Zerbitzu sozialetako langile eta familiarrek langile gehiagoren beharra aldarrikatu zuten Parlamentuan

“Zaintza Zaindu. Zerbitzu sozialak: pertsonal gehiago, zerbitzu hobeagoa ” lemapean LABek egiten ari den kanpainaren baitan, atzo arratsaldean, zerbitzu sozial ezberdinetako langileek eta familiarrek, parlamentuaren lan bilkura batean parte hartu zuten, 3. adineko egoitzetan, desgaitasun zentroetan, indarkeria matxista pairatzen duten emakumeentzako harrera zentroetan, adin txikiko harrera zentroetan…besteen artean, pertsonal gutxiegi sortu egiten dituen arazoak helarazteko. Beraien arazoak eta bere erreibindikazioak transmititu zituzten eta langile gehiagoren beharra planteatu zuten sektoreko langileekin begirunetsu eta pertsonen beharretarako egokia den kalitate zerbitzua bermatzeko.

Hiru kontu azpimarratu zituzten:

1) Langile kopurua (hau da, ratioak) gizarte- zerbitzuak ezartzen duen 209/1991 Foru Dekretua baliogabekoa eta zaharkitua dago.

Dekretu honek gizarte-zerbitzuen garapena txikia zen unea erantzuten du, zeinean erabiltzaileen kantitatea, profila eta beharrak oso desberdina zen gaur egun daukagun errealitatearekin. Horregatik ezinbestekoa da Nafarroako Gobernuak dekretu berria garatzea, gaur egun gure lurraldean ematen diren gizarte zerbitzuen baliabideetarako ratio egokiak ezartzen duen Foru-Dekretu berria.

2) Zerbitzu hauetako ratioak Europako errealitatearen azpitik daude. Gizarte-zerbitzuen prekarizazioaren arrazoi nagusia Nafarroako inbertsio ekonomikoa eskasa da.

LAB sindikatuak 2014an argitaratutako ikerketan, azaltzen du Nafarroa Europako ilaran babes sozialean dagoela azaltzen du, eta soilik Errumaniak eta herri baltikoek BPGDaren ehuneko txikiagoa inbertitzen dutela osasunean, aniztasun funtzionalean, zahartzaroan, familia-haurtzaroa , etxebizitzan eta baztertze sozialean. Adibiderik argiena zaharrentzako egoitzetakoa da, ikusten dugunean, geografikoki leku hurbilean, Frantziako egoera bezala, ia langile bikoitza erabiltzaile bakoitzeko dago. Europako beste leku batzuetan, Suedian, Alemanian, Danimarkan edo Suitzan 3 eta 4 langile gehiago daude nafarroarekin konparaketa eginez.

3)Langile gutxi egoteak ez da soilik kalitate gutxiko zerbitzua ematea, arrazoi nagusia bada ere sektore hau “arrisku altuko” bezala sailkatuta egon dadila.

Nafarroako Osasun Laboraleko Institutua 2009 eta 2012 bitartean garatutako ikerketa bateko emaitzak argitaratu zuen 2013an sektore “soziosanitarioan”. Hartan sektorea agertzen da “arrisku altukoa” bezala, eta sektoreko langileen osasun fisikoa eta mentala gainerako lan-jardueretan baino askoz txarragoa dela azpimarratzen du. Kalte muskulo-eskeletiko gehiago daude eraikuntzan eta industrian baino, eta patologia mentalengatik absentismo tasetan, estresa eta depresioa bezalakoak, lan-jarduera guztietako altuena dela (bikoitzaren eta hirukoitzaren artean jarduera-taldeko media urtearen arabera). Langileen osasunerako osasun kalte altuak ez dira ustekabekoak. Pertsonen manipulazioa, ekipamendu desegokiengatik jarrera desegokiak, baina batez ere, karga altuak, lan erritmo altuak, inplikazio emozional altua eta ardura altuak…dira normalean bizitzen duten arriskuak eta osasun kalteak.

Erabiltzaileentzat, langile eskasa izateak, bere efektu negatiboa du ere. Ezaugarri bereziak duten pertsonek, beraien ahalmenak zein trebetasunak handitu, ingurune naturaletan integratu, pertsona zoriontsuagoak izateko, bere ezaguerak eta ezaugarriak gizarteari eman dezaten pertsonal mailan garatuz, tratu positibo, garatzaile zein integratzaile gutxiago jasotzen dute.

Atzo bertan, Politika Sozialeko Kontseilaritzari jakinarazi egin genion, gaur bertan Nafarroako Parlamentuan agertu zareten taldeei azaldutakoa. Miguel Laparra Lehendakari ordea eta Eskubide Sozialen Aholkulariak gure ideak entzun egin zituen gaia honen inguruan, eta baieztatu egin zigun, gu bezala arduratua dagoela zerbitzu hauetan ematen den pertsonal faltari dagokionez zein sektorean dauden beste beharrei erantzuteko. Zerbitzu motak, eskaintzen diren plaza kantitatea, sektorearen lan baldintak, langile kopurua zein langileen perfilen inguruan pausuak eman behar direla esan zuen ere.

Amaitzeko bi bilera hauetan eraman diren erreibindikazioak hurrengoak izan dira:

1) Sentikortasuna antzemantzea egoeraren aurrean

2) Beharrezko diren ekimenak gara ditzazuen, laster ekin diezaiola gizarte zerbitzuetan kalitatea garatu ahal izateko pertsonal gehiago ziutatzen duen dekretu berri baten erredakzioari .

Eskaera hau bermatzeko, langileen artean sinadurak hainbeste jasoko dira, langieen erabiltzaileen eta senideen artean Nafarroako herrialdeetan otsailaren 19 arte.
Helburua 5000 sinadura aste hauetan gutxienez lortzea da, eta eredu bezala, ere hau helburua ez izanez, sinadura kantitatea beharrezkoa da Nafarroako Parlamentuko Herriko Legegintzako Ekimena bultzatzeko.

Lab sindikatutik nafar biztanleei deialdia egiten diogu sinatzeko ekimen honetan. Pertsona guztiak noizbait, gure bizitzan, gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak izan gaitezke, horrexegatik guztiak elkartu behar gara kalitatezko zerbitzu sozialen defentsan.
 

 

 

Pribatizazioak mesede tratuak, borondate erostea eta iruzurra dakartza


Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alcortari ahozko epaiketa irekiko dietela jakin ostean, Kutxabank kasuko akusazioa osatzen duten eragileek prentsaurrekoa egin dute hartutako erabakiaren balorazioa egin eta hemendik aurrerako urratzak zehazteko.

Kutxabank kasuko Herri-Akusazioa (LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, HIRU, Plataformas de Pensionistas de Euskal Herria eta EKA) osatzen duten eragileen arabera Cabieces kasua politikari batzuen ate birakarien funtzionatzeko moduaren kasu argia da. Kasu honetan, 2016ko otsailak 5eko autoak argi uzten duen moduan, inolako lan prestazio gabe.

Kutxabankeko ustezko iruzurra eta mesede tratua erabaki politikoa da, Kutxabank eta euskal kutxak pribatizatzea erabaki dutenena (EAJ, PP eta PSE). Erakustaldi praktikoa da nola kutxen likidazio eta pribatizazioak borondate politikoak erostea behar duen, erabakiak hartzeko gehiengoak eman daitezen.

Erakundeetan zabaldua dagoen praktika da honakoa, akziodun pribatuen alde erabakiak hartzen dituztrenak saritzen dituztenak, sarritan eduki gabeko administrazio kontseiluetan jarriz.

Aurretik aipatutako autotik honakoa nabarmentzen dugu:

Cabieces jauna eta Kutxabanken artean edo Cabieces jauna edo Rafael Alcortaren bulegoaren artean, “ez zen egon dokumentu kontraktualik, ez borondateen akordiorik, kontratazio zehatz baten inguruan, ezta zerbitzu profesional definiturik ere, entitatearentzat beharrezko izango zenik.

“Ez zen beharrezko baldintzarik ematen kontratazio berri baterako” ordainketen arrazoi bezala aipatzen den lan-kargaren arabera.

“Jasotakoaren zenbatekoak ez du proportziorik garatutako jardueraren balioarekin” eta bereziki nabarmentzekoa da Cabieces jaunari hiru urtera iritsi arte 4 hilabeteko soldata likidatu zitzaiola gehi 900 eurotako zenbateko bat, “argi dago hilabete horietan ez zuela entitatearentzat inolako zerbitzurik garatu”.

Cabiecesen gastuen justifikazioa Caja Surreko abokatuarekin izandako harreman estuan bere partehartzea zuzena aipatzea da. Bada, abokatuak Cabieces jauna ezagutzea ukatzen du eta honek aportatzen dituenen artean “ez da agertzen bidaia gasturik, Cordoban Caja Surreko abokatuarekin izandako bileretan ukatu egin dutelarik Mikel Cabiecesen presentzia”.

“Honela zantzuen arabera hitz egin daiteke entitatearentzako kalte zuzena dagoela eta ondoriozko onura hirugarren batentzat, sozietatearen ondasunak iruzurrez izatea eta karguaren funtzioen gehiegikeria, beharrezko elementuak administrazio desleialeko delitua dagoela iritzi ahal izateko”.

“Igualaren preziotik gora fakturatutako zenbatekoak ez zuen Rafael Alcortaren lan bat ordaintzen hirugarren batena baino, lan hori ez zen agertzen, ez bere edukiaren definizioan ezta bere gauzatze zehatzean, kontrolerako edozein aukerari ihes eginez”. Profesional espezializatu baten lana ere ez zen, besteak beste ez zuelako jarduerarik 1990etik.

Autoak azkenean, honakoa zehazten du:

“Prozedura laburtuz prozeduraren jarraipena ebaztea Mario Fernández Pélaz, Miguel Ángel Cabieces García eta Rafael Alcorta Callejaren kontra administrazio desleialeko delitu batengatik, behar ez den apropiazioko delitu batekin eta dokumentu faltsuketarekin batera”.

LAB, ESK, STEILAS, EHNE Bizkaia, HIRU sindikatuok eta Euskal Herriko Pentsiodunen plataformak eta EKA kontsumitzaileen elkarteak osatzen dugun herri akusazioak baikorki baloratzen dugu pertsona hauen ahozko epaiketa ireki izana, eta orain arte kasu honekiko egin ditugun salaketetan berresten gara. Autoak arrazoia ematen digu, eta gehitu beharko litzaioke ekintza hauek ezin izango zirela aurrera eraman ordezkari politiko jakin batzuk agindu izan ez balituzte kaltetuta dauden entitateetan, ekintza hauen atzean bultzada politiko eztabaidaezina dagoela, eta erantzuleek ordaindu beharko luketeela.

Ez daukagu inolako zalantzarik PNV, PP eta PSE alderdiak, Kutxabank pribatizatzearen erabakia hartu zutenak, ekintza hauen atzean daudenik. Cabiecesi mesede tratua beste abantaila alderdikoi bat zela, alderdi hauek bankua kapital pribatuari saltzeagatik eskuratzen dutena.

Mikel Cabiecesekin gertaturikoa ordezkari politiko batzuek dirua irabazteko darabilten ate birakarien negozioaren adibide argia da dirua. Esan beharra dago, gizon honek hilero Kutxabanketik 5.000 euro jasotzeaz gain, antzeko kopurua jasotzen zuela Iberdrolatik bertako administrazio kontseiluko kide izatearren. Bankari eta enpresariek politika publikoak erabakitzen dituzte, eta erabakiak hartzen dituztenak beraien enpresetan kolokatzen dituzte euren funtzioak amaitzean. Horrela funtzionatzen dute ate birakariek.

Hamar egunetako epean barruan akusazio idatzia aurkeztuko dugu.

 

 

 

Superprekaria, elikagai merkataritzako saltokietatik ibili da gaur, langileak informatzen

0

Superprekaria superheroi berria da. Emakumezkoa da, supermerkatuetan lan egiten duten langile gehienen antzera eta lan-baldintza kaskarrak eta prekarietatearen kontra ari da borrokan.

Izan ere Bizkaiko Elikadura Merkataritzako langileek ederki dakite zer den prekarietatea. Superprekariak, beste langile batzuk lagunduta, patronalak langileei egiten dien lan-eskaintza kaskarra kritikatu du:

– Hilabete amaierara iristea ezinezko egiten duten soldatak.
– Aldi baterakotasuna
– Kontratu partzialak
– Kontsolidatu gabeko ordu osagarri gehiegi
– Malgutasun osoa
– Gehiegizko lan-karga
– Mugikortasun funtzioanala eta lan zentruen artekoa
– Gehiegizko kontrola

Superprekariak, abenduaren 23ko lanuzteak oroituz, hitzarmenaren alde aktibatzeko deia egin die langileei, bizi duten prekarietate egoerari aurrera egiteko. Saltoki ezberdinetatik ibili da informazioa banatzen (LIDL, BM).
 

 

 

Gasteizeko Movistar-Elecnor enpresan sortutako lan gatazkan emandako erantzuna positiboa izan da

Langileei lekualdatzea jakinarazi zitzaienetik, LABen larritzat jo genituen gertakariak. Movistar-Elecnorreko langileek primeran ulertu zuten Zuzendaritzak hartutako neurria langile guztiei eragiten zien oinarrizko eskubideen kontrako erasoa zela. Eta salaketarako antolatutako lanuzte eta mobilizazioetan modu aktiboan hartu zuten parte.

Ez zen soilik generoagatiko diskriminazioa, bizitza familiar eta lanekoaren arteko uzterketari dagozkion lan eskubideen urraketa ere hor zegoen. Gainera, zigortu egin zituzten zaintza legalagatik jardunaldi murrizketan zeuden langileak.

Gatazka kalera atera dugu eta Arabako jenderteari telekomunikazioko enpresa honen portaera matxista eta diskriminatorioa jakinarazi diogu. Enpresak dirutzak gastatzen ditu bere irudia hobetzen eta horrelako praktikak egiten ditu etxe barruan.

Zoritxarrez, jarduera hau ez da zerbait isolatua. Enpresa gehienetan ematen dira honelakoak eta zeharo zailtzen dute langileen eskubidea euren familia-bizitza eta lanekoa uztartu ahal izateko.

Ez da lortu lekualdatze agindua bertan behera uztea eta lanpostuei eustea. Hala ere, LABek errespetatu egiten du langileen erabakia, hauek onartu egin baitute enpresaren azken eskaintza lan harremanarekin amaitzeko. Zuzendaritzak berak baldintzatu du erabaki hau. Mugaraino eraman ditu langileak, eurei eta euren familiei kalterik gutxien ekartzen zien proposamena onartzera behartuta ikusi dute euren burua, enpresan jarraitzekotan aurki lezaketen giro txarra kontuan izanda.

Azkenik, langileak zoriondu nahi ditugu euren portaera tinko eta borrokalariarengatik, ELECNOReko langileei, mobilizatzeagatik, eta Arabako jendarteari, injustizia honekiko elkartasuna adierazi duelako.

Horrelako portaerak salatuz soilik lortuko dugu horrelakoak desagertu eta lan harreman humano eta bidezkoagoak lortzea.
 

 

 

Gorabideko langileek negoziazio kolektiboaren blokeoa salatu dute


Gorabideko langileek, urtarrilaren 27 eta 28an asanbladan elkartu ondoren, mobilizazioak hastea erabaki zuten negoziazio kolektiboaren blokeoa salatzeko. Gorabideko zuzendaritzaren jarreraren ondorioa da aipatu blokeoa, bai negoziazio kolektiboan bertan baita langileen lan-baldintzen beste funtsezko alderdi batzuetan ere. Gaur kontzentrazioa egin dute Foru Aldundiaren egoitzaren parean eta Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari bilera eskaria egin diote, idatzi bat erregistratuz.

Zerbitzu sozial publikoa dela eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duela kontuan hartuta, Gizarte Ekintza Sailarekin eta Batzar Nagusietako talde-politikoekin bilerak eskatuko dituzte, gatazkan bitartekari izan daitezen eta Aldundiak prozesua lidera dezan negoziazio kolektiboa desblokeatu eta egungo egoera konpontzeko: 3 urte hitzarmen kolektiborik gabe, 5 urte soldata izoztuta eta eroste-ahalmena galtzen. Enpresa-batzordeak plan adostu eta ordenatuaren alde egiten du, kreditazio profesionaleko dispositiboan langileen partehartzea sustatzeko, ebentualentzako lan-poltsa, langileenganako erasorik emango ez den zerbitzua bermatzeko neurri prebentibo egokiak aldarrikatuz.
 

 

 

Siderex-ek deitutako bilera Eusko Jaurlaritzaren edukirik gabeko argazkia baino ez da izan

0

LABek Siderex-ek deitutako bileran parte hartu du, Eusko Jaurlaritzarekin, Altzairu enpresen ordezkariekin eta beste sindikatuetako kideekin. LABek bilera horretan parte hartzea erabaki du, altzairugintza sektoreak bizi duen egoera larriagatik, LABek abenduan salatu zuen moduan. Bilerara, sektoreko langile guztien, izan zuzeneko, izan azpikontratatutakoak, interesak defendatzera joan gara.

Sektorearen etorkizuna kalean aldarrikatu dugu, gaur goizean bertan Jaurlaritzaren aurrean egin dugun bezala, langileekiko gure konpromisoa, eremu guztietan euren eskubideak defendatzea da.

Zentzu horretan, bileran LABek ondorengoa exijitu du:

-ARCELOR MITTALeko ordezkariei mahai gainean jarritako geldialdia eta mehatxua bertan behera uzteko eskaera egin diogu, eta Sestaoko plantarako hitzartutako ekoizpena hemen egiteko exijitu. Guretzat onartezina da instituzioek deitutako bileretan parte hartzea eta Sestaoko langileekin oraindik ez bildu izana.

-Hego Euskal Herri osoan eragina duen egoera izaki, Hego Euskal Herriko mahaia osatzea eskatu dugu bileran.

-Erantzunkizun eta ardurak ezkutatzen ari dira bai Eusko Jaurlaritza eta enpresetako zuzendaritzak. Multinazional haundi hauek urte luze hauetan irabazi haundiak metatu ondoren, orain langileen bizkarrean jarri nahi dute irabaziak gutxitzearen zama.

-Jaurlaritzak, gizartea Bruselasera begira jarri nahi du bere erantzunkizuna onartu gabe. Ez gaude prest, eta hori esan diegu aurpegira.

-Gaurko bileran ez dute sektoreko enplegua bermatzeko inolako proposamenik egin. Zertarako zen orduan? Guk eremu guztietan sektoreko langile guztien eskubideak defendatuko ditu.

Gaurko bilera multinazionalen eta Eusko Jaurlaritzaren jarduera zuritzeko baino ez da izan, edukirik gabeko argazkia. Hau ez da Euskal Herriko altzairugintza sektoreak behar duena. LABek soilik altzairu sektorearen etorkizuna eta lanpostuak bermatzeko lan egiteko eremuetan hartuko du parte. LABek alternatibak proposatzen jarraituko du.