2026-03-23
HomeEkintza SindikalaLangile bat hil da Andoaingo Antex Fibres enpresan, makina batek harrapatuta

Langile bat hil da Andoaingo Antex Fibres enpresan, makina batek harrapatuta

Urriaren 29 hontan beste lan istripu hilgarri bat jasan dugu Euskal Herrian, aurten kapitalismoak hildako 64. langilearena, hain zuzen. Andoaingo Antex Fibres enpresan izan da ezbeharra, makina batek harrapatuta hil da larunbat goiz honetan langilea. Lehenik eta behin, gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkiogu senide, lagun eta lankideei.

Kapitalismoak eragindako beste laneko heriotza bat, beste familia bat birrindurik, eta beste drama sozial bat. Goizean lanera joateko jaiki eta ez etxera itzuli.

Lan osasunaren ikuspegitik ulertezina da gaur egun, oraindik, makina batetan atrapamenduagatik langile bat zauritu edo hiltzea. 90eko hamarkadatik Europa osoan zehar lan osasunerako araudiak makina eta gailuen egokitzapena behartzen baitu arrisku egoera oro ezabatzeko. Makina batek horrelako arriskuak baditu patronalak araudia betetzen ez duelako da. Ez dago beste irakurketa posiblerik.

Non daude OSALAN eta Lan Ikuskaritza? Euren betebeharra da patronalari lan osasuneko araudia betearaztea. Zer dio Eusko Jaurlaritzak ardura berea izanik? Zer diote Idoia Mendia eta Iñigo Urkulluk? Beti bezala ezer ez. Badirudi langileon bizitzek ez dutela axola.

LAB sindikatutik irmoki salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak ez diola patronalari berea den ardura betearazi nahi, eta honen atzean erabaki politikoa dagoela. Honela, errotik aldaketarik egon ezean, datu beldurgarri hauek errepikatzen joango dira etengabe.

Bide batez, datozen orduotan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Confebaskek gutxieneko soldataren negoziazioari betoa ezartzen jarraitzen du

LAB eta ELA sindikatuek martxoaren 17ko greba orokorraren ondoren Confebaskekin gutxieneko soldata negoziatzeko bilera deitu zuten. Confebaskek bere izaera autoritarioa eta probokatzailea berretsi du,...

Arte Grafikoen sektoreak lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu AEGRANek hitzarmena berreskuratzeari uko egin diolako

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek dei egin diete sektoreko langileei datozen hilabeteetan mobilizatzera, AEGRAN patronalak, Nafarroako Grafikagintzako hitzarmenaz hitz egitera esertzera urte bat...

Udalhitzen negoziazio mahaira edukiak ekartzeko, mobilizazioak iragarri ditu LABek

Udalhitzen negoziazioa blokeatuta dago, eta azarotik hona ez da izan aurrerapauso nahikoa. Horregatik, martxoaren 26rako mobilizazioak deitu ditu LABek, eta apirilaren 17rako eta 23rako...