2026-10-28
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak negoziazio mahaian hartutako jarrera salatzeko mobilizatzen ari zirenen aurrean oldartu da...

Osakidetzak negoziazio mahaian hartutako jarrera salatzeko mobilizatzen ari zirenen aurrean oldartu da Polizia

Gaur hilak 18, Donostia,Txagorritxo, Santiago, Basurto, Galdakao eta Gurutzetako Ospitaletan itxialdiak antolatu ditugu irailaren 15eko mahai sektorilean Zuzendaritzak izan zuen jarrera salatzeko. Mobilizazioan aurrean LABek zuzendaritzak hartutako postura salatu nahi du, bereziki Santigo eta Txagorritxo ospitaletan gertatutakoa, non ertzaintzak langileak desalojatu eta identifikatu dituen.

Aurreko Irailaren 15ean mahai sektoriala burutu zen, bertan Zuzendaritzak izan zuen jarrera ikusirik eta negoziatzeko borondaterik azaldu ez zuenez, bertan parte hartzen dugun sindikatuok LAB, ELA , SATSE, SME eta UGT mahaitik altxatzea erabaki genuen.

Egun, Osakidetza enplegu publkoa deusezten ari da, langileoi jardunaldiaren luzapena inposatu, Madriletik egondako murrizketa guztiak aplikatzen dizkigu eta Aurrekontuetan osasun publikorako diru partidak murrizten jarraitzen du, ondorioz langileon lan kargak eta osasun zerbitzuaren kalitatea murriztuz.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Frantses Kanonaren aurka herri harresia osatzera dei egiten dugu

Eskuin muturreko Canon Français edo Frantses Kanona taldeak antolatutako otordua egitekoa da Miarritzeko Irati aretoan azaroaren 28an. Bada, hainbat eragilerekin batera, hitzordu horri aurka egin eta herri harresia sortzeko deia luzatzen diegu langileei LAB sindikatutik.

Euskara, baliabideak, segregazioa eta digitalizazioa dira hezkuntza arloko lehentasunak LABentzat

Sindikatuak gaur Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean egindako agerraldian adierazi duenez, PISA txostena erreferentziatzat hartzen ez duen arren, datuak kezkagarriak dira. Emaitzetan eragina izan duten faktoreen artean lau dira premiaz jorratu beharrekoak: euskararen ezagutza eta erabilera indartzea, ikastetxeetako baliabideak bermatzea, segregazioari aurre egitea eta digitalizazio-eredua berrikustea.

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako greba bertan behera utzi du enpresa batzordeak

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako Enpresa Batzordeak urriaren 27tik abenduaren 23ra iragarrita dituen greba egunak bertan behera uztea erabaki du. LAB eta ELA sindikatuek osatzen dute Enpresa Batzordea eta ahobatezko erabakia izan da greba egunak bertan behera uztea. Iragarpen horren arrazoia bat eta bakarra da: konpainiak, CCOO sindikatua baliatuta, edozein negoziazio aukera zapuztu du hauteskunde sindikalak egiteko aurreabisua Lan Delegaritzan erregistratu baitu.