2026-08-15
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea Hiltzailea23 dira jadanik 2014an lan istripuan hildako langileak

23 dira jadanik 2014an lan istripuan hildako langileak

Atzo, uztailak 1, langile bat hil zen garabi batetik erorita Jundizeko poligonoan, Gasteizen. Honekin, badira 23 langile jadanik Euskal Herrian hil direnak ezbeharretan 2014an. Bihar, osteguna, elkarretaratzea burutuko dugu lan istripu hau salatzeko SEA patronalaren aurrean arratsaldeko 18:00etan.

Lehenik eta behin, LAB sindikatutik gure elkartasuna helarazi nahi diogu hildako langilearen familiari, gertukoei eta lankideei. Gaur egun nagusi diren prekarietateak, esplotazioak, lan baldintza txarrek, lan erritmoak eta formakuntza ezak hil egiten dute.

LAB sindikatuak dei egiten du azken heriotz istripua salatzeko deitutako mobilizazioetan parte hartzeko

Atzokoarekin gutxienez 23 dira 2014an Euskal Herrian lan istripuan hildako langileak

Atzo asteartea uztailak 1 lan istripuz hildako langile baten heriotza salatu behar dugu. 27 urteko Lezamako langile gaztea hil zen Gasteizen izandako istripuan, Instalaciones Universal Plataformas Aereas enpresako langilea, plataforma mantennimendu lanetan ari zela 14 metrotik erorita.

LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi diogu haren sendiari, lankideei, lagun eta gertuko guztiei.

Modu berean gogor salatu nahi dugu azken heriotz honekin, Euskal Herrian gutxienez 23 langile hil direla 2014an, urtarriletik uztaila bitarte.

Non daude administrazioko arduradunak heriotz berri hau salatzeko? Zein aldaketa eta zein pausu enateko prest daudeegoera eta eredu hau geldiarazteko? Langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan eta ez, saiakera horretan hiltzeko. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, langile bat hiltzea ez da lanaren ezaugarri bat. Ez, lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira.

Ondorengo orduetan burutuko diren protesta elkartaratzetan parte hartzera deitzen dugu LABetik.

Gasteizen bihar osteguna 18:00etan SEA enpresari elkartearen aurrean, eta ostiralean Lezamako herrian eguerdiko 12:00 etan udal plazan.

Hau guztia dela eta, LAB sindikatutik mobilizatzera dei egiten dugu eta guztien artean, langile zein jendartean odolhoste hau geldiarazi dezagun.

ASKI DA! EREDU EKONOMIKOA ALDATZERA GOAZ!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...