2026-02-02
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak sarean aurrera daraman osasun berrantolaketa ez da modu egokian ematen ari

Osakidetzak sarean aurrera daraman osasun berrantolaketa ez da modu egokian ematen ari

LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta bere Sailburu den Jon Darpóni pasadan ostiralean ume zazpikiaren heriotza eragin zuten jazoeren inguruko ikerketan gardentasuna eta ardura exijitzen die. Umeak arnas gelditze bat izan ostean udaltzaingoak Santiago Ospitalera eraman zuen eta handik Gurutzetako Ospitalera bideratu zuten, bertan egun gutxitara hil zelarik. 

LAB sindikatuak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta bere Sailburu den Jon Darpóni pasadan ostiralean ume zazpikiaren heriotza eragin zuten jazoeren inguruko ikerketan gardentasuna eta ardura exijitzen die. Umeak arnas gelditze bat izan ostean udaltzaingoak Santiago Ospitalera eraman zuen eta handik Gurutzetako Ospitalera bideratu zuten, bertan egun gutxitara hil zelarik. 

Era berean hainbat komunikabideen, Correo esaterako, kazetaritzako deontologia-kodea bete dezaten eskatu nahi diegu, datuak kontrastatuz eta egia errespetatuz. Mota honetako jazoerek jendartean sortzen duten egonezinaz jakitun, medio honek herritarrei informazio okerra bidali zien titularren bitartez, kontraste eskasekoa bederen. Ez da egia anbulantziak falta zirenik. Lau anbulantzia eta UVI mugikor bat zeuden prest, azkena bertaratzen ari zena bere irteera geldiarazi zenean.

Hala ere umea hil egin zen eta honen aurrean galdera ezberdinak sortzen zaizkugu. Larrialdien koordinazio zentroak interbentzioa modu egokian kudeatu zuen? Santiago Ospitalean pediatria larrialdi zerbitzua egon izan balitz emaitza berdina izango litzake? Txagorritxuk UCI pediatrikoa izanez gero berdina pasako zatekeen? LABetik aspaldi ari gara salatzen pediatriaren egoera: Osakidetzak umeen arreta pediatrikoa familia medikuen bitartez betetzen du. Santiago Ospitalaren ondoan diren auzoetako umeren batek larrialdi bat badu Txagorritxu Ospitalera eraman behar da, Osakidetzak pediatria ospitalarioa ezabatzea erabaki baitzuen lehenik eta urte batzuk geroago Santiagoko larrialdi pediatrikoa Txagorritxun zentralizatu zelako. Adintxikiko batek zainketa intentsiboak behar izanez gero, Txagorritxuko helduen UCIan jasotzen ditu,; gerora, egoera okerrera badoa, Gurutzetakora bideratzen da.

Arabako larrialdi pediatrikoen zerbitzuak ezin dira Txagorritxu Ospitalean bakarrik kokatuak egon, modu honetan urjentziak kolapsatzen direlako. LABen ustez Osaskidetzak sarean aurrera daraman osasun berrantolaketa ez da modu egokian ematen ari, eta Araban, bereziki Santiago Ospitaleko zerbitzuak Txagorritxukoan zentralizatzeko nahia dela eta osasun arreta herritarrengandik aldentzen ari da. Arabako osasungintzako profesionalek ematen ari den desoreka larritasunez ikusten dute eta zerbitzuren baten beharra izan duten erabiltzaileak ere ondoriak zeintzuk izango diren ikusten hasi dira.

Osasungintza Publiko bat eraikitzeko garaia da. Gardena, parte hartzailea (langileak, herritarrak, eragile sozialak…) eta kriterio ekonomizistan bakarrik oinarrituko ez dena.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...