Urriaren 29an lanuzteak eta mobilizazioak egitera deituko dituzte Nafarroako Esku-hartze Sozialeko enpresetako 2.000 langileak, baldin eta data hori baino lehen sektoreko patronalak eta Nafarroako Gobernuak ez badute aldatzen beren jarrera eta desblokeatzen hitzarmenaren negoziazioa. Halaxe iragarri du LAB sindikatuak gaur IruƱean eginiko prentsaurrekoan.
Esku-hartze Sozialeko zentro eta zerbitzu publikoetan arreta ematen zaie adingabeei, familiei, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei, egoera ahulean eta gizartetik baztertuta dauden pertsonei, migratzaileei, etxegabeei, langabeei, eta abarrei. Sindikatuko sektoreko arduradun Oihan Ataunek, hainbat ordezkarirekin batera, azaldu du Nafarroako Esku-hartze Sozialeko zerbitzuetako 2.000 langileek 10 urte baino gehiago daramatzatela beren soldatak, berez prekarioak zirenak, eguneratu gabe. āUrte hauetan KPIaren %12ko igoerak eta soldaten izozteak langile bakoitzari erosteko ahalmenean 15.000⬠baino gehiago galtzea ekarri dioā.
āOdoluste ekonomiko horri aurre egiteko eta Esku-hartze Sozialaren sektoreari lan-erregulazioa emateko, ANEIS patronalarekin negoziazioak hasi genituen 2019ko apirilean, non Nafarroako Gobernua behatzaile gisa ageri baitaā, kontatu du Ataunek. āBaina Gobernua negoziazio honetan jokatzen ari den papera negargarria da. Aurreko legegintzaldian hitzarmena finantzatzeko konpromisoa hartu bazuten ere, Maria Txibite buru duen gobernua uko egiten ari zaio aktiboki eta pasiboki. Alderdi sozialista izeneko alderdiak erraza zuen hau guztia modu egokian konpontzea, baina nahiago izan dute sektore honetako historiara pasatzea hitzarmenaren negoziazioa zapuztu nahi izan zutenak bezala. Baina ez dute lortukoā.
Ataunek patronalaren jarrera ere kritikatu du. āPatronala ez da motz gelditu, eta Gobernuaren gibelean ezkutatzen ari da bere erantzukizuna bere gain ez hartzeko, eta mahai gainean jartzen ditu sektoreko bertze inongo hitzarmenetan -ez probintziakoetan, ez estatukoan- ez dauden eskakizunak. Eta enpresa hauek dira urtetan diru publikoa milioi askoko mozkinen formatuan pribatizatu dutenak, zuzendariei soldata inolako eskrupulurik gabe igo dietenak, ondarea eta funts propioak pilatu dituztenak, plantillak egoera jasanezinean dituzten bitarteanā.
LAB sindikatuak egiaztatu du āerabateko blokeoaā dagoela lehen hitzarmenaren negoziazioan, eta Gobernuak eta patronalak osatutako tandemaren ājarrera arduragabeariā egozten dio. āHorregatik, aurrerapauso bat emanen dugu lantokietan eta kaleetan, gure etorkizuna bermatzeko, gure eskaerei erantzuteko eta sektorea behingoz duintzeko. Hala, heldu den urriaren 29a baino lehen Gobernuak eta patronalak gure sektorea duintzeko borondaterik agertzen ez badute, egun horretan lanuzteak eta mobilizazioak hasiko dituguā.
āSektoreko langileak animatzen ditugu lan-baldintza duinen alde borrokatzeraā, gaineratu du Ataunek. āAsko dugulako erreklamatzeko eta, batez ere, asko dugulako hobetzeko. Batasunarekin, baikortasunarekin, antolamenduarekin eta borrokarekin, zalantzarik gabe lortuko dugu.
Azkenik, Ataunek herritar guztiei dei egin nahi izan die mobilizazio horietan parte har dezaten eta babes ditzaten. āGutako edonor, bere bizitzako uneren batean, gizarte-zerbitzu horien erabiltzaile izan daiteke, eta egoera horretan dagoen edonori ongi zainduta egotea gustatuko litzaioke, eta zaintzailea ere ongi zainduta egotea gustatuko litzaioke. Zoritxarrez, pribatizazioak, diru publikoa onura pribatu bihurtzeaz gain, zerbitzuen kalitatearen, lan baldintzen eta erabiltzaileen eta langileen duintasunaren aurka egiten du zuzeneanā.

