2026-10-07
HomeUncategorizedMaiatzaren 31n greba zerbitzu publikoetan

Maiatzaren 31n greba zerbitzu publikoetan

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek instituzioetatik ematen ari diren neurriak salatzeko greba eguna iragarri dute zerbitzu publikoetan maiatzaren 31rako. Langileen lan baldintzen kalterako eta jendartearen oinarrizko ongizatea deusezteko neurri bezala aurkeztu dituzte bai estatutik zein Hego Euskal Herriko administrazioetatik inposatu nahi dizkuguten erabakiak eta horien kontra gogor borrokatzearen garrantzia azpimarratu dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

FVEMi aitzakiak amaitu zaizkio, LABek eta gainerako sindikatuok plataforma bateratua aurkeztu dugu Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenean

Gaur Bizkaiko metalgintzaren hitzarmenaren negoziazio-mahaiaren bederatzigarren bilera egin da. Bilera honetan, LABek, negoziazio-mahaian ordezkaritza dugun gainerako sindikatuekin batera, hitzarmenerako plataforma bateratua aurkeztu dugu. Horrekin,...

Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte lehen arretako zentroetan beren aldarrikapenei erantzungo dieten proposamen zehatzak eskatzeko

Irailaren 30ean egindako bileran, Osakidetzako zuzendaritzak mahai sektorialeko sindikatuoi bidalitako proposamena aurkeztu zigun. Lan Baldintzak Arautzen dituen Akordioaren lehen zirriborroa bat da eta dokumentuak...

Faxismo berrien aurrean herri burujabetzan sakontzea eta politika birbanatzaileak aldarrikatu ditu LABek

1936ko Eusko Jaurlaritzaren adierazpenaren eduki soziala nabarmendu du LABek, eta egungo Jaurlaritzari jarrera politiko irmoagoa eskatu dio eskuin muturraren eta faxismoaren gorakadaren aurrean.