2026-09-10
Blog Page 1018

#U30GrebaOrokorra

PARTEHARTZEA MANIFESTAZIOETAN

Eguerdiko mobilizazioetan, 145.000 lagun batu gara lan, pentsio eta bizitza duinen defentsan

PARTICIPACIÓN EN LAS MANIFESTACIONES
En las manifestaciones del mediodía nos hemos movilizado 145.000 personas en favor de un trabajo, unas pensiones y una vida dignas.
 

{jcomments off}
{module [727]}


{jcomments off}

{module [732]}


{jcomments off}

{module [733]}


{module [729]}

Garbiñe Aranburu

Igor Arroyo

Arantxa Vazquez

Eñaut Aramendi

Imanol Karrera

{module [730]}


{jcomments off}

{module [728]}

Elkartasuna adierazi diogu Loiolako herri harresiagatik bihar epaituko duten Estebani

0

Edesa Industrialeko eta Geyserreko LABek babesa eskaini diote euren lankideari. Akusazioak 3 urteko kartzela eta 21.292 euko zigorra eskatzen ditu bere aurka, eskubide zibili eta politikoen alde borrokatzeagatik.

2014ko irailean, 28 gazte euren militantzia politikoagatik Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko zituztela jakin zenean, Askegune bat sortu zuten Loiolan. Bertan zegoen gure lankide den Esteban ere, eskubide zibil eta politikoen alde bera alea emanez.

Ertzaintza bortizki oldartu zen modu baketsuan protesta egiten ari zirenen aurka. Esteban odoletan atera zuten eta atxilotu, “autoritatearen aurkako atentatua” egotzita.

Bihar, urtarrilaren 26an, epaituko dute Esteban Donostian. Akusazioak 3 urteko kartzela eta 21.292 eurotako zigorra eskatzen ditu bere aurka.

Muntaia polizial hau salatu eta Estebani gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu. Oso harro gaude honelako lankide bat izateaz. Injustizia bat salatu eta bere elkartasuna adieraztera joan zen Esteban Loiolara, eta honela ordainarazi diote. Orain, geu gara Estebani elkartasuna adierazi eta gure babes osoa adierazten diogunak.
 

 

 

Garoña betirako ixteko eskatuko dugu bihar Bilbo eta Gasteizen

0


Garoñaren Kontrako Foroak elkarretaratze batera deitu du biharko, 13:00etarako, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. LAB Foroa osatzen duten eragileen artean dago, eta beste energia eredu baten aldeko aldarrikapena babestuko dugu. Bizkaian ere mobilizatuko dira bihar, 10:30ean, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Garoña 2031. urtera arte ustiatzeko baimena eskatu du Endesak eta Iberdrolak osatutako enpresak. Hortaz, 2012. urtean itzalitako zentral nuklearra irekitzeko arriskuak egunerokoa kolpatu du berriro. Hori dela eta, Garoña betirako ixteko eskatzeko, eta beste energia eredu bat aldarrikatzeko, Garoñaren Kontrako Foroak elkarretaratze bat egingo du bihar, 13:00etan, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. Era berean, Bizkaian ere mobilizatuko dira. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean izango da, 10:30ean.

Hain zuzen ere, hauxe da, Bilboko deialdiaren harira, Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroak kaleratutako oharra:

Urtarrilaren 26an, Garoñako zentral nuklearra berriz ere martxan ez jartzeko Arauz Besteko Proposamena eztabaidatuko da Eusko Legebiltzarrean, talde sozialistak sustatua. Hainbat erakunde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko, bizilagun elkarte eta Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek, Proposamen honen aurrean dugun dezepzioa agertu nahi dugu; izan ere, edukinik gabekoa dela iruditzen zaigu eta zentral nuklearra betirako ixteko premiazkoak diren ekintza zuzenak eta beharrezkoak esijitzen ez direla uste baitugu.

Estatuko Legebiltzarrean lantzen diren gaien inguruko negoziaketak pil-pilean dauden honetan, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzen du gizarteak, ekintza erreal eta berehalakoak martxan jarriz. Hare gehiago, CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordearen zuzendaritza teknikoaren bilera bihar bada ere, El País egunkariak gaur aurreratu duenez, erakunde honek prestatu duen txostena zentral nuklearra berriz zabaltzearen aldekoa dela jakin dugunean.

Gainera, zentral nuklear guztien itxiera progresiboa ere gehitu beharko litzatekeela uste dugu, gainontzeko zentral nuklearrak berriz ere martxan jartzeko baimenak ukatzea, Segurtasun Nuklearreko Kontsailuaren independentzia bermatzea eta zentral nuklearrak barne hartzen ez dituen eredu energetiko berri bat lortzeko lanari ekitea.

 

 

 

La Milagrosa ikastetxeko langileek itxialdia egingo dute euren lanpostuen defentsan


Barakaldoko ikastetxea ixteko arriskuan dago, eta, azken asteetan, mobilizazioak ugaritu dituzte. Hain zuzen ere, agerraldi publiko bat egingo dute bihar arratsaldean, eta langileek itxialdia egingo dutela jakinaraziko dute. 40 langile langabezira joan daitezke eta 350 familia aukeratutako hezkuntza eskaintzarik gabe geratuko dira, ikastetxeak ateak itxiz gero. Denboraren premiak ez du konponbide bat aurkitzeko bidea errazten, urtarrilaren 30ean zabaltzen delako matrikulazio epea.

Kristau Eskola barruan dauden Hijas de la Caridadeko mojek 2001etik La Milagrosa ikastetxearen bidez egiten zuen hezkuntza jarduna alde batera uztea erabaki dute. Erabaki horren ondorioz 40 langile langabeziara joan daitezke, eta 350 familia hautatutako ikastetxerik gabe eta Barakaldoko herriaren hezkuntza beharrak hasetu gabe geratuko dira. Honen aurrean, erabaki ausartak hartzeko eskatu du LABek.
 

 

 

Elkartasuna epaituko dute Herrialde Katalanetan

0

Herrialde Katalanetako COS sindikatuko kide den Oriol Pintos epaituko bere eskubideen alde borrokan ari zen langile bati bere elkartasuna adierazteagatik. LABek, elkartasuna epaitzen ari direlasalatzeaz gain gure babesa adierazi nahi diogu.

Gertakariak 2015. urtean izan ziren, COSeko afiliatu eta etxez-etxeko langilea zen emakume bat kaleratua izan zenean, askatasun sindikalaren aurkako Coccinele enpresaren eraso larri batean. Kaleratzearen ondoren #TamyReadmissió kanpaina jarri zen martxan eta kanpainaren barruan Oriol Pintosek bertze pertsona askok bezala langile honi bere elkartasuna adireazi zion, bihar epaituko eta kriminalizatu nahi den elkartasuna hain zuzen ere.

Sindikalista baten aurkako epaiketa berri hau, injustizien aurka borrokan diharduten aurka martxan jarri den errepresioaren testuinguruan kokatu egin behar da. Epaiketa hau ez deus berria, azken aldian Andaluzian, Asturiasen eta Euskal Herrian ikusi izan dugun bezala.

Hau guztiagatik LABetik gure babes guztia helarazi nahi diogu COSeko kide den Oriol Pintosi, eta Euskal Herritik gure besarkada iraultzaile bat igorri nahi diogu.

 

 

 

Greba mugagabeari ekin diote Correako langileek, deslokalizazio arriskuaren aurrean

0

Nicolas Correa enpresak (Correa Anayak) Itziarko lantokiko lan-baldintzen funtsezko aldaketa bat aurrera eramatea erabaki du, langile guztiak Burgoseko lantokira bidaltzea. Erabaki honek Itziarko langile guztiei eragiten die; 58 langileri, hain zuzen ere. Kontsulta-aldia gaur hasi da, hurrengo 15 egunetan garatuko da eta azken erabakia otsailaren 7an hartuko dute.

Gure ustez, mugimendu honen atzean erabaki politiko bat dago; Burgoseko Administrazioko Kontseiluan hartutako erabaki politikoa, hain zuzen. Horren ondorioz, lantoki bat itxi, 58 lanpostu suntsitu eta ekoizpen-prozesua Euskal Herritik aterako dute.

Hori dela eta, gaurtik aurrera, enpresako langileek greba mugagabeari hasiera emango diote. Honekin batera, hainbat bilera egingo dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin.

Hauek dira hurrengo egunetako deialdiak:

-Urtarrilak 24, 12:30ean, elkarretaratzea Donostiako Gipuzkoa plazan.
-Urtarrilak 25, 12:00etan, prentsaurrekoa Itziarko poligonoan, Nicolas Correa enpresa kanpoaldean.
-Urtarrilak 26, 12:00etan, elkarretaratzea Gasteizen, Lakuan.
 

 

 

Hezkuntza akordioa bai, baina ez edozein akordio

0

Hainbat gai jorratu ditu Cristina Uriarte EAEko Hezkuntza Sailburuak bere agerraldian, baina hezkuntzaren eremuak behar duen sakontasun eta ikuspegi estrategiko gabe. Alta, gaia, merezi duen dimentsio eta seriotasunarekin denon artean heldu behar delakoan gaude. Beraz, herri gisa arituz, erantzukizunez jokatzea dagokigu guztioi.

Bere agerralditik ideia bat azpimarratu nahi dugu, akordioarena alegia. Ez du inongo zehaztapenik eman honen gainean, baina lau hilabete eman ditu hau gauzatzeko. Baina nola gauzatuko da? Nork partehartuko du? Non gauzatuko da? Hezkuntza Saileko saloietan? Baina serioski, norbaitek pentsatzen du hezkuntza komunitate guztiaren partehartzerik gabe eta hezkuntza sailetako lau pareten artean egin daitezkeen balizko analisi, akordio edota legeek eramango gaituztela hezkuntza sistema propiorantz? Eta hau dena lau hilabetetan. Serioak izan gaitezen, otoi!

Guk, hezkuntza herri proiektu gisa ulertzen dugu guk. Eta ideia horri jarraiki hezkuntza komunitateak batu, entzun, hitzegin, hausnartu eta adostasunak bildu behar dituelakoan gaude. Euskal Herriak hezkuntzan ere herri akordioa iruten hasi behar duela.

Herri akordio bat non, heziketa prozesuaren parte diren aktoreek saretuko duten. Eskuz- esku hezkuntza formala, ez-formala eta informalak, herritarrek, ehunduko duten akordioa. Nazio ikuspegia oinarri eta helburu. Eta adostasunak blindatzeaz haratago, betikotuak diruditen korapiloak askatzen lagundu eta beste eredu berri baten bidean jarriko gaituena.

LABtik ez dugu inondik inora onartuko hezkuntza komunitate osoaren partehartzerik gabe eta hezkuntza sistema propioa eraikitzea helburu ez duten inolako akordiorik, ez dugu iruzurrik onartuko eta bide horretan aurrez aurre izango gaitu sailburuak.
 

 

 

Akordioa lortu dugu Indaux enpresan

0

Aia eta Getarian aurkitzen den Industrias Auxiliares S.A.U (Indaux) enpresan, bi urteko negoziaketen ondoren, bi greba egunen ostean eta mobilizazioen ondorioz, akordioa lortu dugu.

Akordioa gaurko langileen asanbladak onartu du (153 baiezko, 12 ezezko eta 2 boto zuri). Negoziaketa amaigabe honi LABek hasieratik jarritako helburuak betetzen ditu, bereziki kontratazio berriek pairatzen zuten egoera bidegabearekin amaitzea.

Hauek dira akordioaren eduki nagusiak:

-Kontratazio berriekiko diskriminazioa eta hauen eskala bikoitzekin amaitzea lortu dugu: aurreko hitzarmenetik kategoria baxuago berri bat zegoen kontratazio berrientzat, %30 gutxiago kobratzeko. Hitzarmen honetan kategoria hau desagertarazi dugu.

-Aparteko orduek enplegua ez desagertaraztea, kobratzea debekatuz.

-Lan erreformaren kontrako klausula, lan baldintzak aplikatzea bermatuz.

-KPIari loturiko soldatak igoerak bermatzea, eta Enpresa barneko Tauletan ere aplikatzea.

-Enpresa euskalduntzeko Euskara plana garatzeko konpromisoa.

Akordio hau ez litzateke posible izango, Indauxeko langilegoaren parte hartze eta kohesiorik gabe. LABen iritziz, aurrerantzean hori izan behar da jorratu beharreko bidea, enpresan langile guztien eskubideak babesteko.
 

 

 

Enpleguaren aldeko akordioa lortu da Domiberia enpresan

0

Ugaoko Domiberia enpresako hitzarmena sinatu da langile batzarraren gehiengo zabalarekin (44 aldeko bozka eta 6 kontrakoak). Urte beteko negoziaketa luze eta gogor honek bere fruituak eman ditu eta hitzarmenean hobekuntza nabarmenak lortzea ekarri du. LAB sindikatua, langileen batasunarekin gai izan da akordio on bat erdiesteko.

Honi gehitu behar zaio LABek hitzarmen kolektibotik kanpo lortutakoa. Enpresak kontratazio politika aldatu behar izatea, LABen salaketaren bidez, eta enpresak gutxienez ABLEko 13 langileri kontratu mugagabe egitea lortu dugu. Lantokietan prekarietateari aurre egitea posible dela erakutsi dela uste dugu.

Hitzarmenaren edukiei dagokionez, hauek dira garrantzitsuenak:

• Lanaldia egun batez jaitsiko da, eta aldi berean, malgutasuna jaitsi eta honen prezioa igo dira. Lanaldi jaitsiera posible ezezik, dugun langabezia tasarekin beharrezkoa dela frogatzen ari gara.

• Erreformaren aurrean babestea lortu dugu: ultraktibitate klausula eta deskuelgearen kontrako klausula txertatuz eta derrigorrezko arbitraia ekidituz.

• KPIaren erreferentzia berreskuratu eta hemendik aurrera igoerak erreferentzia honetatik gorakoak izango dira.

Era berean, igoera ekonomikoa eman da gaueko plusean, elbarritasun plusean, eskola laguntzan… eta era berean oporretako eta martxoko ordainsarien kopuruak igo dira.
Azkenik, LABek jasotako babesa eta langilegoak erakutsitako batasuna eskertu nahi ditu, hori izan baita Hitzarmen hau sinatzea ahalbidetu duena.