2026-02-03
HomeEkintza SindikalaNegoziazio Kolektiboaren defentsa Gasteizko Legebiltzarrera eraman du LAB sindikatuak

Negoziazio Kolektiboaren defentsa Gasteizko Legebiltzarrera eraman du LAB sindikatuak

LABek Negozio Kolektiboaren aldeko euskal esparrua defendatzen duen adierazpen instituzionala aurkeztu zuen atzo Gasteizko Legebiltzarrean. Besteak beste, LABeko negoziazio kolektiboko eta ekintza sindikaleko idazkari Garbiñe Aranburuk talde parlamentariei hitzarmenen negoziazioak desblokeatzearen aldeko jarrera har dezatela eskatu zien. Adierazpena EH Bilduk bakarrik onartu zuen.

Garbiñe Aranburu negoziazio kolektiboko eta ekintza sindikaleko idazkariak Legebiltzarrean hedabideei egindako adierazpenak:

“Gaur, Gasteizko Legebiltzarrak, uztailaren 7a baino lehen egingo duen azken plenoa du. LAB moduan negoziazio kolektiborako euskal esparruaren aldeko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA aurkeztu dugu bertan.

Herri baten lan harreman eredua guztiz lotua dago duen negoziazio kolektibo ereduari. Negoziazio kolektiboak lan harremanak bere osotasunean arautu ezin baditu ere, lan harremanetarako euskal esparruaren zutabe nagusia delako.

Horrela, ez gara patronalaren eta sindikatuen artean konpondu behar den lan gatazka batetaz bakarrik ari. Arazo politiko eta sozial batez ari gara. Gure negoziazio esparruen babesak eta hitzarmenak gutxieneko eduki batzurekin berritzeak interes orokorreko helburua du.

Uztailaren 7an herrialdeko hitzarmenak desagertzen badira, edota sektore publikoan Madriletik inposatzen diren oinarrizko legedien menpe daudelako inolako negoziaketa eskubiderik gabe jarraitzen badugu, herri honetako langile gehien gehienak negoziazio kolektiborako eskubidea ukatua izango dute.

Lan harremanen indibidualizazioa eta desarautzea emango da, gatazka soziala izugarri handituko da (gaur Legebiltzarrera iritsiko diren Alfus eta Incoesako lan gatazkak horren adibide dira) eta honek euskal ekonomiari kalte egingo dio.

Ez da egia guztiz desaraututako lan harremanen ereduak hazkunde ekonomikoari laguntzen dionik. Soldata-jaitsieran eta lan baldintzen kaskartzean oinarritzen den lehiak kalte handia ekar diezaieke ekonomiaren sektore guztiei, ekoizpen eredu bera aldatzeraino eramanez. Frogatua dago neurri hauek guztiek atzeraldi ekonomikoa handiagotzea ekartzen dutela.

Mesede egiten dien bakarrak CONFEBASKek ordezkatzen dituen enpresari gutxi batzuek baino ez dira, beraein interes partikularrak defendatzen ari diren enpresari gutxi batzuk baino ez.

PP ezik, beste alderdi guztiak modu batean edo bestean, lan erreformaren aurka azaldu dira; lan erreformaren aurka greba orokorra egin da, milaka lagun mobilizatu dira. Hori ez da nahikoa, gero aurkakotasun horri ez bazaio ausardia eta erabaki politikoen bidez aurre egiten.

Guzti honengatik esaten dugu hizpide dugun hau ez dela gatazka laboral soila, arazo politiko eta soziala dela, horregatik ekarri dugu gure alkarrikapena gaur hona, Legebiltzarrera. Instituzio honek ere dagozkion erantzunkizunak bereganatu ditzan. Eta oso proposamen zehatzak egin ditugu:

1. Negoziazio kolektiboaren euskal esparruaren aldeko jarrera har dezala, euskal esparrua babesteko eta blindatzeko.
2. Hitzarmenaren negoziazioak desblokeatzearen aldeko jarrera har dezala
3. Eragotz dezala, gure esparruan, nahitaezko arbitrajea inposatzea.
4. Esparru publikoan negoziazio kolektiborako eskubidea aitortu, eta eremu publikoko negoziazio mahaietan erdiesten diren akordioek berauek ukatu egiten dituen oinarrizko legediaren aurrean blindatzea eskatzen dugu.

Proposamen zehatz hauek EHBilduren babesa jaso dute eta PNV, PSE eta PPk ezezkoa eman diote.
LABetik jarraitu egingo dugu negoziazio kolektiborako eskubidea defendatzen patronalaren asmoen aurka borroka eginez eta eragile politikoak interpelatuz, langileek mezu argi hori eman digutelako.

Gasteizen, 2013ko ekainaren 27an

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...