2025-12-25
Blog Page 107

Cementos Rezolako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurrean langileek aurrera eramandako borrokaren balioa nabarmendu eta jasotako babesa eskertu dugu

AƱorgako lantegiaren aurrean egin dugu LABeko ordezkariok bi hilabete eta erdiko borroka luze eta gogorraren balorazioa, eta behartutako kaleratzeak saihestu badira, langileek eginiko ahaleginen fruitua izan dela azpimarratu dugu.

Cementos Rezolako langileek bi hilabete eta erdiko borroka luze eta gogorra izan dute. Prozesuaren balorazioa partekatu, jasotako babesa eskertu eta borrokak emandakoa balioan jartzeko agerraldia egin dugu LABetik enpresa atarian. Ekaina hasieran zuzendaritzak AƱorgako lantegian Enplegu Erregulazio Espediente bat aplikatuko zuela jakinarazi zion langile batzordeari: 56 kaleratze jarri zituzten mahai gainean. Kaleratzeak justifikatzeko deskarbonizazio prozesu bat egin beharraren aitzakia erabili zuen. Ez zen benetako arrazoia. Etekinak handitzea izan da enpresaren benetako helburua. Gainera, erabat kontraesankorra izan da enpresaren jarrera, hasieratik onartu zigun epe motzean berriro enplegu beharra edukiko duela.

Kaleratzeak egiteko deskarbonizazio prozesu bat egitea beharrezkoa zela argudiatzen zuen enpresak, CO2 isurketak gutxitzea zela beraien helburua. Larrialdi klimatikoaren aurrean industrian trantsizio ekosoziala beharrezkoa izango dela defendatzen dugu LABen, baina ez langileen kontura. Deskarbonizazioak ezin du aitzakia izan enplegua suntsitu eta prekaritatea zabaltzeko. Horrela defendatu dugu Cementoseko borrokan, hasieratik amaieraraino LABeko Industria Federazioko kide Usua Lasak adierazi duen bezala. Bi eskakizun argi izan dituzte langileek: EEEa bertan behera uztea eta langileekin eta lanposturik suntsitu gabe prozesu bat egitea. Hori horrela, enpresak EEEa aurkeztu zuenetik LABen jarrera kaleratzeen aurkakoa izan da.

Langileen borroka izan da Cementos Rezolako gatazkaren ikurra. Enpresaren asmoak ezagutu orduko kaleratzeen aurkako borrokari ekin genion, eta ekaina amaierarako greba mugagabean ginen. 67 egunez izan dugu enpresa itxita. Bi hilabete eta erdi luzean, egunak borrokan eman ditugu, enpresa atarian, AƱorgako kaleetan, Donostian, greban eta mobilizatzen. Bada, denbora tarte honetan guztian jasotako babesa handia izan dela nabarmendu dugu, eta esker ona adierazi nahi izan diegu auzokideei, AƱorgako Jai Batzordeari, EH Bilduri, Sorturi nahiz Esne Beltza eta Zopilotes Txirriaos musika taldeei.

Enpresak ez du negoziaziorako borondaterik izan. Langileen borrokari esker lortu dugu zuzendaritza mugiaraztea, bere proposamena hobetzea. Langileen borrokari esker ez da behartutako kaleratzerik izango, borondatezkoak izango dira irteerak, eta, enpresak hasieran aurkeztutako proposamenaren aldean, baldintzak hobetuta. Komitean dugun gehiengoa, langileen inplikazioa eta langile batzarraren adostasuna izan dira LABen motorra, langileen interesak aurretik jarri eta horien defentsan aritzeko.

Langileen borroka eta jasotako babesa txalotzearekin batera, ohar bat eginez amaitu dugu agerraldia: Hau ez da hemen bukatzen eta LABek lanean jarraituko du enpresaren etorkizuna bermatzeko eta bertako langileen lan baldintzak defendatzeko.

ā€œZerga-sistema aldatu, aberatsek gehiago ordain dezatenā€ izenburupean solasaldiak egingo ditugu Bilbo eta IruƱean

Fiskalitateari buruzko eztabaida soziala hauspotzeko asmoz, solasaldi bi antolatu ditugu datorren astean Bilbo eta IruƱean, ā€œZerga-sistema aldatu, aberatsek gehiago ordain dezatenā€ izenburupean. Izan ere, sindikatuak erreforma fiskal sakona aldarrikatzen du, kapitalaren errentek eta aberastasun handiek zerga gehiago ordain ditzaten.

Irailaren 18an izango da IruƱekoa, 11:00etan, Txalaparta liburudendan (Kale Nagusia, 63) eta honakoak izango dira gonbidatuak. Batetik, Carlos Cruzado madrildarra, Los ricos no pagan IRPF. Claves para afrontar el debate fiscal (Capitan Swing, 2024) liburuaren egilea Jose M. Mollinedorekin batera. Cruzado zuzenbidean lizentziatua da, kontu-auditorea eta Ogasun Ministerioko teknikaria, politika fiskal eta ekonomikoen analista ezagunenetakoa da Espainiako estatuan. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusian eta Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuan garatu du. Sarritan aritzen da komunikabideetan, hitzaldiak ere ematen ditu, eta unibertsitateek eta erakunde publiko eta pribatuek antolatutako jardunaldi, foro eta eztabaida-mahaietan parte hartzen du. Horrez gain, zenbait parlamentu autonomikotan eta Espainiako Diputatuen Kongresuko hainbat batzordetan egin ditu agerraldiak.

Bestetik, Mikel Aranburu. Zientzia ekonomiko eta enpresarialetan eta zuzenbidean lizentziatua, Ogasuneko teknikaria da eta ardura desberdinak izan ditu Nafarroako Ogasunean. 2015etik 2019ra Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari izan zen.

Bilbokoari dagokionez, irailaren 19an izango da, 19:00etan, Zirika! Herri Gunean (Erronda, 12) . Bertan, Cruzadoz gain, Arantzi Sarasolak hartuko du parte. Zientzia ekonomiko eta enpresarialetan lizentziatua, Sarasola EH Bilduren batzarkidea da Bizkaian eta politika fiskalaren arduraduna. LABeko delegatua ere bada Bizkaiko Foru Aldundian eta sindikatuko Batzorde Exekutiboko kidea izan zen 2008tik 2017ra.

LABen barruan, lan-ildo garrantzitsua da fiskalitatearena, aberastasunaren bidezko banaketa lortzeko tresna garrantzitsua baita zerga-politika. Horrela, iazko abenduan, Hego Euskal Herriko fiskalitatearen azterketa argitaratu zuen Ipar Hegoa fundazioaren eskutik, Ikusmiran sailaren 15. argitalpena. Honetaz gain, agerraldiak egin ditu azken hilabeteotan Gipuzkoa zein Arabako Batzar Nagusietan.

Bilboko erailketa matxistaren aurrean deituko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Gaur, irailak 12, gizonezko batek bere 31 urteko bikotekidea hil du Bizkaiko hiriburuko Santutxu auzoan. LABetik gertaturikoa irmoki gaitzesten dugu eta Emakumeen Mundu Martxak eginiko irakurketarekin bat egiten dugu, datozen ordu eta egunetan Bilbon nahiz gainerako herri eta hirietan antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzeaz batera.

Jarraian irakur daiteke osorik Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak plazaratutako komunikatua:

“Gaur berriro ere berri latz batekin esnatu gara Euskal Herrian, Yanely, 31 urteko emakumea eraila izan da Bilboko Santutxuko auzoan 34 urteko gizon baten eskutik.

2024. urte honetan, indarkeria matxistak Euskal herrian uzten digun laugarren erailketa matxista da gaurkoa. Lehenik eta behin, Euskal Herriko Mugimendu Feministatik gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu senide, lagun eta gertukoei. Ez zaudete bakarrik.

Urteak daramatzagu salatzen indarkeria matxista egungo sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta koloniala sostengatzen duen egiturazko arazo politiko eta sozial larria dela.

Indarkeria matxistaren azken ondorio lazgarrienak eta ikusgarrienak erailketak badira ere, indarkeria matxistak milaka aurpegi ditu eta gure bizitzako alor guztietan eragiten digu egunerokotasunean. Horren aurrean, neurriak ipini eta arazo larri honi dagokion tamainako dimentsio politiko eta soziala eman beharrean, egungo instituzioen pasibotasun eta jendartearen konplizitatearen ondorioz , urtez urte, emakumeon aurkako erasoak gorantz doaz.

Indarkeria matxistari aurre egiteko, lehen mailako arazo sozial eta politikotzat hartua izan dadin eskatzen dugu. Egungo jarrera konplizeak alboratu eta bizi garen jendarte antolaketa sexistari aurre egiteko benetako neurriak behingoz har daitezela exijitzen dugu. Gure bizitzak daude jokoan!

Honekin batera, autodefentsa feministarako deia egiten dugu. Bizitzaren aldeko apustu erradikala egiten dugu eta badakigu antolakuntza eta autodefentsa izango direla gure tresna eraginkorrenak.

Feministok erantzuteko prest gaude! Martxan jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denak aske izan arte!

Azkenik, dei egiten dugu gaur eta bihar Santutxuko auzoan eta Euskal Herriko beste hainbat herri eta hiriburuetan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko. Adi mobilizazio

Igor Arroyo: “Hemengo patronalari komeni zaio soldatak Espainiako Estatuko gutxieneko soldataren arabera ordaintzea”

LAB sindikatuko koordinatzaile orokorra elkarrizketatu du gaur goizean Naiz Irratiko Peli Lekuonak. Fiskalitateaz edota Osakidetzaren egoeraz eta sortu berri den mahaiaz aritu da, besteak beste, eta sindikatuak ikasturtean zehar izango dituen zenbait helburu eta lan-ildo aipatu ditu.

Elkarrizketa esteka honetan entzun daiteke osorik: https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20240912/negazionismoari-ezin-izan-diote-eutsi-eta-onartu-dute-osakidetzan-arazoa-larria-dela

Nafarroako zahar egoitzetako patronalen azken proposamena arbuiatu du LABek, lotsagarria iruditzen zaiolako

Nafarroa Garaiko zahar egoitzen lehenbiziko hitzarmena izan beharko lukeenaren negoziazio mahaia gaur arratsaldeko lehen orduan batzartu da berriz, eta bertan patronalek beren azken proposamena aurkeztu dute. LAB sindikatuak proposamen hori lotsagarritzat jo du, bertzeak bertze, bi urteko indarraldia planteatzen duelako soilik eta, gainera, 2026ko baldintzak finkatu gabe uzten dituelako Gobernuaren eta patronalaren arteko balizko negoziazio baten kontura, eta horrek langileak lan baldintzen inguruan negoziatzeko eskubiderik gabe utziko lituzkeelako.

Nafarroako zahar etxeetako patronalek sindikatuei aurkeztu dieten proposamenean, enpresaburuek muzin egin diote 2024. urtea arautzeari, eta bi urteko indarraldia baino ez duen hitzarmena eskaini dute (2025. eta 2026. urteetarako). Baina, gainera, lehen urteko baldintzak baino ez dituzte ziurtatzen, bigarrenekoak Nafarroako Gobernuaren eta patronalen arteko balizko negoziazio bati lotzen baitizkiote, eta, horrela, langileak beren lan baldintzen inguruan erabakitzeko eskubiderik gabe uzten dituzte. LABek ez du halakorik onartuko.

LABi lotsagarria iruditzen zaio patronalen proposamena, eta gainera, absentismoari lotutako aldi baterako ezintasunak planteatzen dituzte, sektore honen errealitatetik oso urruti dagoen portzentajearekin. Urteak negoziatzen eman ondoren, argi gelditzen ari da patronalek zahar egoitzetako langileen kontura aberastea baino ez dutela nahi, eta argi gelditzen ari da %100ean diru publikoarekin finantzatutako hitzarmen bat negoziatzeko prest baino ez daudela. LABen irirtziz, patronalen jarrera onartezina da eta etorkizuneko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin die langileei.

EHUk finantziazio eta erabaki egokiak behar ditu

Ikasturte hasierako ekitaldiaren bueltan mobilizazioa egin dugu Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean, eta langile guztientzako lan-baldintza duinak, behar besteko finantzazioa eta antolaketa eta, azken finean, kalitatezko hezkuntza bermatzeko bitartekoak exijitu ditugu.

Ikasturte hasierara heldu gara osatu berria den EAEko gobernuarekin eta sortu berri den Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailarekin. Era berean, gaurko ekitaldia errektoretzarako hauteskundeen atarian kokatzen da, bertatik gobernu talde berria irtengo delarik.

Berriro ere, Eusko Jaurlaritzaren zein EHUren agintarien hitz politak entzungo ditugu unibertsitate publikoaren norabidearen inguruan. Autokritikaren bat eta dauden arazo batzuen aipamen bat edo beste egingo dute, baina, orokorrean, ā€œegoera oneanā€ dagoen eta ā€œbikaintasunerantzā€ doan unibertsitatea goraipatuko dute, ranking-etako datuak lagunduta.

Aginte-mailako aldaketak bai, egongo dira, baina, EHUko hainbat eremutan beharrezkoak diren aldaketak sustatuko dira?

Aldaketak egongo dira unibertsitate publikoaren finantziazioan?

EHUren azpifinantziazioa endemikoa da eta oraindik ez dugu 2008-2010 urteetako finantzaketa maila berreskuratu. Horrez gain, USLOk unibertsitate publikoetarako 2030 urterako zehazten duen BPGren % 1 izatetik oso urruti gaude; % 0,4an hain zuzen ere.

Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren aldetik ez da sumatzen beharrezko borondatea progresiboki helburu horretara heltzeko. Bitartean, sortu berri diren unibertsitate pribatuetara (BCC, Euneiz…) erraztasunak eta finantzaketa publiko nabaria bideratzen ari dira.

Aldaketak egongo dira zerbitzuen pribatizazioaren bilakaeran?

Azken urteetan hainbat zerbitzutako gabeziak ugaldu dira:

  • Osasun-zerbitzua urte honen bukaeran eduki beharko lituzkeen lau medikuetatik bakarrarekin geratuko da eta Gasteizen ez dago ez medikurik ezta erizainik ere. Honen aurrean EHUko zuzendaritzak aurkitu duen aterabidea IMQ prebentzio zerbitzu pribatua kontratatzea izan da, bestelako aukerak baztertuz.
  • Mantentze lanetarako daukagun zerbitzua giza baliabideez hustu egin da eta gero eta lan gehiago enpresa pribatuen bitartez egiten ari dira, zuzendaritzak aurkeztu behar zuen zerbitzuaren egoera eta proposamen orokorrari muzin eginez.
  • Informazio eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuan joera antzekoa da: lanpostu berriak sortu eta dauden langileak trebatu ordez, kanpoko enpresak eta zerbitzuak kontratatzea, unibertsitate publikoaren autonomia eta boterea galduz. Zerbitzariak eta zerbitzuak (tartean ikasle eta langileen epostak) multinazionalen esku jarrita, informazio oso baliagarriaren zaintza (datu pertsonalak, ikerkuntzako emaitzak…) esku pribatuetan geratzen dira.

Aldaketak egongo dira gobernantza ireki eta parte-hartzaileago bat lortzeko?

Gardentasuna, parte-hartzea eta burokrazia arintzea maiz aipatzen bada ere, oso pausu gutxi eman da bide horretan. Aitzitik, EHUko langileen eta ikasleen parte-hartzea oso mugatua mantentzen da eta zeregin burokratikoek gero eta pisu handiagoa hartu dute guztion lanean.

Bada garaia egungo gobernantza eredu eta prozedura astun, zaharkitu eta fosilizatuak aldatzeko. Baita egitura guztien parte hartze eraginkorra lehenesteko ere, Unibertsitateko komunitate sendoa eratze aldera.

Aldaketak egongo dira arduraldi partzialeko ordezko irakasleen lan-baldintzetan?

Irakasle laguntzaile doktore plazen sorreran igoera nabarmena egon bada ere, ordezko hirurehun bat irakaslek miseriazko soldatak jasotzen jarraitzen dute, egiten dituzten ezinbesteko aktibitate batzuk aitortu eta ordaindu gabe mantentzen diren bitartean. Arduraldi osoko irakasleen ordezkapenak arduraldi osoko kontratuen bitartez egin behar dira, aitzakiak bilatzeari utzita. Ezin da onartu, asko edo gutxi izanda ere, EHUn irakaslerik izatea baldintza horietan.

Errektoretza taldetik eta Eusko Jaurlaritzaren sailetik benetako irtenbide bat bilatu ordez (tartean 41/2008 Dekretua aldatuz), adabakiekin iskin egiten saiatu dira, baina egoera larri hori mahai gainean mantentzen da.

Aldaketak egongo dira zaharkituak dauden araudietan?

Aipatutako 41/2008 Dekretuaz gain, EAEko Unibertsitate Sistemaren lege berri bat garatu behar da, beharrei erantzuteko eta zerbitzu hobea eskaini ahal izateko. Orain da momentua. Ezin dugu jarraitu zahartuta eta alderdi askotan hankamotza den lege bat arrastaka eramaten. Langileen figurei dagozkien ezaugarri, dedikazio eta funtzioak birdefinitzeaz gain, lege berri horrek soldatak duintzea eta kolektibo batzuen prekarizazio eta diskriminazioarekin bukatzea ahalbidetu behar du.

Aldaketak egongo dira TEKAZELen (Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak) plantilla-politikan?

EHUk IRI/TEKAZEL ratio handiena (1,9) du estatu mailako unibertsitate publikoen artean. Aitzitik EAEn unibertsitate pribatuek 1,4ko ratioa dute. Horrek, neurri handi batean, EHUko TEKAZEL eremuko langileek pilatu duten lan-zama adierazten du. Gainera, aurrekoari gehitu behar zaio azken urteetan unibertsitateak, erakunde gisa, lan-zama handiagoa eskuratu duela bere gain, izan irakaskuntzan, ikerkuntzan zein zerbitzu ugaritan. Bada garaia TEKAZELen plantilla aztertu eta handitzeko.

Aldaketak egongo dira TEKAZELen eta IRIen (Irakasle eta Ikertzaileak) soldatetan?

Azken hamarkadan (2014-2023) KPIren igoera EAEn % 21ekoa izan da. Agerikoa da EHUko langileen soldatak ez direla igo neurri berean eta, ondorioz, langileok gure eros ahalmena txikiagotzea pairatu dugu. Bestalde, 2007an egindako lanpostuen balorazioa zaharkituta geratu da, lanpostu gehienetan lan-zama handitu delako urte guztiotan. Bestetik, aurrerapausoak lortu badira ere, aldi baterako ikertzaile gehienen soldata urruti dago duina izatetik eta 2006an onartu eta aldatu ez diren IRIen ordainsari osagarriak eguneratu behar dira.

Aldaketak egongo dira plantilla handitu eta gaztetzeko?

EHUko plantilla ez da nahikoa eta zaharkituta dago. Hurrengo urteetan langile asko erretiratuko dira eta errelebo egokia eta programatua ematea ezinbestekoa da. Horretarako, erretiro-baldintza aproposak eskaini behar dira. Argi geratu zen hori 2022ko urrian Zuzendaritzak alde bakarrez hartutako neurrien porrotarekin. Murrizketa horien aurrean salaketak eta mobilizazioak egin genituen eta Errektoretza proposamen berria aurkeztera behartu genuen.

Erretiroa errazteaz gain eta gabeziak kronifikatu baino lehen EHUren zenbait zerbitzu eta sail langile berriekin indartu behar dira, lanez gainezka baitaude. Horretaz gain, Unibertsitateak behar duen plantilla aztertu behar du.

Arrazoi horiek, besteak beste, eraman gintuzten aurreko ikasturtean EHUn mobilizazio ugari egitera, bost greba tartean. Hasi berria den ikasturte honetan ere, langileen lan-baldintzen alde baita euskal jendartearen zerbitzura dagoen kalitatezko unibertsitate publiko baten alde ere borrokatzeko prest agertzen gara.

EHUn lan- baldintza duinak eta kalitatea bermatzearen alde

Prekarizazio eta diskriminaziorik gabeko unibertsitatearen alde

Euskal jendartearen zerbitzura dagoen unibertsitatearen alde

Parte-hartzailea, irekia eta dinamikoa den unibertsitatearen alde

Nahikoa baliabide daukan unibertsitate publikoaren alde

Euskararen aurkako oldarraldi juridikoa geldiarazteko neurriak eskatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko LABek

Azkenaldi honetan, etengabeak izan dira Administrazio Publikoaren euskalduntze prozesuaren ardatz nagusietako bat diren lanpostuen Hizkuntza Eskakizunen aurkako errekurtsoak eta ebazpen juridikoak.

EAE osoan gertatzen ari den eraso horietatik Gipuzkoako Foru Aldundia bera ere ez da libratu, bere egunean Uliazpiko gertakariek argi eta garbi erakutsi zuten moduan. Hori dela eta, Aldundiko langileek mobilizazioa egin dute Donostiako epaitegiaren aurrean, beste eraso juridiko baten atarian gauden honetan. Oraingoan, zaintzaile lanpostuen Hizkuntza Eskakizunen aurkako epaiketa izan da.

Etengabe indartzen doan oldarraldi juridiko horri galga jartzea euskal klase politikoari dagokion ardura da, Euskara Legea egokituz ala Hizkuntza Eskakizunen Dekretu birformulatu berria berregokituz.

Adituek zenbait proposamen mahaigaineratu dituzte. Hor dago, adibidez, IƱigo Urrutia legegileak berak mahai gainean jarritako irtenbidea. Euskal klase politikoak ezin du beste aldera begiratu. Jakin behar du horrelako eraso juridikoen aurrean ahoa berotzeaz gain, neurriak hartu behar direla, hori egin gabe oldarraldiak ez baitu etenik izango.

Norberak bere ardura politikoak hartu behar ditu. LABek garbi dauka langileak euskaraz lan eta bizi daitezen neurriak bultzatzea dagokiola, eta euskal klase politikoari hori posible izan dadin beharrezko neurri legalak hartzea dagokio.

Muriba enpresako langileak greba mugagabean dira IbaƱez Construccion-ek hiru hilabeteko soldatak zor dizkielako

Muriba S.L. eraikuntza enpresako plantillan oraindik gelditzen diren sei langileak atzotik greba mugagabean daude, IbaƱez Construcción enpresak (enpresa nagusia eta jabe berarena) hiru hilabeteko soldata zor baitie. LAB sindikatuak irmoki salatu nahi du IbaƱez Construcción enpresaren lotsagabekeria; izan ere, obra publikoak egiteko milioika euro kobratu arren (Memoriaren Nafarroako Institutua, Irunberriko institutua…), filiala erortzen utzi eta langileak prekaritatera kondenatzea erabaki baitu.

Construcciones Jose Miguel IbaƱez izeneko enpresak hainbat milioi euro kobratuko ditu aurten Nafarroako Gobernuaren aldetik, Rozalejoko markesaren jauregia Memoriaren Nafarroako Institutu bihurtzeko eta Irunberriko batxilergoko institutu berria eraikitzeko. Baina, hala eta guztiz ere, adierazten du ez duela nahikoa dirurik bere bertze enpresa batean gelditzen diren langile gutxiren soldata ordaintzeko –Muriba S.L., enpresa nagusiaren leku berean egoitza soziala duena–, nahiz eta bertze enpresa baten bitartez azpikontratatzen dituen –IbaƱez Construcción, enpresa nagusiaren leku berean egoitza soziala duena–.

Muribako langileek abuztuaren 29an egin zuten lehen elkarretaratzea, IruƱeko Rozalejoko markesaren jauregiaren ondoan, haien egoera salatzeko. Orain, egoera hori are gehiago larritu denez hartzekodunen konkurtsoaren iragarpen ofizialarekin, greba mugagabea hasi dute, eta ortzirale honetan, irailak 13, elkarretaratzea eginen dute Udaletxe plazan, 09:30ean.

Langileek diote burlaizekoa izan dela enpresako gerentea haiekin hitz egitera esertzea, noiz eta langileek salaketaren lehen kontzentrazioa egin zutenean behartuta egon ostean, eta ez ordaintzeko aitzakiatzat jartzea ā€œez dagoela dirurikā€. LAB sindikatuari ulertezina egiten zaio enpresei enpresa-sare horiek eraikitzen uztea, langileak prekarizatzearen truke etekin gehiago lortzea bertze helbururik ez baitute. Zentzu horretan, LABi lotsagabekeria iruditzen zaio Muribako jabeek erratea ez dutela dirurik beren bertze enpresek diru publikotik jasotako milioika euro fakturatzen dituztenean.

Langileek nabarmendu nahi dute bukaera arte salatzen eta borrokatzen jarraituko dutela, euren lanpostuen defentsan, lan eta bizi baldintza duinen alde. Hurrengo hitzordua, erran bezala, irailaren 13an izanen da, IruƱeko Udaletxe Plazan. Langileek dei berezia egiten diete Eraikuntza sektoreko pertsona guztiei kasu honen salaketan parte har dezaten, izan ere, bertze enpresa batzuetan errepikatzen diren inguruabarrak eta jokabideak ematen dira bertan.

Ordezko irakasleen lan baldintzak okertzea salatu eta hezkuntza publikoa indartu dezaten exijitu dugu

Ikasturte hasierako lehen aste honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan irakasleek bat egin dute LABek deitutako mobilizazioekin. Hezkuntza Sailari hezkuntza publikoa indartu eta inbertsio publikoa handitu dezan ozen esan diogu, kalitatezko hezkuntza publikoa helburu.

Kalitatezko hezkuntza publiko bat izateak, besteak beste, administrazioaren prozesuak edota esleipenak modu egokian, baliabide tekniko egokiekin eta dagokien garaian egitea eskatzen du. Izan ere, arrazoi teknikoak aitzaki hartuz, azken urteetan estruktural bilakatu da ikasturte hasierako ordezkagunean hautaketa eta esleitzea egin ondoren hau bera atzeratzea, honek ordezko langileengan suposatzen duen guztiarekin.

Ordezko langileek ez ezik, karrerako funtzionariek ere pairatzen dituzte administrazio prozesu hauen huts egite eta planifikazio kaxkarrak. Horren lekuko dira, esaterako, lekualdatze-lehiaketan, administrazioa jakinaren gainean egon arren, existitzen ez ziren behin-betiko lanpostuak esleitu ondoren 2024-2025 ikasturteari begirako uztaileko esleipenetan parte hartzera behartuak izan ziren hainbat eta hainbat irakasle.

Kalitatezko hezkuntza publikoa izateak ikasturteko lehen lan egunetik langileak lan zentroan bertan izatea ere eskatzen du, horrek kudeaketa eta hornikuntza egoki bat eskatzen duelarik. Bide honetatik, urrats bat gehiago emango litzateke ordezko langileen lan baldintzak hobetzeari begira, baita lan zentroen funtzionamendua hobetzeari begira ere. Honetaz gain, ikaslea erdigunean jarri eta hezkuntza komunitatea osatzen duten familiei begira ere jartzea litzateke.

Kalitatezko hezkuntza publiko bat izateko eta benetan ikaslea erdigunean jartzeko, langileon lan baldintzak hobetu behar dira, izan bitarteko langile zein karrerako funtzionario. Hezkuntza Sailak, aldiz, aldebakarrez 2023-2024ko ikasturtean ordezko irakasleen lan baldintzak aldebakarrez okertu ditu udako kobraketari dagokionez. Horregatik, LABen borrokan jarraituko dugu, besteak beste, ordezkoen lan baldintzak arautzen dituen araudia berritu, lan zamak arindu eta gazteberritze neurriak lortzeko.