2026-06-30
HomeEkintza SindikalaMadriletik datozen erasoen aurrean negoziazio kolektiborako esparru propioa eraikitzearen beharra aldarrikatu du...

Madriletik datozen erasoen aurrean negoziazio kolektiborako esparru propioa eraikitzearen beharra aldarrikatu du LABek

LAB sindikatuak Madrilen gertatzen ari denari begira ezin dugula jarraitu adierazi du gaur Donostian. Gure soldatak eta enplegua defendatzeko alternatiba Euskal Herrian dagoela aldarrikatu du, horretarako eta negoziazio kolektiborako eskubidea gure esku mantentzeko, "lan harreman eta negoziazio kolektibo eredu propio bat eraiki behar dugula" adierazi du.


Enpresetan bakarrik oinarritzen den negoziazio eredua, hondamendia da euskal herriko langileentzat, langileen gehiengoak empresa ertain eta txikietan dago lanean eta ez dute inolako aukerarik empresa mailan hitzarmenak negoziatzeko. Sektoreko hitzarmenaren babesa desagertzen bada, estatuko negoziazioen menpe utziko ditugu, estatuko lan baldintzak aplikatuko zaizkie, hemengo lan baldintzekin alderatuz askoz okerragoak diren lan baldintzak.

Norabide honetan herrialde mailako negoziazioetan proposamenak egin ditu LAB sindikatuak eta orain beste urrats bat emanez, AKORDIO MARKO SEKTORIALAK irekitzeko saiakera egingo du herrialdeko hitzarmenak estatukoen aurrean babestuak egon daitezen, horretarako aukera juridiko argiak badaude.

LABek, mobilizazio planteamenduak sektore hitzarmenetara eta enpresetara eramango dituela iragarri du. "Ezinbesteko mobilizazioak hilabete gutxi barru estatuko konbenioen menpe egon nahi ez badugu edota erreformaren beste hainbat ondorio kaltegarri pairatu nahi ez baditugu". LABen hitzetan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Maderas de Llodioko enpresa batzordeak eta Garnica enpresak akordioa erdietsi dute 284 greba egunen ostean gatazkari amaiera emateko

Gaur, ekainak 29, Maderas de Llodioko langileek eta enpresa batzordeak Laudioko Herriko plazan agerraldia egin dute 283 greba egunetan zehar aurrera eramandako borrokaren balioa nabarmentzeko. Maderas de Llodion enplegua defendatzeko eginiko borroka izan da, baina baita Aiaraldea eskualde osoan lanaren eta industriaren etorkizuna defendatzekoa ere.

Salatzen dugu segregazio mahaiak ez duela balio izan eskola segregazioari aurre egiteko itun soziala lortzeko

EAEko Hezkuntza Sailak prozesua baliatu du Hezkuntza Legea legitimatzeko eta bere erabakien propaganda egiteko

Osakidetzako ESI guztietako lan osasun batzordeetan beroaren protokoloa garatzeko eskatu dugu

LAB sindikatutik Osakidetzari eskatu diogu lan osasunerako araudia bete eta bitarteko kolektiboak ipini ditzala beroaren arriskuari aurre egiteko, hala nola estres termikoari buruzko azterketak garatzeko. Osakidetzak langile eta erabiltzaileak babesteko bermeak eskaini behar ditu instalazio guztietan. Bistan da klima aldaketaren eraginez urtez urte areagotzen ari den arrisku horren aurrean egiturazko erabakiak hartu behar direla.