2026-02-02
HomeUncategorizedLangileen ahotsa aintzat hartzea eta enpleguak bermatzeko 30 orduko lan astea ezartzea...

Langileen ahotsa aintzat hartzea eta enpleguak bermatzeko 30 orduko lan astea ezartzea aldarrikatu dugu Nafarroako Industria Foroan

LABek parte hartu du gaur goizean IruƱean Nafarroako Gobernuak eraturiko Industria Foroaren bileran. Legegintzaldi honi begira nafar langileon lan eta bizi baldintzak hobetzeko, agenda soziolaborala martxan jarritako dinamikaren baitan, neurri zorrotz eta zehatzak aldarrikatzen ditugu, baita Industrian ere, eta gaurko bilerara sektoreari begirako gure lehentasunak eraman ditugu, hala nola Industriako langileen ahotsa entzutea eta lanaldi murrizketak ezartzea 30 orduko lan astea helburu.

Nafarroako herritarren kezka nagusietako bat da lana; eta milaka nafar langileri eta gizarte osoari eragiten dien Industriaren egoera horren baitan kokatzen da. Lan eta bizi baldintzak hobetzearen aldeko borrokan, aukera duen guztietan bide guztiak erabiltzen dituen sindikatua da LAB. Hori dela eta, Industria sektoreko langileen ahotsa eta gizarte osoan dauden beharrak aintzat hartzea defendatu du gaur LABek Industria Foroan. Betikoaren aurrean, eraldaketarako alternatiba presente egon da bileran.

Gizarte osoaren kezka eta beharrei begirako irtenbideak ahalbidetu behar ditu aldaketa sozialak, politika publikoetan aldaketa sakonak eginez eta erabaki propioak hartuz. Hala, Industria Foroaren gaurko bileran bereziki garrantzitsua izan da etorkizun horri eta behar horiei erantzunen dieten planteamendu eraldatzaile horiek mahai gainean jartzea. Bilera, baina, protokolozkoa izan da arras, eta Gobernuak bere burua laztantzeko erabili du batez ere; ikusteko dago zer ekarriko duten hurrengoek.

Duela gutxi legegintzaldi hau ezberdina izan dadin zorrotza eta zehatza izanen zela erran zuen publikoki LABek. Eta horrekin koherentea eta kontsekuentea izanen da. Gai honetan esku hartuko du, eta ekimen, erabaki eta politika berriak bultzatzera eta behartzera bideratuko du bere ekintza. Bere aldarrikapenak lantokietan, kalean zein instituzioetan defendatzen eta borrokatzen jarraituko du LABek, ez du inolako tarterik utziko.

Industriari dagokionez, hauexek dira LABek aldarrikatutako lehentasunak:

1. Digitalizazio prozesuan eta trantsizio ekologikoaren prozesuan enplegu suntsiketarik ez gertatzeko, eta banaketa hirukoitzean sakontzeko (zaintza, lana eta aberastasuna), lanaldia murriztea, 30 orduko lan astea helburu moduan finkatuz.

2. Trantsizio ekologikoak suposatuko duen erronkari aurre egiteko, langileez osatutako trantsizio batzordeak osatzea, ehun sozioproduktiboaren eraldaketarako ikerketa publikoa eta independentea izan dadin.

3. Transnazionalekiko menpekotasuna murrizteko eta gizarteari ez ebasteko, deslokalizazioaren kontrako legean sakontzea eta bere benetako aplikazioa bermatzea.

4. Lan baldintza duinak bermatzea, bertako hitzarmenak sustatuz, defendatuz eta edukiz betez.

5. Diskriminaziorik gabeko (generokoa, arrazakoa, ideologikoa edo afiliazio sindikalaren araberakoa) kontratazioa bermatzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...