2026-11-24
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea Hiltzailea35 dira honezkero aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildako langileak

35 dira honezkero aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildako langileak

LABek Oiartzungo Ugaldetxo Poligonoan, gaur goizean bertan gertatutako 57 urteko langile baten heriotza salatu nahi du. Azken heriotz honekin 35 dira honezkero aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildako langileak. LABetik gure elkartasuna eta babesa erakutsi nahi dizkiegu hildakoaren gertuko, senitarteko eta lankideei. 

Heriotz hauek, gehienetan, lanean ematen den prekarietatearen isla dira. Praktika txarren, prebentzioa faltaren, lan-kargen, malgutasunaren… ondorio dira. Ez enpresetatik, ez instituzioetatik ez da egoera honi aurre egiteko, edo gutxienez, gutxitzeko, tresna ez neurririk jartzen. Honen aurrean bada ordua etengabe goraka doan drama sozial honen aurrean planto egiteko.

LABetik argi dugu mobilizazioa dela tresnarik eraginkorrena, bai heriotz hau salatzeko bai eta, berriz ere gerta ez dadin neurriak exijitzeko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk mahaia blokeatu eta gero, LABek estrategia berria jarriko du martxan Udalhitz berritzeko

LABetik ELAri proposatu genion EAJ zuzenean interpelatzeko eta presionatzeko mobilizazio dinamikara batzeko eta horretan sakontzera gonbidatzen dugu berriro ere.

Benetako iruzurra da EAEko Osasun Sailak sindikatuoi leporatzea osasun-garraioaren zerbitzuaren hobekuntzak atzeratzen ari garela

LABen erantzuna sailaren adierazpenei. Etengabeko estresean gutxienez bost urte daramatzan zerbitzu bati buruz ari gara. Gero eta larrialdia gehiago daude, anbulantziak egunero gainezka daude, eta...

Osakidetzako EPEan 6.150 akats larri atzeman ditu LABek

LABek Osakidetzako zuzendaritzari eman dio akatsen berri, eta galderak kentzeko eskatu zion, baina egoerak, konpontzetik urrun, okerrera egin du: EPEaren 3. fasean akats larriak dituzten galderen proportzioa ia zazpi ehuneko handitu da.