2026-02-03
HomeEkintza SindikalaNegoziazio kolektiboaren defentsan LABek sustatutako mozioa onartua izan da Tolosako Udalean

Negoziazio kolektiboaren defentsan LABek sustatutako mozioa onartua izan da Tolosako Udalean

Negoziazio kolektiboa guztiz blokeatzeako erabaki politikoa hartu dute CONFEBASK osatzen duten herrialdetako patronalek Adegi, Cebek, Seak. Akordioei atea ixten diete, ez bada lan erreforman sakontzeko, soldata igoerak mugatu eta lan baldintzak kaskartzeko; azken batean, sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzeko ez bada. Salbuespena dira sinatzen diren sektoreko akordioak.

Geroz eta dimentsio handiagoa hartzen ari den arazo politiko baten aurrean gaude. Arazoa CONFEBASK da, blokeoaren erantzulea CONFEBASK da. Eta desblokeoan, erabakigarria izan daiteke instituzioek hartzen duten jarrera, erabakigarria, jendartearen gehiengoaren eta herri honetako ekonomiaren mesedetan hartuko dituzten erabakiak edota elite ekonomiko txiki bati men egiten jarraituko duten.

Instituzioak eta eragile politikoak mugitzen direnean, erabaki politikoak hartzen direnean, patronalean eragina izan badu, daramaten bidean babestuak edota erasotuak sentitzen direlako. Zilegitasun politikoa eman edota kendu egiten zaielako.

Lan erreforma indarrean sartu zenetik proposamenak egiten ari da LAB, eztabaida eramaten ari gara instituzioetara eta horretan jarraituko dugu.

Metaleko negoziazioak desblokeatzeko proposamen zehatza egin eta Aburtori eskuhartzeko eskatu diogu, ikusiko dugu egiten duen. Udaletxe batzutan ere mozioak aurkezten hasiak gara, eragile politikoak banan-banan duten jarrera azaldu dezaten. Datorren kurtsoan segida izango duen dinamika da honakoa.

Dagoeneko Tolosako udaleko plenoan eztabaidatu dute (atzo). Bergaran ere atzoko plenoan eztabaidatzekoa zen baina atzeratu egin da.

Tolosan onartua izan da LABek aurkeztutako mozioa, EHBildu eta PSEren aldeko bozkekin. PNVk kontramozio bat aurkeztu zuen eta guk aurkezturiko mozioaren aurrean abstenitu egin zen. Kontra-proposamen horretan negoziazio kolektiboa balioetsi egiten du eta lan harremanen berezko esparruaren alde egiten du. Baina ez da horretan geratzen, desblokeoaren ardura berriro ere bi aldeengan kokatzen du eta hori onarteziana da. Beste behin ere aukera paregabea galdu du PNVk ardurak dagokion lekuan ipini eta patronala interpelatzeko. Berriro ere ustezko ekidistantzia jarrera batekin langileoi bizkar ematen ari da.

LABek enpleguaren defentsan, hitzarmenak aldarrikatzen jarraituko du, bihar, Donostia, Bilbo eta Gasteizen eguerdian, eta Gipuzkoako eskualde guztietan arratsaldez, egingo ditugun mobilizazioak kasu, abiatutako dinamietan sakonduz eta mobilizazioak indartuz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erantzuna Amaia Antxustegiri: ratioak betetzen dira… baina hori ez da zaintzea

Jarraian duzue Itsasne Nuñez Bilboko idazkaria eta Juankar Vizan Soziokomunitario sektoreko Bizkaiko arduradunaren iritzi-artikulua. Amaia Antxustegik Bizkaiko Batzar Nagusietan egin dituen azken adierazpenek, etxebizitza komunitarioetan...

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...