2026-10-03
HomeIndustriaPapergintzaLangileek CEMOSAn hitzarmena erreformaren aurka blindatzea lortu dute

Langileek CEMOSAn hitzarmena erreformaren aurka blindatzea lortu dute

Hilabeteak negoziatzen eman ostean, azaroak 22 zituenean, eta azaroaren 25erako langileek deituta zuten greba mugagabearen bezperan, lana erreformaren aurrean blindatzen duen enpresako hitzarmenari buruzko akordioa lortu zuten langileek zuzendaritzarekin.

LABek Bizkaiko Atxondon dagoen CEMOSA-ko (Celulosas Moldeadas, S.A.) behargin guztiak zoriontzen ditu, ahaleginaren ahaleginez eta borrokatuz azaldu duten ausardiari esker, sinatu ahal izan dugulako enpresako hitzarmen berri hau. Hilabeteak negoziatzen eman ostean, azaroak 22 zituenean, eta azaroaren 25erako deitu genuen greba mugagabearen bezperan, enpresako hitzarmenari buruzko akordioa lotu dugulako.

Lan erreforma indargabetu dugu. Lanaldia ezohikoan lan egin behar izatea eten dugu, enpresak agindu du hitzarmena beteko duela, arbitraje prozedura alderdien arteko akordio bidez ezarriko da bakarrik eta ultraktibitatea mugagabea da. Bestalde, enpresak agindu du ere, ez duela arrazoi objektiboengatiko iraizpenik egingo; KPI-ren gaineko soldata-igoera adostu dugu gainera!

Negoziazio kolektiboa begira-puntuan dagoen unean, lan erreforma ez dela ezarriko bermatzen duen eta kalitateko enplegua babesten duen hitzarmena lotu dugu.
Borrokaren borrokaz lortuko dugu CEMOSAko Hitzarmenean lortu ditugun edukiak beste enpresa askotan gauzatu ahal izana; enpresei eta patronalei argi erakutsi diegu gure lan baldintzak eta hitzarmenak ez daudela salgai.

ENPRESETAN BOROKATUZ, NEGOZIAZIO ESPARRU GUZTIAK BABESTEN JARRAITUKO DU LABek!
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...