2026-10-03
HomeEkintza SindikalaEnplegu galeraren aurrean iniziatiba politikoak hartu behar direla aldarrikatu du LABek

Enplegu galeraren aurrean iniziatiba politikoak hartu behar direla aldarrikatu du LABek

Pasadan astean LAB sindikatuak enplegu eta Negoziazio kolektiboaren defentsan eta lan harreman eredu berri baten alde bi mobilizazio egun eraman zituen aurrera. Ostegunean mobilizazioak eskualdeka egin ziren eta larunbatean herrialdeko manifestazioa burutu zen Donostian. Gipuzkoako hiriburuan LABek Fagorren erorketak dakarren enplegu suntsiketaren aurrean eta konpromiso sindikalak sustatuz eta akordio sozialak lortuz iniziatiba politkoak hartzeko garaia dela aldarrikatu zuen.

Manifestazioaren aurretik, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak, Fagorren erorketak ekarriko duen enplegu galerarekin kezkatuta, ehun produktiboaren inguruan, gure etorkizun ekonomikoaren inguruan… eztabaidatu beharra azpimarratu zuen. Bide horretan eta Gipuzkoako Diputazioak iniziatibak hartzeko duen aukeraren aurrean, politka industrial eraginkor baten mesedetan bitarteko politikoak jar daitezela eta eztabaida ireki dadila eskatu zuen.

Etxaidek, erreforma berriak lan eremuan dakartzan aldaketak, negoziazio kolektiboaren suntsiketa barne, enplegu galera besterik ez duela ekarri argi geratu dela ohartarazi zuen eta egoera honi buelta emateko, langilegoari enplegua defendatzen jarraitzeko eta aldaketa horren aldeko protagonista bihurtzeko deia luzatu zion.

Igor Urrutikoetxea gogoan
Manifestazioaren amaieran parte hartzaileek pasadan astean gure artetik joan zitzaigun Igor Urrutikoetxea izan zuten gogoan.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...