2026-02-02
HomeEkintza SindikalaNafarroako Esku-hartze Sozialeko langileak mobilizatu dira, inpugnazioari buruzko epaiketaren harira, hitzarmena bizi-bizirik...

Nafarroako Esku-hartze Sozialeko langileak mobilizatu dira, inpugnazioari buruzko epaiketaren harira, hitzarmena bizi-bizirik dagoela aldarrikatzeko

Gaur hastekoa zen IruƱean OEIS patronalak [Esku-hartze Sozialeko Estatuko Erakundea] Nafarroako Esku-hartze sozialeko lehenbiziko hitzarmenaren aurka eginiko inpugnatzeari buruzko epaiketa. Horren karietara, eta LAB sindikatuak deituta, langileek lanuzteak egin dituzte 10:00etatik 14:00etara, bai eta bi elkarretaratze jendetsu ere: Caritasek IruƱean duen egoitzaren inguruan lehenik, eta Justizia Jauregiaren aitzinean bigarrenik. LABek adierazi du, epaiketan gertatzen dena gertatzen dela, eskura dituen bide guztiak erabiliko dituela hitzarmena bizi-bizirik dagoela aldarrikatzeko. Momentuz, gaur hastekoa zen epaiketa atzeratu egin dute, datarik gabe, epaileak erabakita, patronalak berandu aurkeztutako dokumentu batzuengatik.

Justizia Jauregiko elkarretaratzean, LAB sindikatuko Ekintza Sindikaleko arduradun Oihana Lopetegik hitzarmenaren defentsa egin du eta Esku-hartze Sozialeko langileen borroka goraipatu du. ā€œBi mila langileren baldintzak auzitan daude hainbat enpresak bertako hitzarmena inpugnatzea erabaki dutelakoā€, adierazi du Lopetegik. ā€œEta guk sektoreko langileek egin duten borroka nabarmendu nahi genuke, bertako hitzarmena eta bertako markoa lortu izana nabarmendu nahi genuke, eta azpimarratu horrek langile guztientzat lan baldintzak hobetzea ekarri duela. Ildo horretan, LAB sindikatuak eskura dituen borroka bide guztiak erabiliko ditu hitzarmen honek indarrean jarrai dezan, eta langile hauekin borrokan jarraituko dugu hori lortu arteā€.

Bere aldetik, langileei animoak emateko mintzaldian, Esku-hartze Sozialeko arduradun Oihan Ataunek aipatu du epaiketan LAB sindikatuak, noski, hitzarmenaren defentsa eginen duela, ā€œbizi-bizirikā€ dagoela aldarrikatuko duela. ā€œBaina hitzarmen hau botatzen badigute, berriz ere kalera ateratzeko prest gaude, zuekin batera borrokatzera, langileen baldintza duinak bermatuko dituen hitzarmen on bat lortzekoā€.

LAB sindikatua, Nafarroan sektorearen %70 inguruko ordezkaritza duena, hitzarmenaren negoziazioaren sustatzaile nagusia izan zen, eta bere esku zegoen guztia egin zuen, langileekin batera, lan baldintzak hobetuko zituen eta urteetan zehar hainbertze zigorturiko sektore bati etorkizuna emanen zion hitzarmen baten beharra aldarrikatu eta bultzatzeko. Baina helburu hori lortu ondoren, enpresa batzuek, hitzarmenaren alde deus ez egiteaz landara, duela zenbait hilabete hitzarmena judizialki salatzeko bide ankerra hartu zuten.

Gurutze Gorria, Caritas, Secretariado Gitano, Acción contra el Hambre eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (OEIS patronaleko kideak) dira erabaki ulertezin horren protagonistak. Bada, enpresa-erabaki lotsagarri horren aitzinean, LABek uste du, lehenbiziko hitzarmena sinatzeko duintasun-lezioa eman zen bezala, orain ere berriz frogatu behar dela langileen borroka eraginkorra eta baliotsua dela lan-eskubideak defendatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...