2024-04-27
HomeOharrakZerbitzu PublikoakELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuen irakurketa

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuen irakurketa

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuok gogorki salatu nahi ditugu Hego Euskal Herriko administrazio ezberdinek eta Madrilgo gobernuek azken hiru urte hauetan eten gabe ezartzen ari diren murrizketak, neurri antisozialak eta zerbitzu publikoak eraisteko bidean jartzen ari diren politikak.
Ez dute erreparorik izan legeak aldatzeko, joko arauak apurtzeko, lan arloko nazioarteko legedia mesprezatzeko edota oinarrizko eskubideak zanpatzeko.

Defizit publikoari aurre egiteko aitzakiarekin oinarrizko zerbitzuei eta jendarte osoari eragiten dieten murrizketa izugarriak inposatzen ari dira. Are gehiago, gezurretan ari dira eten gabe. Hartutako neurriak langabeziari aurre egiteko direla diote inolako lotsarik gabe, euren datuek ere behin eta berriro hori gezurtatzen dutenean.

Zerbitzu publikoetako langileok gure lan baldintzetan ari gara jasaten politikariek ongizate estatua desegiteko hartzen ari diren neurriak. Hauek guztiak bankuen, enpresarien eta boteretsuen mesedetan erabaki dira, haien aginduetara eta jendartearen gehiengoaren aurka.

Aurrekontuen legea oinarri hartuta, borroka handien ondorioz lorturiko 35 ordutako jarduna bertan behera utzi nahi dute. Lege berean babestuta, oposaketa bidez lanpostu gehiago ez ateratzea berretsi dute eta soldaten izoztea ere bai.

Murrizketa hauei Madrilgo gobernuak hezkuntzan, osasungintzan eta gainerako zerbitzu publikoetan ezarri eta ezartze bidean dituen azken neurriak gehitzen zaizkie, orain arte gobernu ezberdinek hartuko neurrien larritasuna nabarmenki areagotuz eta zerbitzu publikoen unibertsaltasunaren aurka joanez. Murrizketak murrizketen gaineko politikak dira gauzatzen ari direnak, zerbitzu publikoen eta gastu sozialaren kalterako.

Urtetan borrokatu eta hitzarmenetan jasotako oinarrizko lan baldintzak ezabatu nahi dituzte: asteko jarduna luzatu, eskola orduak handitu, erretiro adina eta baldintzak kaskartu, soldatak izoztu, enplegua suntsitu, lanerako sarbideak oztopatu, hitzartutakoak ez bete…

Noiz eta nola izango dute lanerako aukera langabezian dauden gazteen %50k, emakumeek, etorkinek, inolako gupidarik gabe kaleratuak izaten ari diren langileak… lanean ari garenon jarduna eta lan adina luzatu baino egiten ez denean?

Amaiezina da Estatuko zein Hego Euskal Herriko instituzioetatik hartu dituzten neurrien zerrenda, arestian esan bezala, zerbitzu publikoen eta hauetako langileen lan baldintzen kalterako, neurri berean erabiltzaileen, jendartearen gehiengoaren, oinarrizko ongizatea desegiteko bidean jarriz.

Hego Euskal Herriko administrazio ezberdinek azken hiru urte hauetan murrizketa neurri gogorrak inposatu dituzte zerbitzu publikoetan eta bertako langileei. Orain kasu batzuetan ados agertzen dira, besteetan kontrako jarrera agertzen dute, baina ez dute ez aplikatzeko erabakirik hartzen. Argi esaten diegu:

1.- Ez ditzatela Madrilgo neurriak onartu eta aplikatu.

2.- Atzera bota ditzatela orain arte hartutako neurriak eta murrizketak, hala nola, Mahai Orokorretan ezarritakoak, sektore ezberdinetan inposaturikoak, aurrekontuen bidez egindako mozketak…

3.- Alda ditzatela politika fiskalak eta sustatu ditzatela zerbitzu publikoak, egun inoiz baino sendoagoak behar baititugu.
 

Behin eta berriro errepikatu dugu: badaude bestelako bideak, ez du balio diskurtso politak egitea eta politika neoliberalei babesa ematea, enpresariei eta bankariei men egitea, dirua merke ematea eta garesti erostea, horrek xahutzen baititu diru publikoak.

ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuok Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zerbitzu publikoetako langileei dei argia luzatzen diegu orain arte burutu ditugun mobilizazioei jarraipen irmoa eman diezaiegun, murrizketak salatuz, jendartearekin protestetan bat eginez, gure kezkak eta proposamenak partekatuz eta maiatzaren 31rako deitzen dugun greban parte har dezaten. Greba egun honen prestaketa bidean lanzentroetan batzarrak, delegatuen elkarretaratzeak, neurriei aurre egiteko moduak eta era ezberdinetako protestak burutzeko proposamen zehatzak luzatuko ditugu ondorengo egunotan.

Zerbitzu publiko unibertsalak, kalitatezkoak eta doakoak aldarrikatzen ditugu, jendartearen oinarrizko ongizatea bermatzeko ezinbestekoak baitira.

Zerbitzu publikoetako langileon kaltetzearen aurka borrokatzen jarraituko dugu, urteetan lortutakoa ezabatzea ez dugulako onartzen eta zerbitzu publikoaren kalitatearen bermea ere badirelako.

Enplegua sortzearen aldeko politikak egitea exijitzen diegu eta orain arteko enplegu suntsiketarekin amai dezatela.

Bertan negoziatzeko eta erabakitzeko erabateko ahalmena aldarrikatzen dugu, bertan bizi eta lan egiten dugun heinean bertako instituzioei exijitzen diegu neurri hauek ez ditzatela aplika eta zerbitzu publikoak indartu ditzatela.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.