2026-03-19
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsasungintzako murrizketak zentro berrien inaugurazioekin estaltzen saiatzen direla salatu dute

Osasungintzako murrizketak zentro berrien inaugurazioekin estaltzen saiatzen direla salatu dute

Astelehenean, hilak 18, osasungintza publikoan pairatzen ari diren murrizketak salatzeko, sindikatuek, Arabako Osasun Enpresa Batzordeak eta Pertsonaleko Batzorde guztiek, Salburuako osasun zentroaren aurrean elkarretaratzea egin zuten. Bertan Jon Darpon eta Iñigo Urkulluk zeuden zentroa inauguratzen.

Jon Darponek zentro berriak inauguratuz jarraitzen du. Bitartean murrizketak zabaltzeko aprobetxatzen du. Hala da, zentro berriak irekitzen ditu, baina ez du langile gehiagorik kontratatzen; hau da, beste zentroetako langileak hartzen ditu zentro berrietan jartzeko.

Adibide bezala, Aranbizkarra auzoko zentroan 3 famili mediku, 4 erizain, 2 pediatra eta 3 administrari laguntzaile gutxiago egongo dira, beste zentroetan bezala, Habana, Olagibel, Gazalbide…

Gauza bera beste zerbitzu batzuetan gertatzen ari da. Call Center da beste adibide bat. Ez dute plantillarik berritu; beste zentroetatik hartu dituzte langileak eta Call Center honetan moldatu dituzte.

HUAko errealitatea oso nabarmena da. Laborategi guztiak zentralizatu egin dute eta honen bitartez ebentualak kaleratzeko aprobetxatu dute.

HUAko kanpoko kontsultetan gertatzen ari diren arazoak ez dira atzean geratzen. Santiago Ospitaleko eta Txagorritxu Ospitaleko kanpoko kontsulteen trasladoa erabili dute murrizketak aplikatzeko.

Jon Darponen asmoa agerian geratzen ari da. Osakidetzarentzat, Jon Darponentzat ez da erabiltzailea edo gaixoa inportanteena. Garrantsitsuena murrizketen aplikazioa da, besterik ez da.

Lehen esan dugun bezela, gauza hauek guztiak, hau da, murrizketa hauek guztiak estaltzeko Jon Darponek eta Iñigo Urkulluk osasun zentro berriaren irekitzearena erabiltzen dute, hori bai, kontratazio berririk egin gabe. Osakidetzak eta PNVk kea saltzen jarraitzen dute.
  

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.