2026-01-22
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaLehendabiziko enpresa ituna sinatu dugu Tuterako Torre Monreal zahar etxean

Lehendabiziko enpresa ituna sinatu dugu Tuterako Torre Monreal zahar etxean

Enpresa zuzendaritzak eta langileen batzordeak (bi LABeko ordezkarik, bi UGTkoek eta ELAko batek osaturik) Torre Monreal zahar etxean lan baldintzak arautzen dituen lehendabiziko ituna sinatu dute, hitzarmen estatalak finkatzen dituenak hobetuz. Gainera, azken lan erreformaren alderdi kaltegarriei egiten die aurre: ultraaktibitate mugagabea ezarriz eta adostutakoa ez betetzeko aldebakarreko prozedura galaraziz.

Edukien inguruan, besteak beste, honako hauek dira hiru urteko itun honetan azpimarragarrienak:

– Lehendabiziko bi urteetako soldata igoera lineala (KPIren gainetik soldata baxuenetakoendako) eta hirugarren urtean KPI bezalako igoera, gutxieneko bermearekin.
– Gaur egun kobratzen diren plusak soldata tauletan egonkortzea.
– Urteko lanaldiaren murrizketa: 4 ordukoa bigarren urtean eta beste 3 gehiago hirugarrenean.
– Eszedentzietan, uztartzerako neurrietan eta oporrak aukeratzeko hobekuntzak.
– Lan osasun arloan, lanerako arroparen garbiketa enpresaren ardura.

Horrela, bada, etorkizuneko negoziazioetara begirako oinarri sendoa lortu dugu. Jakin badakigu bidea luzea izanen dela eta sektoreko langileen baldintzak hobetzeko tarte eta behar handia daukagula oraindik. Beste aldetik, Estatu mailako hitzarmen pean egoteak asko baldintzatzen gaitu, baina oso pozgarria da negoziatzeko bertako eremu berri bat ireki izana. Horregatik, lan baldintzak duintzen joateko tresna berri hau lagungarria izanen delakoan gaude.

Amaitzeko, adierazi nahi dugu negoziazio prozesuan langileon arteko batasuna eta mobilizatzeko prestutasuna emaitza positiboa lortzeko ezinbesteko baldintzak izan direla eta, hartara, langle guztiak zoriontzea baino ez dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Lanuzteak hasi dira Arabako esku-hartze sozialaren sektorean

Gaur, urtarrilak 21, ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek 3 orduko lanuzteak deitu ditugu Arabako esku-hartze sozialaren sektorean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Dagoeneko 11...

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak zuzendaritzak negoziazioa alde bakarrez ixtea salatu du

Maderas de Llodio-ko Enpresa Batzordeak salatzen du zuzendaritzak alde bakarrez itxi duela negoziatzeko eta Maderas de Llodion irekita dagoen gatazkari irtenbidea emateko aukera oro. Bereziki...

Iruñeko Udalak azpikontratatutako enpresetako lorezainek greba deitu dute datorren asterako

Iruñeko Udalak lorezaintza zerbitzurako azpikontratatutako OHL Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako langileek greba eta mobilizazio astea hasiko dute urtarrilaren 26an, astelehena, lan hobekuntzak eskatzeko. LAB,...