2026-09-21
HomeEkintza PolitikoaArantza Zulueta askatu!

Arantza Zulueta askatu!


Gaur Arantza Zulueta abokatuaren askatzea exijitzeko elkarretaratzea burutu da Bilboko Buenos Aires kaleko epaitegiaren aurrean eta LAB sindikatua ere bertan izan da. Arantza da interlokuzio lana egiteko izandako saiakeragatik preso jarraitzen duen pertsona bakarra. Ez hori bakarrik: Arantza da inolako epaiketarik egin gabe, urte bi eta erdiz preso jarraitzen duen euskal preso guztien artean bakarra.

MOBILIZAZIOAN BANATU DEN IRAKURKETA

"Urte 2 eta 7 hilabete isolamenduan
Arantza Zulueta askatu!
Espetxea, mendekurako tresna
Isolamendua, torturatzeko

Arantza Zulueta Euskal Preso Politikoaren Kolektiboaren (EPPK) abokatua da. Arantzarekin batera, kolektiboaren eta jendartearen interlokuzio lana egiteko jendaurrean aurkeztu eta eratu zuten taldeko partaideak jazarri, kriminalizatu eta kartzelaratu egin zituen Espainiako Estatuak.

Gaur egun, Arantza da interlokuzio lana egiteko izandako saiakeragatik preso jarraitzen duen bakarra. Ez hori bakarrik: Arantza da euskal preso guztien artean, inolako epaiketarik egin gabe, urte bi eta erdiz preso jarraitzen duen bakarra.

Arantzaren egoerak argi uzten du zertarako erabiltzen dituen kartzelak Estatu Espainolak: mendekurako. Izan ere, arrazoi politikoak direla-eta, legeak dioena bete beharrean, zorrak kitatzeko darabilten tresna krudela da kartzela. Argi dago: Arantzau Estatuaren bahitu politiko bat da, epaiketaren zain libre zegoen salaketengatik baitago preso.

Kartzelan dagoenetik -2014ko urtarrila- erabateko isolamendu egoera arbitrarioan daukate Arantza, inor ikusi gabe, bera zaintzen ari diren funtzionarioak ez bada. Helburua da Arantza makurraraztea, ahultzea eta bere ingurukoekiko harremanak galtzea.

Cadizen daukate Arantza, Puerto III kartzelan, Euskal Herritik 1.000 kilometrotara baino urrunago. Hogei ordu ematen ditu egunero ziegan, gainontzeko presoengandik (politikoak zein sozialak) bananduta eta patio txiki-txiki batera baino ez dute ateratzen. Isolamendu egoeran egonda ere, miaketak egiten dizkiote, behin eta berriz: ziegan izaten dituen gauza apurrena zein gorputzean; erabal biluztuta, umiliatzeko helburuarekin. Kanpokoekin duen harreman bakarra eguneroko bost minutuko telefeno deia eta asteroko visita dira. Bisitak grabatu eta kontrolatu egiten dituzte. Jasotzen dituen gutunak, berriz, mugatuta dauzka eta asteeetako atzerapenarekin hartzen ditu.

Arantzaren zaugarritasun pertsonala eta juridikoa handitu egiten da egoera honetan, eta urratu defentsa eraginkorra izateko duen eskubidea. Hori gertatu zaio egin dioten azken miaketan, kendu egin baitizkiote defentsa presatzeko idatzitu zituen oharren kuadernoak.

Arantzak pairatzen duen egoerari tortura dei dakioke, pertsona psikikoki ezabatu eta suntsitzea bilatzen duen tortura zuria deritzona.

Arantza aske utzi behar dute, berehala. Ez dago aitzakiarik: kartzelan jarraitzeko arrazoi bakarra Estatuaren mendeku politikoa da."

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.