2025-12-25
Blog Page 1045

Lan heriotzak eta prekarietatea garaitu behar ditugu

Atzo, hilak 20, lan istripuan hildako Alberto eta Jabiri gure agurrik sentituena eskaintzeko eta heriotz istripu hauek prekarietatearen ondorio direla salatzeko Leketion izan ginen. Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen ondorio dira. Ekidin daitezke, baina instituzioak arazoari irtenbidea emateko neurriak hartu ordez begirale huts bilakatu dira. LAB, orain arte bezala, prekarietatearen kontrako borrokan lehen lerroan jarraituko du, langileekin batera gure eskubideak errespetatuak izan daitezen lanean.


Atzo, hilak 20, lan istripuan hildako Alberto eta Jabiri gure agurrik sentituena eskaintzeko eta heriotz istripu hauek prekarietatearen ondorio direla salatzeko Leketion izan ginen. Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen ondorio dira. Ekidin daitezke, baina instituzioak arazoari irtenbidea emateko neurriak hartu ordez begirale huts bilakatu dira. LAB, orain arte bezala, prekarietatearen kontrako borrokan lehen lerroan jarraituko du, langileekin batera gure eskubideak errespetatuak izan daitezen lanean. 

14 dira jada urtea hasi zenetik lan istripuen ondorioz hildako langileak. LABek aspaldi salatu bezala, heriotz istripu hauek ez dira kasualitatea, lan alorrean ematen ari den prekarizazioaren ondorio lazgarria baizik. Lan baldintza kaskarren, prebentzio neurri eznahikoen edo mantenimendu faltaren emaitza dira.

Agintari politiko eta ekonomikoen ahotan behin eta berriz entzuten dugun hazkunde ekonomiko hori langileon eta gure lan baldintzen bizkar eraiki nahi dute. Erabaki honen emaitzak denok ezagutzen ditugu: laneko gaixotasunak, lan istripuak eta heriotzak. Gaur egungo ereduak miseria eta heriotza besterik ez dakar langile klasearentzat.

Istripu hauek ekidin litezke horretarako neurriak hartuz gero baina enpresa eta administrazioek ez dute arazoari irtenbidea emateko neurririk hartu. Alderantziz, Instituzioak begirale huts bilakatu dira eta hori onartezina da LABen iritziz.

Sindikatuak, orain arte bezala prekarietatearen kontrako borrokan lehen lerroan jarraituko du, langileen ondoan izango da prebentzio lanetan zein salatzerako orduan.
 

 

 

Milaka langile ArcelorMittalen itxieraren kontra kalean

0


Larunbatean milaka langilek Zumarragako kaleak hartu zituzten jokoan diren 351 lanpostuen eta Zumarragako lantegiaren jarraipenaren defentsan. "Por una política industrial real, Arcelor ez itxi" lelopean, instituzioei industriaren etorkizuna bermatuko duten politikak martxan jartzeko exijitu zieten. Langileak, sindikatuen babesarekin, borrokan jarraitzeko erabaki irmoa erakutsi dute asanbladan, eta bide horretan datorren asteazkenean 24 orduko geldialdia egingo dute.

Gezurrak gezur, Arcelor Mittal Sestao eta Zumarraga bideragarriak dira

Zergatik diogu hau?

– Arcelor Mittalek lantoki hauetara lan-zama ekarriko duela esanez agindu eta lotu duen guztia ez du bete.
Gogora dezagun, duela urte eta erdi, Zumarragako Arcelor Mittal berak, malgutasun osoaren ordainez, agindu zuela lan-zama gehiago ekarriko zuela, baita lan-txanda gehiago zabalduko zituela ere. Ez du ezertxo ere bete. Langileek bakarrik bete dute hitza. Orduan gezurretan ari ziren, eta gaur egun, gezurretan ari dira. Horrexegatik ez zuen sinatu LABek inposaketa hura orduan.

– Ez dute ia inolako inbertsiorik egin lantoki hauetan.
Horrek tupust egiten du aurten bertan Asturiasen dituen lantokietan aurreikusi dituzten 275 milioi eurotako inbertsioekin. Beraz, argi dago zein den euren apustu estrategikoa, Asturiaseko lantokiak indartzea alegia. Eta honen aurrean, gure galdera da: lantegi horiei ez die Txinako altzairuak eragiten ala? Merkatuaren ondorioa da edota multinazionalaren erabakia?

– Taldearekiko duten menpekotasuna erabatekoa da. Opakotasuna erabatekoa da.
Lehengaia nahiz txatarra Arcelor Mittal taldeari erosi ohi diote, hark ezartzen duen prezioan. Ekoizpena, zuzenean eta osoki, saltzen diote taldeari; hortaz, taldeak ezarri ohi du erosteko prezioa, zeinak erabakitzen duen prezioan saltzen baituen berriro. Horrela, nahiz eta ACBri eta Zumarragari galerak egotzi, Taldeak dirua irabaz dezake. Hortaz, haren kontuen eta emaitzen opakotasuna erabatekoa da.

– Enplegua suntsitu eta lan-baldintzak okertu ditu.
Langileen lan baldintzak okertu ditu; zuzeneko enplegua suntsitu du, eta azpikontratazio handiago batez ordezkatu du. Hots, haren langileei “dumpinga” ezarri die.

– Beste lantokietara lan-zama igorri dute.
Aurten ACBk duen lan-zama Asturiasen eta Frantzian dauzkan lantegietara igorri du; dirudienez, hauei ere eragiten die Txinako altzairu merkea sartu izanak.

Bide batez, esan, Txinan altzairu merkea ekoizten duela eta mundu mailan dagoen altzairu ekoizle handiena dela.
Beraz, gauza hauek guztiek ez dute zerikusirik, ez altzairu txinatar merkearekin ezta argindarraren prezio garestiarekin ere.

Honen aurrean, Eusko Jaurlaritzak…

•2011. urtean, multinazionalari saldu zizkion bere esku zeuden akzioak (%10), krisialdiaren gordinean, baita BBK-k zeuzkan beste %10a ere. Langileak bazter utzi ditu.

•Ez dugu, multinazionalari eskaera argi eta garbia egin diola aditu, Sestaoko ekoizpenari berriro ekitearen harira. Ezta Zumarragakoaren kasuan ere.

•Multinazionalak zabaldu duen tesia bere egin du, altzairutegia itxi izanaren erantzule Txinako altzairua eta energiaren kostu handia eginez. Hortaz, multinazionalak ez du inolako ardurarik honetan. Are gehiago, haren eginkizuna Bruselan txosten bat aurkeztera mugatu da, non besteak beste, multinazional honen eskakizunak biltzen diren. Hartan ez da inolako konpromisorik eskatzen bere altzairutegientzat. Hortaz, errealitatean, bien itxiera justifikatzen ari da.

•Behin, Zumarragako itxieraren berri eman ondoren, agerian geratu da haren gaitasunik eza, nahiz multinazional handiekiko mendetasuna. Agerian utzi du ere, ez duela gure herriarentzako benetako industria politikarik.

•Honengatik guztiarengatik, Industria Sailburua den Arantza Tapia anderearen dimisioa eskatzen dugu. Zu ezgaitua zaude Arcelor Mittali ardurak eskatu ahal izateko. Zu haien itxura txukuntzen jardun zaren bitartean, langileei, etengabe, arduratsu jokatzeko eta sakrifizioak egiteko eskatzen zenien. Oso gogoan dauzkagu, duela urtebete, multinazionalak Zumarragako lantokia ixteko mehatxu egin zuenean, egin zenituen adierazpenak.

LABek exijitzen du…

Tamalez, halako bakardadean utzi gaituzte ACB zein Zumarragako langileak. Dena dela, LAB borrokatuko da biak berriro zabal daitezen, bideragarriak direlako eta etorkizuna dutelako. Baina hori jazo dadin, neurriak bideratu eta sustatu behar dira. Multinazionalari zein erakundeei eskatzen diegu:

1.Jendartean ACB eta Zumarragaren aldeko konpromiso argi eta garbia har dezaten. ACBko lantegia berehala zabal dadila eskatzen dugu eta Zumarraga ixteko mehatxua bertan behera uztea.

2.Arcelor Mittali eskatzen diogu bi lantokiei jarraitutasuna emango dien Industria Plana egin dezan.

3.Hainbat neurri hartu behar dira, adibidez, enpresek eta partikularrok ordaintzen ohi dugun elektrizitatearen prezioa merkatzea. Altzairutegi hauen aldeko borroka, energia demokratizatzearen aldeko borroka da. Finantza botere espekulatibo handien tiraniarekin amaitu behar da, egiazko ekonomiaren eta klase herritarren etsaiak direlako.

4.Ikerketa, Garapena eta Berrikuntzaren (I+D+I) hautua errealitate bihurtuko duen konpromisoa. Sektoreak bultzada publikoa behar du produktuen dibertsifikazioa eta kalitatea hobetzeko, teknologia eta informatika programak edota ekoizpenari loturiko softwareak hobetzeko. BPGren pontzentaiaren arabera, ikerketa, garapena eta ikerkuntzan (I+D+I) egiten den inbertsioa gurearen antzeko errenta per kapita duten beste herrialdeek xedatzen duten ia-ia erdia da.

5.Bestelako neurriak bideratzea.

Azkenik, euskal jendarte osoari dei egiten diogu antolatuko diren mobilizazio guztietan parte har dezan

 

 

 

LAB kalera atera da Nafarroan aldaketa sozialari bultzada emateko


Ahotsa.info

Nafarroan aldaketa politiko eta sozialarekin batera, aldaketa lantokietan ere gauzatzea nahi dugu. Lan mundua aldatu beharra dago, baita Nafarroan ere. Horixe da asteburu honetan LABetik Iruñean aldarrikatu duguna. manifestazioko aldarrikapen nagusiena. Atzokoan, euripean, lantoki ezberdinetako jendea bildu zen Gaztelu plazan hasi eta amaitutako mobilizazioan, nor bere aldarrikapen zehatzarekin.

Lantokiz lantoki borrokan jarraitzeko gure borondatea adierazi zuten manifestariekin, 1200 euroko gutxieneko soldataren alde, 35 orduko lanastearekin guztiok lana izan dezagun borrokan, diskriminazio guztien kontra, izan generoarena izan ideologiko, eta lan istripuak eragiten ari diren sarraskiarekin behin betiko amaitzeko neurriak eskatuz.

Horri guztiari heldu ahal izateko, lan harremanen demokratizazioan urratsak eman beharra azpimarratu zen, marko laboral propio baten bidean aurrera eginez. 

Igor Arroyoren interbentzioa:

"En estos días estamos viendo el carácter del sistema capitalista. 

El lunes, dos trabajadores de Ondarroa murieron trabajando. Uno de ellos era delegado de nuestro sindicato. Dicen que fue un accidente. Pero los accidentes no suceden por casualidad. Cuanto mayor sea la precariedad, cuanto mayores sean los ritmos de trabajo y la explotación, cuanto menos se invierta en salud y seguridad, más accidentes hay. Por eso decimos: accidente laboral, terrorismo patronal.

El próximo lunes se cumple un año de la muerte de Miren Peña, afiliada a nuestro sindicato. Miren se suicidó tras recibir una carta del banco. Pero lo que la quebró fue el despido y discriminación que sufrió por pertenecer a un sindicato de clase. Mientras en Faurecia se metían miles de horas extras, mientras se enchufaba a afines de los cargos de UGT, a Miren le cerraron en las narices las puertas. Nosotros y nosotras no olvidamos. Miren Gogoan Zaitugu! 

El jueves un periodista escribió esta cadena de tweets:

“Ayer por la noche dos familias afganas cruzaron el río por primera vez para llegar a Macedoni. La policía soltó a sus perros”

“Apalizaron a los padres con sus hijos en brazos, humillaron a sus mujeres y le patearon la cabeza a un joven dándole muy cerca del ojo”

“Deportación en caliente obligándoles a cruzar el río de nuevo tras la paliza. Amjad llegó a Idomeni arrastrándose, sangrando y mojado”. 

Y ¿qué es lo que han hecho los Estados europeos, la Unión europea, ante esta cacería contra el ser humano? Pues le han dado forma pseudolegal, mediante el pacto Unión Europea-Turquía. Esta es la ética de la Europa de los mercaderes. Impulsa la guerra en Siria y expulsa a los que huyen de ella. Y paga al estado turco para que haga de perro guardián. La Unión Europea financia al estado terrorista turco en su ofensiva contra el pueblo trabajador turco y el pueblo trabajador del Kurdistan. 

Por todo ello, estos días nos viene a la cabeza aquel viejo lema: Socialismo o Barbarie. O construimos una alternativa al capitalismo, o el planeta está abocado al desastre, a la barbarie. 

Horregatik ari gara, gu eta beste hainbat, aldaketa soziala aldarrikatzen. Egungo eredua bidegabea da, bazterketa sortzen du, gerrak sortzen ditu eta bizitzaren biziraupena bera kolokan jartzen du. 

Ildo honetan, aipamen berezia egin nahi diogu Ikasle Abertzaleak erakundearen lanari. Ostegunean milaka ikasle ikusi genituen, Kapitalaren hezkuntzari ezezko borobila ematen eta herritik herriarentzako sortutako hezkuntza aldarrikatzen. Ikasle Abertzaleak eta Ernai gurekin izan ditugu gaurkoan, gazte blokean. Eta aurrerantzean ere bidelgun izango gara, ikasleak eta langileak, gazteak eta langileak, eredu berri baten alde borrokan. 

Aldaketa handia da aldarrikatzen duguna. Baina aldaketa handiak emateko, aldaketa prozesuak jarri behar dira martxan. Eta Nafarroan badugu aldaketa prozesu bat martxan. Horregatik, gaurko galdera honako hau da: nola bultzatu dezakegu aldaketa prozesu hori; zeintzuk dira eman beharreko urratsak?

Guk aurrerapausu batzuk ikusi ditugu, demokratizazioari dagokionean:
-Apartheid sindikalari amaiera eman zaio instituzioetan. 
-Euskaraz ikasteko aukera zabaldu da Nafarroa osora. 
-Opus Deiri hainbat pribilejio kendu zaizkio. 
-Herritarren eskariak entzuteko prestutasun handiagoa somatzen dugu instituzioen aldetik. 

Alabaina, iruditzen zaigu oraindik orain ez zaiola ekin eredu ekonomiko eta sozialaren oinarriak aldatzeari. Eta horixe da aste hauetako kanpainarekin aldarrikatu nahi izan duguna: aldaketa lantokietan gauzatu behar da, aldaketa lan eta bizi baldintzetan nabaritu behar da. 

Con la campaña que hemos realizado durante estas semanas, LAB quiere dar un impulso al cambio social en Navarra. Creemos que hay que salir del letargo en el que están los sectores populares. Hemos conseguido echar a los ladrones de las instituciones pero no podemos dormirnos en los laureles. 

Es hora de relanzar la movilización, de activarnos para impulsar el proceso de cambio en Nafarroa. Hay muchas tareas por abordar. Hoy vamos a resaltar tres retos:

Primero: la democratización de Nafarroa debe ser completa. No se puede democratizar a medias. No se puede ceder ante los lobbys del Régimen, como ha cedido Mendoza en con la designación de Haramburu o con la lista única de Educación. Hemos visto a la reacción manifestarse en defensa de sus privilegios. UPN y CCOO, la Patronal y el Opus Dei. Se han movilizado a favor de mantener el apartheid lingüístico en educación, a favor del fraude que supone el PAI, a favor de que el seguro privado del Opus se pague con dinero público. Sin embargo hay una mayoría social que ha votado por el fin del chiringuito foral y vamos a mantener esa exigencia.

Segundo: se debe reformar la administración navarra. No se puede construir un modelo nuevo con viejos instrumentos. Y aunque hay secciones donde sí se ha producido el cambio, en general hay que decir que la administración no se ha cambiado. Hay muchos caballos de Troya en el Gobierno y la administración que están debilitando el cambio.

En tercer lugar, y esto es fundamental desde el punto de vista sindical: el cambio debe plasmarse en las condiciones de trabajo y de vida de la población. Y hasta ahora se ha hecho poco, demasiado poco en esa línea. El paro y la precariedad siguen a la orden del día. La Patronal continua ganando millonadas y no paga prácticamente impuestos. Los servicios públicos siguen recortados. Urge abordar todas estas situaciones tomando medidas concretas: 
• semana laboral de 35 horas, 
• salario mínimo mensual de 1200 euros y pensión mínima de 1080
• igualdad de oportunidades en el acceso al empleo, 
• gestión pública de la salud laboral, 
• desarrollo del sector público navarro.

Lan baldintzak hobetzeko neurri zehatzak hartzea exijitzen diogu Gobernuari eta berau sostengatzen duten indar politikoei. Epe motzean urratsak eman daitezke Parlamentutik. Baina jakin badakigu neurriok ezin direla bururaino eraman, burujabetzarik gabe. Horregatik aldarrikatzen dugu lan harremanetarako esparru propioa. Hemen lan egiten dugu eta hemen erabaki nahi dugu geure lan baldintzen inguruan. Burujabetza, langileontzat, behar soziala da. Eta horretan ere urratsak ematea eskatzen diogu Gobernuari eta gehiengo parlamentarioari. Nafarroak estatus berri bat behar du. Nafarroak langileen aldeko lan erreforma bat egiteko ahalmena eskuratu behar du. Nafarroak gizarte segurantza propioa behar du. "
 

 

 

LAB Osakidetzako Mahai Sektorialetik altxatuko da

0

Datorren astelehenerako, martxoaren 21ean, Osakidetzako Mahai Sektorialaren batzarra deituta dago. LAB sindikatuak salatu nahi du Osakidetzako Zuzendaritzak deialdiak egiteko orduan ez dituela gutxienekoak errespetatzen. Ezin dugu onartu deialdia bilera baino hiru egun lehenago jasotzea, gai ordenik gabe eta dokumentazioa ere bidali gabe. 

Argi dago Osakidetzako Zuzendaritzaren helburu bakarra bere irudi publikoa hobetzea baino ez dela, negoziatzeko borondatearen gaineko plantak egiten. Hauteskunde autonomikoen atarian, EAJ alderdiak urte hauetan osasun publikoan burutu dituen murrizketak eta pribatizazioaren aldeko erabakiak ahantzarazi nahi ditu.

Hala ere, LABek negoziazioaren alde egiten jarraitzen du, hori bai, gutxieneko baldintzak eta bermeak ematen badira. Osakidetzak “negoziazio kolektiboa” aipatzen du bere deialdian, baina gaur egun ez dago horrelakorik. Osakidetzak erabakitzen du zertaz negoziatu behar dugun, noraino, noiz eta nola. Hau gutxi balitz, fundamentu gutxiko deialdi hauek langile zein ordezkari sindikalekiko errespetu faltaren adierazle dira. Ez badira gai gai-ordena serio eta adostua lortzeko, zer nolako sasi negoziazio burutuko dugu?

Beraz, asteleheneko batzarrean, LABek negoziatzeko 5 puntuko proposamena helaraziko dio Osakidetzari mahaitik altxatu baino lehen. Puntu horien gaineko benetako negoziazioa exijitzen dugu, adostutako egutegi baten arabera eta gutxieneko baldintzak bermatzen dituen deialdiekin.
Ez da asko eskatzen duguna. Espero dezagun hurrengo deialdirako Osakidetzako Zuzendaritzak gai honek eskatzen duen seriotasunez erantzutea, milaka eta milaka langile eta osasun publikoaren sistemaz ari baikara.
 

 

 


Enpresaz enpresa gatazkak pizten jarraituko dugu eta horien gainean proposamenak egiten

0



LABeko Bizkaiko Metalgintzako delegatuek asanblada eta manifestazioa egin dute gaur, hilak 18, Bilbon “Murrizketarik gabeko metalgintzako hitzarmenaren alde. Eusko Jaurlaritza patronalaren morroi!” lemapean. Gran Via zeharkatuz, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren parean amaitu da protesta. Bertan Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak, azaldu du Jaurlaritzak bere egin duela lan erreformaren printzipio nagusia, hau da, politika lan merkatutik atera eta langileak bakar bakarrik uztea patronalaren esku. Hori bera egin dute metaleko hitzarmenarekin, “patronalak ez du hitzarmenik nahi eta Jaurlaritzak jarrera hori nagusitzen utzi du”.

Horrez gain Etxaidek salatu du “industria suntsitzen eta Euskal Herritik kanpo eramaten ari badira neurri handi batean lan erreforma honi esker dela, ez zaielako ezer kostatzen lan postuak suntsitzea”. Azken batean patronalak honelako neurriak hartzeak ez baitauka inolako kalte ordainik.

Azkenik “hitzarmenak txikitzea da prekarietatea neurririk gabe zabaltzen uztea da” Etxaideren ustez. Hau patronalaren borondate eta erabakietatik haratago doa, Jaurlaritzak bere politikarekin babesten baititu. LABek ez dauka inolako asmorik patronala edo Jaurlaritzaren jarrerari begira egoteko. Guk enpresaz enpresa gatazkak pizten jarraituko dugu eta gatazka horien gainean proposamenak egingo ditugu. Hori da orain tokatzen dena, borroka egin eta langileei alternatibak proposatzea.
 

 

 

Eraiki dezagun herria feminismotik


Gaur egungo eredua aldatu behar dela argi dago. Orain eraiki nahi dugu horri forma ematea tokatzen da. LABen ustez aldaketa erreala izan dadin emakumeok erdigunean egon behar dugu. Gai hauen inguruan gogoeta egiteko helburuarekin martxo morearen baitan, aste buru honetan, Irunen hitzaldia antolatu du ezker abertzaleak “emakumeon ekarpena askapen prozesuan” izenburupean. Besteak beste Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari Nagusia, hartuko du hitza.
 

 

 

Donostiako ostalaritzako langileen lan baldintzak ezagutzeko inkesta martxan

0

Donostiako Ostalaritzan langileek prekarietate egoerak bizi dituzten identifikatu asmoz LAB sindikatutik inkesta bat jarri dugu sektoreko langileen eskura. Ostalaritzako Patronalaren eta instituzioen ahotik ostalaritzako langileei beraien eskubideak zorroztasunez errespetatzen zaizkiela eta sektorean prekarietaterik existitzen ez dela entzun izan dugu maiz. LAB sindikatuan ez dugu hain argi hori egia denik. 

Bereziki azken hilabeteetan, lan eskubideen urraketa larriak salatzen dituzten langile kopurua izugarri handitu dela nabaritu dugu. Esatera baterako:

“Kamarero laguntzaile bezala kontratatu naute baina gehienetan ni naiz barran egoten den bakarra, eta beraz, kamarero lanak egiten ditut. Normalean ez dugu jakiten zein izango den gure lanaldia, ez dugu lan egutegirik. Astearen bukaeran emanten digute hurrengo asteko ordutegia eta askotan azken orduko aldaketak egoten dira”

“Sukaldari bakarra naiz, baina sukaldari laguntzaile bezala nago kontratatuta. Sukaldari lana egiten badut ere, ez dut sukaldari baten soldata jasotzen, laguntzaile batena ezik. Ez dugu lan egutegirik. Ezin izaten dut aste beteko aurrerapenarekin planik egin ez dakidalako noiz tokatuko zaidan lana egitea. Ni ez nagoenean nagusiaren emaztea jartzen da sukaldari bezala, baina askotan egiten du kale eta neri abisatzen didate lanera joateko azken momentuan. Neri bizitza pertsonala kaos hutsa da ezin dudalako ezer planeatu”

“Ordu asko egiten ditut lan, gutxi gora behera 10 ordu egunean. Ordu extra pila sartzen ditut baina ez dizkidate ordu extra bezala ordaintzen. Eta gainera sobre batean, hau da, beltzean kobratzen dut soldataren zati bat. Ez dakit zer egin dezakedan honen aurrean.”

Ez dugu uste kasu isolatuak direnik ez eta puntualak. Krisiaren aitzakipean langileon eskubide urraketak areagotu ditu patronalak eta honek, sektorean dagoen prekarietatea egoera azalerazteaz gain, berau areagotzea ekarri du.

Sektoreko langileen lan egoeraren argazki erreal bat egitea beharrezkoa ikusten dugu eta bertatik bertara jakin zein den langileen eguneroko ogia. Horretarako, langileen eskutik lan zentroetan bizi duten egoera zein den jakiteko inkesta bat jarri dugu abian eta zentro ezberdinetan banatu ditugu. Datozen asteetan lan horretan jarraituko badugu ere, langileei erreztasunak eman nahi dizkiegu eta horretarako inkesta on-line bidez egiteko aukera zabaldu dugu.

Hemen lotura: Zure Eskubideak Donostiako Ostalaritzan

Inkesta hauekin Donostiako Ostalaritzako langileen lan egoeraren argazkia osatuko dugu, eta bereziki, prekarietate eta lan eskubideen urraketarik gabeko ostalaritza bat eraiki denon artean.

 

 

 

Euskararen normalizazioa, etorkizuneko inbertsioa da

Imanol Arruabarrena eta Edurne Agirre – LABeko Osakidetzako kideak

Aste honetan egunkari batean irakurri ahal izan dugu honako “albistea”: Osakidetzak euskara ikasten ari diren langileak ordezkatzeko zazpi miloi “gastatu” omen ditu azken hiru urteetan. “Gastua” omen da. Aldiz, egunkari berdinean irakurri izan dugu Espainiako Gobernuak 978 miloi “inbertitu” dituela Abiadura Handiko Trena eraikitzeko. Bistan da hitz bakoitzaren atzean dagoen mezu ezkutua. Euskararen kasuan, dirua xahutu, galdu, egin da, onurarik ez omen dakarren kapritxo batean. Abiadura Handiko Trenaren kasuan, aldiz, jarritako diruzarra ondo jarria dago eta diru-jartzailearen borondate onaren erakusgarri da.

Merezi du gogoratzeak, hamaikagarren aldiz, euskal herritarrok herri honetako berezko hizkuntza den euskara ikasi eta hizkuntza horretan normaltasunez bizi ahal izatea posible egiteko bideratzen diren bitartekoak inbertsio beharrezko eta emankorrak eta eraginkorrak direla. Are gehiago, euskal administrazio publikoan euskararen egoera normalizatzeko, administrazioaren lan zein komunikazio hizkuntza bilakatzeko, bertako langileok euskaraz naturaltasunez lan egiteko eta herritarrei zerbitzua emateko bitartekoak ezinbesteko inbertsio dira.

Euskara bigarren mailakoa da administrazioan eta bestelako inbertsioak beharrezkoak izan ez daitezen, lan mundua euskalduntzeko egin daitekeen inbertsiorik eraginkorrena euskara normalizatzea da. Hortaz, arazoaren muinera jo behar:

• Derrigorrezko irakaskuntzak belaunaldi berriak euskaldundu behar ditu, euskaraz lan eta bizitzeko gaitasuna izango dutenak. Horretarako, ezinbestekoa izango da euskalduntzen duen hizkuntza eredua aplikatzea.
• Lanbide Heziketak eta Goi-Ertain mailako ikasketak euskaraz osoki egiten direla bermatu behar da, edozein espezialitate izanik ikasleak aukeratzen duena (tartean, medikuntza ikasketak). 
• Bitartean, erdaraz eraiki diren instituzio, erakunde zein zerbitzuak euskalduntzeko inbertsioak egitea ezinbestea izango da, baita langileak ere, baina zerbitzuaren euskalduntzea langileetara mugatu gabe.

Azkenik, esan beharra dago, betikoen erasoen gainetik, Osakidetzako langileon euskalduntzea lortzeari begira egiten diren inbertsioak ez direla, urrutitik ere, behar adinakoak. Euskararen normalizazioan benetako inbertsioa egiteko garaia da.
 

 

 

Laneko heriotz istripuak gaur egungo ereduaren emaitza dira


14 dira jada urtea hasi zenetik lan istripuen ondorioz hildako langileak. LABek aspaldi salatu bezala, heriotz istripu hauek ez dira kasualitatea, lan alorrean ematen ari den prekarizazioaren ondorio lazgarria baizik. Lan baldintza kaskarren, prebentzio neurri eznahikoen edo mantenimendu faltaren emaitza dira. LABeko Nazio Biltzarrak gertatutakoa salatuz elkarretaratzea burutu du eta dei egiten die langile eta herritar guztiei Lekeition martxoaren 20an egingo den manifestazioan parte hartzera.

Agintari politiko eta ekonomikoen ahotan behin eta berriz entzuten dugun hazkunde ekonomiko hori langileon eta gure lan baldintzen bizkar eraiki nahi dute. Erabaki honen emaitzak denok ezagutzen ditugu: laneko gaixotasunak, lan istripuak eta heriotzak. Gaur egungo ereduak miseria eta heriotza besterik ez dakar langile klasearentzat.

Istripu hauek ekidin litezke horretarako neurriak hartuz gero baina enpresa eta administrazioek ez dute arazoari irtenbidea emateko neurririk hartu. Alderantziz, Instituzioak begirale huts bilakatu dira eta hori onartezina da LABen iritziz.

Sindikatuak, orain arte bezala prekarietatearen kontrako borrokan lehen lerroan jarraituko du, langileen ondoan izango da prebentzio lanetan zein salatzerako orduan.
Bide horretan eta azken heriotz istripua salatzeko elkarretaratzea burutu du eta dei egiten die langile eta herritar guztiei Lekeition martxoaren 20an egingo den manifestazioan parte hartzera.